Portugal
2017/10/18 - 12:38
Portugalgo ministro batek kargua utzi du suteak kudeatzeko moduagatik
Suteen lehen biktima politikoa da, beraz, Constança Urbano de Sousa; izan ere, azken lau hilabeteotako suteetan 100 pertsona baino gehiago hil dira Portugalen.
2017/10/17 - 12:20
Portugal erdiguneko eta iparraldeko sute guztiak, kontrolpean
Gutxienez 38 pertsona hil dira eta 63 zauritu dira, igandean hasi zen sute-boladaren ondorioz.
2017/10/17 - 12:03
27 sute daude aktibo Galizian; ez dira arriskutsuak etxeak erretzeko
Aurreikuspenek ziotenez, euria ari du gaur Galizian, eta tenperaturak behera egin du. Beste zazpi sute egonkortuta daude, eta 48, halaber, kontrolpean.
2017/10/17 - 10:57
38 hildako gutxienez, Portugalen piztutako suteetan
216 mila hektarea erre dira dagoeneko. Antonio Costa lehen ministroak, hiru dolu egun deitu ditu gaur hasi eta ostegunera arte.
2017/10/16 - 15:00
Gutxienez 38 pertsona hil eta 55 zauritu dira Portugalen piztutako suteetan
4.000 suhiltzaile baino gehiago ari dira sugarrak kontrolatu nahian.
2017/10/16 - 14:29
Lau dira jada Galizian piztutako suteetan hildakoak
105 sute daude aktibo, eta horietako 17 "oso arriskutsuak" dira, herriguneetatik oso gertu baitaude. Nuñez Feijoo Xuntako presidenteak suteak piztu dituen "terrorismo su-eragilea" salatu du.
2017/08/15 - 20:59
13 lagun hil eta 50 zauritu dira Madeiran, zuhaitz bat gainera erorita
Funchal hiriburuan izan da ezbeharra, elizaren kanpoaldean ehunka lagun ospakizun bat egiten ari zirela. Zazpi pertsona larri zauritu dira.
2017/08/08 - 17:12
Bilbora iritsi dira Madeiran harrapatutako euskal turistak
Larunbatean Bilboko aireportura itzuli behar ziren 54 bidaiariek Madrilera joateko hegaldia hartu dute eguerdian, eta dagoeneko Bilbon dira.
2017/08/08 - 13:43
Madeiran harrapatutako euskal turistak: 'Botata utzi gaituzte'
Larunbatean Bilboko aireportura itzuli behar ziren 54 bidaiariek Madrilera joateko hegaldia hartuko dute eguerdian, eta handik Loiura joatekoa, arratsaldean.
2017/08/07 - 22:44
Bilbotik joandako 56 bidaiari, Madeiran harrapatuta, larunbataz geroztik
Haizete gogor bat artxipelagoa jotzen ari da. Iberiak bidaiariak hoteletan banatu zituen, baina bigarren gauaren ostean hoteletako arduradunek logelak utzi behar zituztela esan zieten.
2017/08/07 - 20:47
Bilbotik joandako 50 bidaiari, Madeiran harrapatuta
Ezin dute Loiuko aireportura itzuli artxipelagoa jotzen ari den haizetearen ondorioz. EGUNERATZEA: 'Botata' utzi dituztela salatu dute kaltedunek.
2017/08/02 - 16:04
Portugalek haurdunaldi subrogatua arautu du
Ugaltzeko arazoak dituen edozein emakumek eskatu dezake Portugalgo zentro batean haurdunaldi subrogatua, eta ez da diru truke egingo.
2017/06/22 - 12:16
Portugalgo Fiskaltzak ikerketa abiarazi du sutea zerk eragin zuen argitzeko
Bestalde, suhiltzaileek kontrolpean hartu dute 64 pertsona hil eta 200dik gora zauritu dituen sutea.
2017/06/21 - 20:32
Suhiltzaileek uste dute Portugalgo sutea nahita piztutakoa dela
Hipotesi nagusiaren arabera, tximista batek eragin zuen sutea, baina suhiltzaileek esan dutenez, tximistak hasi zirenerako suak bi ordu zeramatzan piztuta.
2017/06/20 - 20:40
Sua itzaltzen ari den hegazkinik erori ez dela esan du Portugalek
Hala ere, Babes Zibileko langileak ustezko ezbeharra gertatu den tokira joan dira, badaezpada.
2017/06/20 - 14:21
Portugalgo suteak piztuta jarraitzen du lau gunetan, Leirian eta Coimbran
Halere, aurreikuspenak positiboak dira, azken ordutan su-garren % 70 kontrolpean izatea lortu ostean. 64 dira hildakoak jada.
2017/06/19 - 14:04
Suhiltzaileak, Portugaleko sutea kontrolatu ezinik
Litekeena da tximista batek zuhaitz baten aurka jo eta sua eragin izana. Dagoeneko 64 dira hildakoak.
2017/06/18 - 19:51
Gutxienez 61 pertsona hil dira Potugalen izandako sutean
Portugal erdialdean dagoen Pedrogao Grande herriko baso baten piztu zen sua, atzo. Lehen ikerketen arabera, baliteke tximista batek piztu izana sua.
2017/06/18 - 19:26
EBk laguntza mekanismoa aktibatu du, suteen aurkako hegazkinak bidaltzeko
Frantziak hiru hegazkin eskaini ditu, “eta berehala bidaliko dituzte Portugalgo larrialdietako indarrei laguntzera. Espainiak aldebiko forman hegazkin bat bidali du”, zehaztu du komisarioak.
2017/06/18 - 18:41
Hiru dolu-egun Portugalen, larunbatean piztutako suteko biktimak omentzeko
Portugalgo Poliziak ikerketa abiatu du sutea zerk piztu duen argitzeko. Portugal erdialdean dagoen Pedrogao Grande herrian piztu zen sutea, larunbatean.