Portugalete
2021/07/02 - 18:38
Kezka alkateen artean 'ez jaietan' izan daitezkeen pilaketengatik
Zumarragak egun handia bizi du gaur, eta Udalak zuhurtziaz jokatzeko deia egin du. Barakaldok, Aramaiok eta Santurtzik ere gertu dituzte jaiak eta alkateak kezkatuta daude.
2021/07/01 - 16:21
Hainbat kale itxita Portugaleten, Giako Amaren egunean jende pilaketarik egon ez dadin
Goizean giroa oso lasaia izan da Portugaleten. Beste era batera ari dira Giako Andre Mariaren eguna ospatzen.
2021/06/30 - 16:30
Bigarren urtez jarraian, bihar ez da festarik izango Portugaleten
Ez da txupinazorik eta prozesiorik izango bihar Portugaleten. Udalak, pilaketak sahiesteko, zenbait kale moztu ditu eta terrazak jarriko dituzte bertan.
2021/06/28 - 18:06
Bilboko Arte Ederren Museoak Bizkaiko kostaldean erakutsiko du bere bilduma
Udako hiletan, Artearen Ibilbidea BBK ekimenak museoaren bildumako artelanen erreprodukzioak eramango ditu Bizkaiko kostaldera, Ondarroatik Muskizera.
2021/06/19 - 16:25
Manifestazio jendetsua Ezkerraldean, krisi ekonomikoarentzat irtenbideak eskatzeko
Sestao, Portugalete eta Santurtzitik igaro da manifestazioa, "Ezkerraldea martxan, por un futuro digno" lelopean.
2021/04/25 - 16:38
Idoia Mendiak beharrezkotzat jo du “gorrotoa goratzen duten jarrerak” geldiaraztea
Agerraldia egin du Portugaleten, eta Pablo Iglesias Unidas Podemoseko hautagaiak, Maria Gamez Guardia Zibilaren zuzendariak eta Grande-Marlaska ministroak jasotako mehatxuak izan ditu hizpide.
2021/04/16 - 12:45
Sute batek sei auto kiskali eta zortzi kaltetu ditu Portugaleten
Sua goizaldeko 03:00ak aldera piztu da, aparkatuta zegoen furgoneta batean. Suaren arrazoiak ikertzen ari dira (Irudiak: @ikersalgadoser1).
2021/03/27 - 18:42
Ertzain eta udaltzain izateko 751 lanpostu eta 5.138 hautagai
Hautaproben "helburu hirukoitza" azpimarratu du Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak: langileak gazteagotzea, "emakumearen presentzia areagotzea" eta euskara bultzatzea.
2021/03/17 - 09:49
Zazpi urteko kartzela zigorra gizon bati, Portugaleten emaztea hiltzen saiatzeagatik
2019ko uztailaren 4an gizonak emakumeari eraso egin zion bikotearen etxean, lehenik borra batekin eta labana batekin gero.
2021/03/15 - 12:39
600 kilo marihuana eta bi kilo kokaina eta speed konfiskatu dituzte Portugaleten
Azken urteotan Euskadin atzemandako droga kopururik handiena da. Bi gizon atxilotu zituzten ostiralean, baina epaileak libre utzi ditu, karguekin bada ere.
2021/03/15 - 10:43
Ertzaintzak 600 kilo marihuana-kukulu atzeman ditu Portugaleten
Operatiboan bi pertsona atxilotu dituzte droga-trafikoa leporatuta. Ikerketaren arabera, konfiskatutako drogak merkatuan hiru bat milioi euroko balioa izango luke.
2021/03/08 - 14:20
Hidrogenoa sortzeko lantegi bat eraikiko dute Bizkaian Petronorrek eta Senerrek
120 milioi euro inbertituko dituzte bertan. Dena den, faseka eraikiko dute Portugaleten kokatuko omen duten fabrika.
2021/01/28 - 18:51
Hauek dira ostegun honetan eremu gorrian sartu diren euskal udalerriak
Donostiak, Barakaldok, Erandiok, Ermuak, Leioak, Ordiziak, Elgoibarrek eta Portugaletek 500 kutsaduren muga gainditu dute 100.000 biztanleko, eta gune kritikoenean sartu dira.
2021/01/12 - 09:56
Zabalik da Ertzaintzaren eta Udaltzaingoen Lan Eskaintzarako izen-ematea
Eskabideak aurkezteko epea otsailaren 8ra arte egongo da zabalik, eta azterketa 2021eko udaberrian egitea aurreikusten da.
2020/12/17 - 19:55
Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren Lan Eskaintza Publikoa urtarrilean hasiko da
Webgunean merituak aurkezteko hautagaiek izan dituzten arazoak direla eta, Josu Erkoreka Segurtasun sailburuak esan du ez dutela aldaketarik egiteko asmorik.
2020/12/05 - 17:57
Kongresuak Toledoko Itunak egindako gomendioen egietsiaren aurka
EAEko pentsiodunen zenbait elkartek deituta, manifestazioak egin dira gaur. Toledoko itunak egin zituen gomendioak berretsi ditu Kongresuak. Pentsiodunei arretarik ez jartzea leporatzen diote
2020/11/21 - 16:19
Manifestazio batek indarkeria matxista salatu du Ezkerraldean
'Gure ahotsak, gure indarra', lelopean ibilbidea egin dute Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldon. Indarkeria "sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazistaren ondorio da", salatu dute.
2020/11/19 - 23:40
Jaurlaritzak orain arteko neurri murriztaleei eutsiko die abenduaren 10a arte
Neurriak "eraginkorrak" izaten ari direla uste du Gotzone Sagardui Osasun sailburuak. "Ondo goaz, baina ez gaude ondo", azpimarratu du.
2020/11/03 - 12:37
Portugaleteko Vitoriren etxeko okupen epaia berretsi dute
Bi akusatuak usurpatze delitu arin batengatik kondenatu dituzte, eta guztira 1.800 euro ordaindu beharko dizkiote biktimari (900 euro bakoitzak).
2020/10/09 - 12:12
COVID-19a aitzaki, adineko pertsonei iruzur egiten ari omen dira Portugaleten
Ertzaintzak eta Udaltzaingoak ohartarazi dute, langile publikoak bailiran, ustezko iruzurgileak telefono bidez jarri ohi direla harremanetan adinekoekin koronabirusari buruzko hitzaldiak eskaintzeko.