Portugalete
2020/06/04 - 19:59
Hiru okupa atera dituzte Repelega auzoko etxebizitza batetik
Auzoko bizilagunen arabera, gazte horiek aspaldi okupatu zuten etxebizitza, finantza erakunde batek bahituta. Pertsona horiei auzoan gertatutako zenbait delitu leporatu dizkiete.
2020/06/04 - 19:27
Bizilagunen presioak Portugaleteko etxebizitza bat uztera behartu ditu hiru okupa
Atzo 11:00etan etxebizitza dagoen kalean emakume bati indarkeriaz egindako lapurreta batek eragin omen du manifestazioa.
2020/05/29 - 12:37
Ertzaintzak droga sare bat desegin eta sei pertsona atxilotu ditu Ezkerraldean
Ertzaintzak hiru pertsona atxilotu zituen apirilean Portugaleten, eta aste honetan, astelehenean, beste hiru atxilotu ditu.
2020/05/16 - 11:50
Mungiako eta Portugaleteko egoitzetako pintaketak salatu dituzte EAJk eta Podemosek
Aurreko egunetako kasuetan bezala, pintaketek Patxi Ruiz ETAko presoaren egoera salatzen dute
2020/05/14 - 21:25
Zazpi pertsona etxetik atera dituzte Ean, norbaitek kutxazain bati su eman ondoren
Pintadak agertu dira EAJren hiru batzokitan eta PSEren Herriko Etxe batean. Kanpaina bat Patxi Ruiz ETAko presoa gose- eta egarri-greban dagoela ari da gogoratzen, eta dena testuinguru horretan dago.
2020/05/05 - 23:05
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Emakume batek sexu-erasoa jasan duela salatu du eta Ertzaintzak ustezko erasotzailea atzeman du arratsalde honetan.
2020/04/17 - 15:47
EAEko zahar etxeetako egoiliar eta langileei testak egiten ari zaizkie
Goizean goizetik, EAEko hainbat zahar egoitzetako langileei eta egoiliarrei koronabirusaren testak egiten ari zaizkie.
2020/04/10 - 22:54
Kopako finala buruan: 'Roomba' batekin egindako gabarra, Bizkaiko Zubia igarotzen
Jokatzeko dagoen Kopako finala irabazi izanaren ospakizuna da: 'Roomba' batekin egindako gabarra Bizkaiko Zubia igarotzen ikusten da, ibaiaren ertzetan zaleak jokalariak agurtzen ari diren bitartean. (WhatsApp bidez jasotako bideoa. Egile ezezaguna).
2020/03/12 - 12:39
Polizia-etxera eraman dute Abanton bi emakume hiltzea egotzita atxilotutako gizona
Ama-alabak hilda aurkitu zituzten atzo, Abantoko etxebizitza batean, hainbat labankadekin. Haien senarra eta aita atxilotu zuen Ertzaintzak arratsaldean, hilketen egilea zelakoan.
2020/03/12 - 11:25
Hilketagatik inputatu dituzte Errekatxoko tiroketan parte hartu zuten lau poliziak
Gertakarian inplikatutako udaltzainek adierazi dutenez, lapurtutako autoko gidaria haiek harrapatzen saiatu zen.
2020/03/11 - 15:31
Gizon batek emaztea eta alaba hil ditu Abanton
Ustezko hiltzailea bi emakumeetako baten bikotekidea da. Ihesean joan da, baina ordu batzuk geroago Portugaleten atxilotu du Ertzaintzak.
2020/03/09 - 21:21
Hildako bat Barakaldon polizia jazarpen bateko tiroketan
Udaltzainek tiro egin diete lapurtutako auto batekin udaltzainak harrapatzen saiatu direnean.
2020/03/09 - 20:00
Sei hilabeteko isuna eskatu dute Portugaleteko 'Vitori'ren etxea okupatzeagatik
95 urteko emakumearen etxebizitza okupatzeagatik abiatutako epaiketa ebazpenaren zain geratu da. 1.440 euroko isuna eskatu du akusazioak, eta defentsak, absoluzioa.
2020/03/09 - 19:21
Epaiaren zain geratu da Vitoriren auzia
Fiskalak eta akusazioak usurpazio delitua eskatzen dute Vitoriren etxea okupatu zuten bi emakuemeentzat, okupazioa ez baita sartzen Kode Penaklean.
2020/03/06 - 13:42
Bizkaian martxoaren 8rako deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2020/03/03 - 18:03
Haizeak aldamio bat bota du Barakaldon
Bestalde, Durangoko ikastetxe bateko horma zati bat erori da, haizearen eraginez. Ezbehar horretan ez da inor zauritu.
2020/03/01 - 16:28
Kartzelara bidali dute emakume bat bortxatzeagatik Portugaleten atxilotutako gizona
Larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, biktimaren etxean. Atzo arratsaldean atxilotu zuen 36 urteko gizona Ertzaintzak eta espetxera bidali du epaileak.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.
2020/02/14 - 20:19
Maribel Tellaetxeren familiak eutanasiaren legea azkar izapidetzea eskatu du
Azaldu duenez, "legea egun bat lehenago egoteak sufrimendu egun bat kenduko die milaka pertsonari".
2020/02/10 - 13:00
Bertan behera geratu da Vitoriren etxea okupatu zutenen aurkako epaiketa
Epaiketa bertan behera geratu da, bi akusatuetako baten abokatua ez delako epaitegira azaldu.