Portugalete
2020/03/09 - 20:00
Sei hilabeteko isuna eskatu dute Portugaleteko 'Vitori'ren etxea okupatzeagatik
95 urteko emakumearen etxebizitza okupatzeagatik abiatutako epaiketa ebazpenaren zain geratu da. 1.440 euroko isuna eskatu du akusazioak, eta defentsak, absoluzioa.
2020/03/09 - 19:21
Epaiaren zain geratu da Vitoriren auzia
Fiskalak eta akusazioak usurpazio delitua eskatzen dute Vitoriren etxea okupatu zuten bi emakuemeentzat, okupazioa ez baita sartzen Kode Penaklean.
2020/03/06 - 13:42
Bizkaian martxoaren 8rako deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2020/03/03 - 18:03
Haizeak aldamio bat bota du Barakaldon
Bestalde, Durangoko ikastetxe bateko horma zati bat erori da, haizearen eraginez. Ezbehar horretan ez da inor zauritu.
2020/03/01 - 16:28
Kartzelara bidali dute emakume bat bortxatzeagatik Portugaleten atxilotutako gizona
Larunbat goizaldean gertatu zen erasoa, biktimaren etxean. Atzo arratsaldean atxilotu zuen 36 urteko gizona Ertzaintzak eta espetxera bidali du epaileak.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.
2020/02/14 - 20:19
Maribel Tellaetxeren familiak eutanasiaren legea azkar izapidetzea eskatu du
Azaldu duenez, "legea egun bat lehenago egoteak sufrimendu egun bat kenduko die milaka pertsonari".
2020/02/10 - 13:00
Bertan behera geratu da Vitoriren etxea okupatu zutenen aurkako epaiketa
Epaiketa bertan behera geratu da, bi akusatuetako baten abokatua ez delako epaitegira azaldu.
2020/01/18 - 15:40
Gizon bat metroak harrapatuta zauritu da, Peñotako geltokian
13:10ean, Bilboko metroaren tren batek gizon bat harrapatu du Santurtzi eta Portugalete artean dagoen geltokian. Gertakizuna ikertzen ari dira oraindik.
2020/01/16 - 22:22
Vitoriren etxebizitza okupatu zuen familia otsailaren 10ean epaituko dute
Familia batek Portugaleteko etxebizitza bat okupatu zuen urrian, 94 urteko emakumea kanpoan zegoenean. Herri mobilizazioak etxebizitza lapurrak kanporatzea lortu zuen.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/14 - 16:37
Bilboko itsasadarraren azpiko tunela 3 kilometro luze izango da
2027rako amaituko dute, eta Artatzako eta Ballontiko biribilguneak lotuko ditu; inbertsioa 337-407 milioi eurokoa izango da. Proiektua lehiaketara atera dute, 10,5 milioi euroko zenbatekoan.
2019/12/13 - 10:05
Haizeak irudi ikusgarriak utzi ditu Portugaleten
Haizeak ere gogor jo du Bizkaiko kostaldean. Horren adibide dira Portugaleten grabatutako irudi hauek.
2019/12/07 - 12:09
Hiru pertsona zauritu dira kea arnastuta, Portugaleteko etxe batean izan den sutean
Esteban Hernandorena kaleko 8. zenbakian izan da ezbeharra. Antza denez, manta elektriko batek su hartu du eta gero koltxoira zabaldu da sua.
2019/11/20 - 07:53
Atzeratu egin dute Vitoriren etxebizitza okupatzeagatik gaur egitekoa zen epaiketa
Inputatuak doako justizia eskatu du, eta, ondorioz, bertan behera utzi dute Barakaldoko Lehen Auzialdiko Epaitegian gaur egitekoa zuten ahozko saioa.
2019/11/06 - 19:14
Vitorik parrillada bat antolatu du herritarrek erakutsi zuten jarrera eskertzeko
Portugaleteko 94 urteko emakumearen etxea okupatuta eduki zutenean herritarrek erakutsi zuten jarrera eskertu nahirik, parrillada antolatu dute larunbaterako.
2019/11/05 - 21:53
Dolores Delgado Justizia ministroa haserre agertu da Santiago Abascalen mezuekin
Portugaleten egon da ministroa eta kostata lortu diren eskubide eta askatasunei buruz arinkeriaz zenbait gauzak entzutea onartezina dela deritzo.
2019/10/18 - 16:04
Vitori itzuli da bere etxera
Bost egun egin dituzte okupek Vitoriren etxean eta gaur salatu duenez, hustu egin dute egunez egun.
2019/10/18 - 13:15
Herritarren presioak Portugaleteko 94 urteko emakume baten etxetik atera ditu okupak
Progreso kalean dago etxebizitza, bizkaitar hiribilduan. Igandean topatu zuen emakumeak familia bat bertan. Ostegun gauean, dozenaka herritarrek presioa egin dute, alde egin arte.
2019/10/18 - 01:03
Ertzaintzak Vitoriren etxetik okupak aterarazi ditu Portugaleten
Ehun bat auzotar Vitoriren etxean kontzentratu dira arratsaldean eta, presio horri esker, Ertzaintzak okupak etxetik ateraraztea lortu du.