Portugalete
2019/10/17 - 23:28
Vitoriren etxean izandako okupazioa salatzeko elkarretaratzea egin dute Portugaleten
Etxe atarian bildu dira, eta bertara hurbildu ez daitezen ertzaintzak hesia egin badu ere, apurtzea lortu dute manifestariek.
2019/10/17 - 21:40
Ezin izango dituzte Portugaleteko okupak etxetik atera, harik eta epaiketa izan arte
94 urteko emakume batek egun batzuk egin ditu etxetik kanpo eta itzuli denean okupa batzuk aurkitu ditu barruan. familia bat barruan.
2019/10/17 - 13:02
Euskadik biztanleriaren marka hautsi du, 2.188.017 pertsonarekin
Biztanleria hiru lurraldeetan handitu da azken 20 urteetan, baina Araban eta Gipuzkoan hazi da gehien.
2019/10/17 - 11:41
EAEko 108 herritako ikur frankistak kendu dituzte, baina 15 herritan badira oraindik
Horietatik bederatzi Bizkaian daude eta hiru daude Araban eta beste hiru Gipuzkoan. Aipatzekoak dira, besteak beste, Gasteizko katedral berrian eta Justizia Jauregi zaharrean dauden armarriak.
2019/10/16 - 23:04
94 urteko emakume baten etxebizitza okupatu duen neskak bizilagunei aurre egin die
Portugaleteko 94 urteko emakume bat igandean bere etxera iritsi zenean, okupatuta topatu zuen. Ordutik ezin izan da bere etxean sartu.
2019/10/01 - 22:25
Osakidetzak 1.125 dozena arrautza erretiratu ditu Bizkaian salmonella kasuengatik
Galdakaon 37 pertsona eta Portugaleten beste 3 pertsona intoxikatu ostean hartu du Osakidetzak arrautzak merkatutik kentzeko erabakia.
2019/09/17 - 11:34
Zirkulazioa lehengoratu dute N-637 errepidean, kamioi batek zama galdu ondoren
Kamioiak galdu duen zama errepidetik kendu dute jada, eta errei guztiak berriro ireki dituzte. Gauzak horrela, zirkulazioa normaltasunera bueltatu da.
2019/09/06 - 16:47
Pintadak egin dituzte Murias eta CCC taldeen hainbat ibilgailutan
Atzoko etaparen ostean Portugaleten zeuden ibilgailuak, eta goizaldean pintadekin azaldu dira. Goizeko lehen orduan, ordea, garbitu eta normaltasunez abiatu dira.
2019/09/06 - 15:39
Pintadak egin dituzte Euskadi-Murias eta CCC taldeen hamaika ibilgailutan
Txirrindulariei laguntza emateko errepidean atzera eta aurrera ibili ohi diren ibilgailuetan eta txirrindulariak alde batetik bestera eraman ohi dituzten autobusetan egin dituzte pintadak.
2019/08/30 - 12:25
Neguko ordutegian sartuko da astelehenean Bilboko metroa
Ostiral gauetako zerbitzua irail osoan mantenduko da. Maiztasunak 5 minutukoak izango dira berriz puntako orduetan.
2019/08/28 - 22:09
Jose Moreno gudariari azken agurra eman diote Portugaleten
Bertan herri-agintarien ordezkaritza zabala bildu da. Jose Moreno, Agirre lehendakariaren guardiako kide izan zena, astelehenean hil zen, 100 urte zituela.
2019/08/08 - 00:21
Portugaleteko mutiko bat hil da Palentzian, furgoneta batek harrapatuta
11 urteko mutila bizikletan zihoan. Ezbeharra P-225 errepidean gertatu da, Congosto de Valdavian (Palentzia), Baños de la Peñarantz joateko bidegurutzean.
2019/08/03 - 19:54
Euskal errepide sarea bere onera etorri da, goiz korapilotsu baten ondoren
Udako oporraldiko irteerako eta itzulerako zirkulazioek auto-ilara luzeak eragin dituzte Euskal Autonomia Erkidegoko errepide sareako hainbat puntutan.
2019/07/31 - 21:15
Fiskaltzak 7 urteko zigorra eskatu du Torberentzat, haur pornografia zabaltzeagatik
Ministerio Publikoak haur pornografia edukitzea eta zabaltzea leporatu dio Torberi, baita sekretua ezagutzearen eta agerraraztearen delitua ere.
2019/07/16 - 23:16
Portugaleteko Asti-Leku ikastolan sutea egon da
Asti-Leku ikastolaren kanpoaldean sutea gertatu da goizaldean eta zerk eragin duen ikertzen ari da Ertzaintza.
2019/07/12 - 15:52
Eutanasia ez zigortzeko eskatuz milioi bat sinadura aurkeztu dituzte Kongresuan
Angel Hernandez emazteari hiltzen lagundu zion gizonak nabarmendu duenez, legea lehenbailehen onartu behar dute: 'Familiek ezin dute sufritzen jarraitu'. Tellaetxe familia ere Kongresuan izan da.
2019/07/11 - 09:26
5, 10, 20 eta 50 euroko billete faltsuak atzeman dituzte Bilbo Handian
Momentuz, Bilbon, Sestaon, Barakaldon, Basaurin eta Muskizen hauteman dituzte. Atrezzorako erabili ohi den dirua da eta internet bidez eros daiteke.
2019/07/10 - 14:31
Txandako bi orduko lanuzteak, Bizkaiko igerileku eta kiroldegietan
Zehazki, 11:00etatik 13:00etara eta 17:30etik 19:30era izango dira lanuzteak.
2019/07/05 - 12:59
Gizon bat atxilotu dute emazteari borra batekin eta labana batekin erasotzeagatik
Emakumea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan zuten. Atxilotua (64 urte) gaur eramango dute epailearen aurrera.
2019/07/05 - 08:38
24 orduko greba eguna dute gaur Bizkaiko igerileku eta kirol zentroetan
Ostegunean, Bizkaiko patronalaren eta sindikatuen ordezkariak berriz bildu dira hitzarmena negoziatzeko, baina bilera "etsigarria" izan dela esan dute sindikatuek.