Zirkulazioa lehengoratu dute N-637 errepidean, kamioi batek zama galdu ondoren
Kamioi batek bere zama galdu du astearte goizean N-637 errepidean, Arrontegiko zubian, eta auto-ilara handiak sortu dira errepidean, Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
07:15 aldera jazo da trafiko istripua, Barakaldon, Galdakaorako noranzkoan. Ordu horretan, N-637 errepidetik zihoan kamioi batek zama galdu du, oraindik ikertzen ari diren arrazoiak direla eta. Arrazoi horregatik, bi errei itxi behar izan dituzte.
Istripu horren ondorioz, auto-ilara handiak sortu dira errepidean, eta A-8ko 127. km-ra iritsi dira, Trafiko Zuzendaritzak baieztatu duenez.
Dena dela, kamioiak galdu duen zama errepidetik kendu dute jada, eta errei guztiak berriro ireki dituzte. Gauzak horrela, zirkulazioak 09:15 aldera berreskuratu du ohiko joan-etorria.