Portugalete
2019/05/02 - 10:51
Hasi da 2018ko errentaren kanpaina Bizkaian 180 milioi euroren itzulerarekin
Ekainaren 28ra arte —orduan amaituko da kanpaina—, Foru Ogasunak 576.800 aitorpen izapidetzea aurreikusten du. Horietatik 401.000 itzultzekoak izango dira.
2019/04/18 - 14:36
12 kilometroko auto ilarak, Bizkaia eta Kantabriaren arteko mugan
Kantabrian izandako auto istripu batek egoera okertu du Bizkaia eta Kantabria artean. 12 kilometroko auto ilarak Portugaleteraino iristen dira.
2019/04/16 - 12:03
Zabalik da 270 udaltzain postu betetzeko aukeraketa prozesuan izena emateko epea
Interesa dutenek maiatzaren 20ra arte eman ahalko dute izena. Guztira, 36 udalerritako 270 udaltzain postu bete nahi dituzte hautaketa prozesu horretan.
2019/04/11 - 10:15
21. Korrika Portugaleten eta Santurtzin izan da
Korrikari jende andana batu zitzaion atzo. . Portugaleteko eta Santurtziko Korrikaren irudiak ditugu hauek. Ikus itzazu!
2019/04/10 - 12:31
Bizkaira egin du Korrikak
Laudiotik, Bizkaira igaro da Korrika, eta Basauri, Larrabetzu, Leioa, Getxo eta Portugalete bisitatuko ditu, besteak beste.
2019/04/04 - 23:09
Portugaleten atxilotu dute Zumarragako zentrotik ihes egin zuen hirugarren adingabea
Joan den martxoaren 21ean, Getxon, adineko emakume batek jasan zuen indarkeriazko lapurretan parte hartu izana egozten diote.
2019/03/16 - 13:43
Amaitu dira goizean A-8an, Kantabriara bidean, izan diren auto-ilara luzeak
11:00ak aldera hasi dira auto-ilarak sortzen Portugalete eta Muskiz artean, eta eguerdian okerrera egin du egoerak. 13:30erako normaltasunera bueltatu da errepidea.
2019/03/07 - 16:52
Eutanasia legeztatzeko borrokan jarraituko du Maribel Tellaetxeren familiak
"Naturak eman dio legeak ukatu dion bakea eta deskantsua", esan dute senarrak eta bi semeek.
2019/03/07 - 13:34
Eutanasia legeztatzeko borrokan jarraituko du Maribel Tellaetxeren familiak
Maribel Tellaetxeren familiak azken urteetan jasan duen 'tortura' salatu du eta Ciudadanos eta PPk egin ditu arduradun, eutanasia legeztatzeko legea blokeatu dutelako.
2019/03/06 - 22:06
Eutanasia legeztatzea aldarrikatzen zuen Portugaleteko emakumea hil da
Maribel Tellaetxe 75 urte zituela hil da. Portugaleteko emakumeak alzheimerra zuen, eta haren familiak erakundeengana jo zuen lege aldaketa eskatzeko.
2019/03/06 - 20:07
Eutanasia legeztatzea aldarrikatzen zuen Portugaleteko emakumea hil da
Hildakoaren senitartekoek prentsaurrekoa emango dute ostegun honetan 11:00ak aldera, Portugaleteko udaletxean.
2019/03/05 - 00:12
M8: Bizkaian deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2019/03/03 - 20:43
Bi lagun kaltetu dira Portugaleten, kea arnastuta, aerosol batek eztanda egin ostean
Jose Zaldua kaleko etxebizitza batean, telebista baten ondoan zegoen aerosol batek eztanda egin duenean jazo da gertaera.
2019/03/02 - 10:59
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, beste bat labankatzeagatik
San Nicolas Arraun taldeko kide bat da biktima. Antza denez, erasotzailea zain zuen klubaren atarian eta eraso egin zion entrenatzera joan zenean.
2019/03/01 - 22:44
Gizon bat atxilotu dute Portugaleten, ustez beste bat sastakatzeagatik
Gizon batek sabelean laban bat sartuta zuela ohartarazi du dei batek. Ustezko erasotzailea hanka batean zauri bat zuela aurkitu du Ertzaintzak.
2019/02/20 - 14:02
Laneko segurtasun araudia errespetatzeko eskatu du Bilboestibako enpresa batzordeak
Hildako zamaketarien lankideek kontzentrazioa egin dute Bilboko Portuaren sarreran. ELA sindikatuak salatu duenez, Bilboko Portuan 'lan baldintza txarrek eta arrisku handiko lanek egiten dute bat'.
2019/02/11 - 13:46
Bi familiak 280.000 sinadura eraman dituzte Kongresura eutanasia legeztatzeko
Horietako bat Portugaleteko familia bat da. Ama "duintasunez hiltzea" nahi dute, "berak nahi zuen bezala".
2019/02/10 - 22:34
Bi familiak 280.000 sinadura aurkeztuko dituzte Kongresuan eutanasia legeztatzeko
Diputatuen Kongresuan eutanasia legeztatzeko eskaera egingo du Maribel Telletxearen familiak. 12 urte daramatza alzheimerrarekin eta bere senideek heriotza duina eman nahi diote.
2019/02/10 - 18:48
Eutanasiaren aldeko sinadurak bildu dituen Portugaleteko familia, Gaur Egunen
280.000 sinadura eramango dituzte bihar Kongresura. Danel Lorente ekimenaren sustatzaileetako batek honako mezua igorri die babesik ematen ez dien politikariei. Elkarrizketa osoa, 20:30ean, ETB1en.
2019/02/07 - 22:23
2.000 pertsona baino gehiago elkartu dira Ezkerraldean Navalen itxieraren aurka
Langileek “esfortzu bat gehiago” eskatu dute, datorren larunbateko elkarretaratzean parte hartzeko BECen, Pedro Sanchez bertan izango dela aprobetxatuz.