PP
2025/03/19 - 10:34
Ayusoren bikotekidea inputatu gisa deitu dute, negozioetan ustelkeriaz jardun omen duelako
Ikertu gisa deklaratuko du, Madrilgo Auzitegiak herri-akusazioen, Mas Madriden eta PSOEren eskariz pieza banandu hori irekitzea babestu ondoren. Hitzordua apirilaren 10ean izango da.
2025/03/18 - 12:40
PPk agintzen duen erkidegoek ez dute adin txikiko migratzailerik hartuko, finantziaziorik egon ezean
Alderdi Popularrak salatu duenez, Espainiako Gobernuak nahiago izan du Juntsekin dekretu bat adostu PPrekin Atzerritarren Legearen erreforma negoziatu baino.
2025/03/11 - 12:12
Mazonek agindu du "erabateko lankidetzan" ariko dela Valentziako GOIDIa ikertzen ari den epailearekin
Halaber, baztertu egin du auzira bertaratzea. "Ez Generalitateak ez nik neuk ez dugu aukera hori planteatu", esan du.
2025/03/08 - 16:48
Ezkerrak ''pozoitutako'' Emakumeen Nazioarteko Eguna bere egiteko eskatu dio De Andresek PPri
"Martxoaren 8a gizartea banatzeko eta emakumeak eta gizonak aurrez aurre jartzeko erabili dute", esan du, eta "femi-hipokritak dira feminismoa botoak irabazteko erabiltzen dutelako", erantsi du.
2025/03/05 - 19:48
Zerga-erreforma kolokan, EH Bilduk eta PPk EAJren eta PSE-EEren azken testuari ezetz esan baitiote
Hiru aldundietako Ogasun diputatuek agerraldi bateratua egingo dute ostegunean, negoziazioen egoeraz informatzeko.
2025/03/03 - 20:55
Feijook Mazon babesten jarraitzen du, baina aitortu du ez duela ''maila eman''
Alberto Nuñez Feijoo PPren buruak publikoki babestu du Carlos Mazon Generalitateko presidentea. Esan du, ordea, Valentziako Gobernuak eta Esapainiako Gobernuak ez dutela "maila eman". Hori esanda, azpimarratu du Valentziako presidentearen etorkizuna berreraikuntzaren bilakaerak baldintzatuko duela.
2025/03/03 - 14:15
Correak eta Fernando Martinek 25 milioi eurora arteko komisioak aitortu dituzte
Gines Lopez Arganda del Reyko alkate ohiak ere aitortu du egindakoa; hura ere PPkoa zen.
2025/02/20 - 13:17
Tiroz hilda aurkitu dute Arturo Torro Gandiako alkate ohia eta enpresaburua
Gorpua A-38 autobidean aurkitu dute, Valentziako Xeresa herriaren parean. PPko alkate ohia hainbat auzitan zegoen nahastuta: 2023an 3 urte eta 6 hilabeteko espetxe zigorra ezarri zioten, diru publikoa bidegabe erabiltzea egotzita.
2025/02/18 - 23:27
Kongresuak atzera bota du "desokupazio enpresak" legez kanpo uzteko ekimena, eta PSOE abstentziora jo du
Eztabaidan, Ione Belarra Podemosen bozeramaileak esan du enpresa horiek "erakunde parapolizial faxistak" direla. "Kolektibo nazi eta paramilitar horiekin amaitzeko" neurriak hartzen ari dela ziurtatu du PSOEk.
2025/02/12 - 13:12
Gutxieneko errentaren igoera defendatu du Sanchezek Kongresuan, tributazioaren polemikan sartu gabe
Atzo iragarritakoaren arabera, aurrerantzean gutxieneko soldata ez da errenta aitorpena aurkezteaz salbuetsita egongo, eta hori gogor kritikatu du Alberto Nuñez Feijoo oposizioburu popularrak. Esan duenez, neurria "ez da aurrerakoia".
2025/02/01 - 14:37
Ana Iribar, Ordoñezen alarguna: ''Justizia da dolua ixten lagundu dezakeen bide bakarra''
Gregorio Ordoñez hiltzea planifikatu zutelakoan ETAko bost buruzagi ohi auzipetzeko Auzitegi Nazionalak hartutako erabakia eskertu du gaur, Donostian, Ordoñezen alargunak.
2025/01/29 - 19:25
PPk baiezko botoa emango dio ezkutu sozialaren dekretu berriari
Hala iragarri du Espainiako Gobernuak Juntsekin egindako itunaren ostean. Testu berri horretan, dagoeneko adostasuna eragiten zuten neurriak jasotzen dira, hala nola pentsioen balioa handitzea edo garraiorako laguntzak, eta PPk kontra egin duen beste batzuk.
2025/01/28 - 22:06
Borja Semperrek eskandalu etikotzat jo du Parisko jauregia EAJri ematea
Pedro Sanchezek Parisko Marceau etorbideko jauregia EAJri itzultzea defendatu du, ez baita opari bat, konfiskatutako eraikin bat jabe legitimoei itzultzea baizik. PP, berriz, kritiko agertu da, eta Borja Semperrek "eskandalu etiko" gisa jo du.
2025/01/26 - 18:06
Sanchez: ''Harrien azpian ere bilatuko ditugu botoak, eta neurri horiek atera egingo ditugu, bai ala bai''
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak esan du "harrien azpian ere" bilatuko dituela botoak, aste honetan Diputatuen Kongresuan omnibus legearen aurka bozkatuz "Alderdi Popularrak eta Voxek herritarrei murriztu dizkieten eskubideak berreskuratzeko".
2025/01/23 - 20:36
Espainiako Gobernuak ez du aurreikusten atzera botatako neurriak dituen arau berri bat berehala onartzea
Gobernuak eta oposizioko alderdiek elkarri leporatu diote gertatutakoaren errua. Bitartean, Gobernuaren bazkideek eskatu dute berehala onartzeko pentsioen igoera eta garraiorako deskontuen luzapena ahalbideratuko duen dekretu berri bat.
2025/01/23 - 19:46
Parisko Marceu etorbideko eraikina EAJri lagatzea finantzaketa irregularra izan daitekeen aztertuko du PPk
"Ez dago inolako arrazoirik jauregi hori EAJri emateko, inoiz ez zelako EAJrena izan. Eusko Jaurlaritzaren diruarekin ordaindu zen", adierazi du Javier de Andresek.
2025/01/23 - 18:51
Sanchezek ''min soziala'' sortzea egotzi die PPri eta Juntsi, ''omnibus'' dekretuaren aurka bozkatu ostean
Pedro Sanchezen ustez, Espainiako Gobernuak "bere lana egin du", eta erantzukizuna oposizioarengan jarri du. Bere jarrera "berriz aztertzeko" eskatu die "omnibus" dekretuaren aurka bozkatu zuten alderdiei.
2025/01/23 - 14:45
2000. urtea izan zen ETAren historian gogorrenetakoa: 23 hildako eta 66 atentatu
Duela 25 urte euskal gizartea gogor astindu zuten ETAren hainbat hilketak: Fernando Buesa, Juan Mari Jauregi, Joxe Mari Korta, Ernes Lluch...2000. urtean ETAren 66 atentatuetan izan ziren hildako gutxi batzuen izenak baino ez dira.
2025/01/23 - 06:00
''Gregoriok erabaki zuen bere askatasunaren gainetik guztiona defendatzea''
1995eko urtarrilaren 23an, ETAk Gregorio Ordoñez PPren Donostiako alkategaia hil zuen, tiroz, Donostiako Alde Zaharreko La Cepa tabernan bazkaltzen ari zela. 30 urte geroago, Ana Iribar alargunarekin eta Consuelo Ordoñez arrebarekin izan gara.
2025/01/12 - 17:42
PPko autonomiek erabilitako etxebizitza erosteko zerga gazteei % 4ra jaisteko konpromisoa hartu dute
PSOEk "espekulatzaileentzako" etxebizitza politika egitea leporatu dio PPri, eta proposatzen dituzten neurriak "gezurra" eta "engainua" direla esan du, haientzat etxebizitza "negozioa eta ondasun espekulatiboa delako".