Presoak
2022/11/15 - 13:25
''Bakearen, bizikidetzaren eta konponbidearen aldeko'' mezua zabaldu nahi du Sarek Bilbon urtarrilaren 7an
"Duintasuna, bizikidetza lortzeko itxaropena eta euskal presoei zein haien familiei eragiten dieten giza eskubideen errespetuaren exijentzia" eraman nahi du Sarek kalera.
2022/11/14 - 18:54
ETAko zazpi preso lekualdatu dituzte Hego Euskal Herriko kartzeletara
Alberto Viedma Morillas, Jose Ignacio Guridi Lasa, Asier Badiola Lasarte, Ignacio Bilbao Goikoetxea, Orkaitz Gallastegui Sodupe, Fermin Villa Mitxelena eta Iñigo Zapirain Romano dira euskal espetxeetara hurbildutako presoak.
2022/11/10 - 13:52
Biktimak gogoan hartu ditu Eusko Legebiltzarrak, beste behin PP+Cs eta Vox falta zirela
Memoria Egunaren ekitaldi nagusia arratsaldean (18:00etan) izango da Gogora Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko egoitzan, Iñigo Urkullu lehendakaria buru dela.
2022/11/10 - 11:01
Etxeratek elkarretaratzea egin du Legebiltzarraren atarian, Memoriaren Eguna dela eta
Memoria kolektiboaren eraikuntzan salbuespenezko espetxe-politikak eragindako biktimei dagoekin zatia falta dela salatu du Etxeratek.
2022/11/02 - 21:48
Auzitegi Nazionalak Aitor Esnaola ETAko presoaren hirugarren gradua baliogabetu du
Une honetan, Fiskaltzak zazpi helegite ditu ETAko beste horrenbeste presoren hirugarren graduen aurka.
2022/11/01 - 14:42
Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Mikel San Argimiro ETAko presoaren hirugarren gradua
Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak San Argimirori emandako hirugarren graduaren aurka Fiskaltzak jarritako helegitea onartu du. Presoa Martuteneko espetxera bueltatu da; 20 urte eta erdi daramatza preso, eta 2021eko hasieran bete zituen zigorreko hiru laurdenak.
2022/10/21 - 13:59
Xabier Atristainen egoera salatzeko adierazpena onartu du Donostiako Udaleko Giza Eskubideen Batzordeak
Xabier Atristain ETAko presoa hirugarren espetxe gradutik bigarrenera pasa dute Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak eskatuta. Udalak bere kezka agertu du espetxe organuen ebazpenen aurka fiskaltzak behin eta berriz aurkezten dituen errekutsoen aurrean.
2022/10/20 - 18:00
Ibon Fernandez Iradi ETAko buruzagi ohia Martuteneko espetxera gerturatu du Frantziak
Lannemazan (Frantziako hego-ekialdea) espetxean zegoen preso Fernandez Iradi. ETAko buru ohiak esklerosi anizkoitza du.
2022/10/18 - 14:58
Jakes Esnal ETAko presoa Lannemezango kartzelatik atera da
32 urte eta erdi eman ditu espetxean; urtebetez jarraituko du zigorra betetzen etxean, baldintzapeko askatasuna eskuratu arte.
2022/10/15 - 22:09
Ehunka lagun bildu dira Donostian, Atristaini hirugarren gradua baliogabetzearen aurkako manifestazioan
Auzitegi Nazionalak baliogabetu egin du Eusko Jaurlaritzak ETAko presoari emandako hirugarren gradua, eta atzo Martuteneko espetxera itzuli behar izan zuen.
2022/10/14 - 20:08
Auzitegi Nazionalak Jaurlaritzak emandako hirugarren gradua baliogabetu dio Xabier Atristain ETAko presoari
Hala, Atristain Martuteneko kartzelara bueltatu da, 17 urteko espetxe zigorra betetzen jarraitzeko. Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiak Espainia zigortu zuen; izan ere, 2010ean, inkomunikazio erregimenean atxilotuta zegoela, Atristainek ezin izan zuen abokatua aukeratu.
2022/10/13 - 19:27
Barne Ministerioak ETAko beste 11 preso Euskal Herriratuko ditu
Besteak beste, Andoni Otegi, Mattin Sarasola, Harriet Iragi, Asier Arzalluz, Gurutz Agirresarobe, Julen Atxurra, Iker Olabarrieta, Itziar Moreno eta Iratxe Sorzabal dira.
2022/10/13 - 12:51
Ion Parot ETAko presoa Mureteko espetxetik atera da
Etxean preso igaro beharko du urtebete baldintzapeko askatasunean geratu aurretik, Etxeratek jakitera eman duenez.
2022/10/08 - 18:11
Sarek milaka pertsona bildu ditu Donostian ETAko presoentzako "salbuespen legediaren amaiera" eskatzeko
Manifestazioak Donostia zeharkatu du 'Etxera bidea gertu' leloarekin eta Ilunben amaitu da adierazpena irakurrita. "Aurrerapenak" badaudela onartu arren, "guardia ez jaisteko" deia egin dute, "oraindik etapa asko baitaude irabazteko".
2022/10/08 - 16:45
Jai giroa nagusitu da Donostian Sarek deitutako mobilizazio jendetsuan
Sarek manifestazioa egin du gaur Donostian, 'Etxera bidea gertu' lelopean. EAJk ordezkaritza bat manifestaziora ez bidaltzeko erabakiari dagokionez, Azkarragak esan du gai hori "alderdi politikoen estrategiaren barruan" sartzen dela eta Sarek "sakon" errespetatzen duela.
2022/10/08 - 12:13
Gaurko Donostian Sarek deitutako martxan parte hartuko ez duela iragarri du EAJk
Dena dela, "urte askoz, eta oraindik gaur egun ere, presoen eskubideak urratzen ari den espetxe-politikaren indargabetzea" eskatu du.
2022/10/04 - 11:49
Gutxienez 15 pertsona hil dira Ekuadorko kartzela batean izandako istiluetan
Gutxienez 15 preso hil eta beste 20 zauritu dira Andeetan dagoen Cotopaxi 1 kartzelan izandako istiluetan. Preso batzuk eraikinaren teilatura igo dira liskarretatik ihesi.
2022/10/01 - 17:02
Martuteneko kartzelako mantenu tailerrari esker, Mikelek erreforma enpresa sortu du espetxetik irtetean
Erreforma enpresa zabaldu du Mikelek, Martuteneko kartzelako mantenu tailerrean ogibidea ikasi ostean. Bi urte egin ditu espetxean, eta irtetean lanean hasteko aukera eman dio preso zegoenean ikasi eta praktikan jarritakoak. Aukera hori funtsezkoa izan da birgizarteratu eta bizi berri bati ekiteko.
2022/09/30 - 12:09
800 lagunek eman dute izena EAEko kartzeletan lan egiteko, behargin faltari aurre egiteko nahikoa
Espetxeetako "sindikatuen gutxiengo" baten kritikei erantzun die Beatriz Artolazabal Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiken sailburuak, eta azpimarratu du "gabezia herentzian" jaso dutela, baina hori konpontzeko lanean ari direla.
2022/09/26 - 16:48
Eusko Jaurlaritzak 457 gradu progresio eman ditu duela urtebete EAEko kartzelen ardura hartu zuenetik
Progresioen % 5 (25) ETArekin lotura duten presoei eman dizkiete. Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak nabarmendu duenez, "dagoeneko ez dute zentzurik salbuespenek" eta, hortaz, "presoek ez dute inolako onura edo galerarik izango euskal espetxeetan, ETArenak izan ala ez".