Presoak
2024/01/13 - 20:18
Milaka lagun bildu dira Bilbon, "Konponbiderako giltzak" lelopean, Sarek deitutako manifestazioan
"Salbuespenezko espetxe politika alde batera utzi eta aro berri bati ekitea" eskatu dute manifestariek. "Presoen eskubideak aitortzen ez badira, bidegabekeriak iraungo du eta arazo batek konpondu gabe jarraituko du", esan du Anaiz Funosasek azken hitzartzean.
2024/01/13 - 18:46
''Konponbiderako giltzak'' lelopean Sarek deitutako manifestazioak Bilboko erdigunea hartu du
Milaka lagun bildu dira ETAko presoen eskubideen aldeko urteroko manifestazioan. Aurtengoa ordubete lehenago hasi da, San Mamesen izango den euskal derbia dela eta.
2024/01/13 - 13:53
Begoña Atxa: ''Bada garaia iraganeko egoerei ateak ixteko eta egoera berriei ateak irekitzeko''
Sarek ETAko presoen alde urtero deitzen duen manifestazioa izango da gaur Bilbon, "Konponbiderako giltzak" lelopean. Mobilizazioa 16:00etan abiatuko da, Casilla plazatik.
2024/01/13 - 13:35
ETAko 155 presoetatik 147 Hego Euskal Herriko espetxeetan daude
Gaur egun, 19 preso daude baldintzapeko askatasunean, baina beste 45ek dute hori lortzeko aukera, zigorren hiru laurden beteta baitituzte. Gainera, 70ek hirugarren gradua jasotzeko aukera dute.
2023/12/30 - 22:16
Ertzaintzak espedientea ireki die 127 pertsonari Zaballako espetxera bengalak jaurti ostean
Bestalde, manifestazioa egin dute larunbat honetan Basauriko kaleetan Sare plataformak deituta, presoen egoerari "konponbidea" ematea eskatzeko. 2024ko urtarrilaren 13an Bilboko kaleak betetzeko deia ere egin dute.
2023/12/28 - 19:28
Herritarren laguntza eskatu dute Madrilgo Alcala-Meco espetxetik ihes egindako sikario bat aurkitzeko
Espetxeetako funtzionarioek salatu dutenez, 20 urteko Yousef Mohamed Lehrech, 'El Pastilla' ezizenez ezaguna, ez litzateke Alcala-Mecon egon behar, zentroak ez baititu horrelako preso arriskutsuak hartzeko baldintzak betetzen.
2023/12/25 - 21:18
Zirkulu polar artikoko espetxe batean aurkitu dute Navalni, hiru astez desagertuta egon ondoren
"Alexei Navalni aurkitu dugu! IK-3 espetxean dago, Jarp herrian, Yamalo-Nenets barruti autonomoan. Gaur abokatuak ikusi du. Alexei ondo dago ", esan du oposizioko buruzagi errusiarraren bozeramaileak.
2023/12/23 - 15:29
Urtarrilaren 13ko manifestazioaren atariko, martxa jendetsua egin dute Martutenen, Sarek deituta
"Konponbiderako giltzak" goiburupean, presoen etxerako bidea, konponbidea eta bizikidetza irekiko dituzten giltzak aldarrikatu dituzte. Nahikari Iturbe Sareko bozeramaileak nabarmendu du presoen eskubideak bateragarri direla biktima guztien eta haien minarekiko errespetuarekin.
2023/12/22 - 18:24
Urtarrilaren 13ko manifestazioaren hasiera ordubete aurreratzea erabaki du Sarek, euskal derbia dela eta
Honenbestez, mobilizazioa 16:00etan abiatuko da Bilboko Casillatik. “Ez da, inolaz ere, erabaki erraza izan. Antolatzen gabiltzanoi, hala nola, bertaratuko diren herritar guztiei esfortzu bat egiteko eskatzen baikabiltza”, onartu dute Sareko ordezkariek.
2023/12/09 - 17:19
Kulturgintzako hainbat izenek ''Konponbiderako giltzak'' manifestuarekin bat egin dute
Durangoko Azokan egin den "Kultur giltzak" ekimenarekin bat egin dute hainbat kultur eragilek, eta Sareren "Konponbiderako giltzak" manifestua babestu dute.
2023/12/01 - 19:40
''Konponbiderako giltzak'' goiburua izango du urtarrilaren 13an Bilbon Sarek antolatu duen manifestazioak
"EAEko Fiskaltzaren 2022ko memorian jasotako datuen arabera, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak onartutako 387 gradu-progresioetatik, Fiskaltzak 10 errekurritu ditu, hau da, % 2,85. Euskal presoen kasuan, ordea, Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak % 60 errekurritu du", azaldu du Sarek prentsaurrekoan.
2023/11/26 - 23:40
Preso bat hilik aurkitu dute Zaballako espetxeko bere ziegan
Salhaketa elkartearen arabera, jatorri hegoamerikarrekoa zen gizonezkoa, 47 urte zituen eta urkatuta hil da. Elkarteak esan duenez, egunak zeramatzan gaizki.
2023/11/24 - 18:03
Hamasek 24 bahituko lehen taldea askatu du, eta Israelek 39 preso
Rafahko mugako pasagunetik atera dira, 10 gatibu thailandiarrekin eta filipinar batekin batera, akordioaren parte gisa. Bestalde, Israelek 39 preso palestinar askatu ditu trukean.
2023/11/21 - 14:13
Amnistia legeak bidea hasi du Kongresuan, eztabaida saioan onartu ostean
PSOEko eta Sumarreko diputatuen baiezko botoei esker atera da aurrera. PPk kontra bozkatu du.
2023/11/10 - 13:08
Memoriaren Egunarekin bat, Etxeratek gogora ekarri ditu kartzeletarako joan-etorrietan hildako pertsonak
Sakabanaketa politikaren ondorioz eragindako sufrimendua aitortzea eskatu du Etxeratek. ETAko presoei bisita egiteko joan-etorrietan 16 pertsona hil direla esan dute, eta giza eskubideen urraketen biktima gisa aitortzea eskatu.
2023/10/21 - 15:41
''Konponbiderako giltzak'' lelopean manifestatuko da Sare urtarrilaren 13an
Presoen eskubideen aldeko urteroko martxaren leloa aurkeztu du ETAko presoei babesa erakusteko herri-plataformak Gernika-Lumon, eta horiei ezartzen zaien "salbuespenezko espetxe-politika" salatu du berriro.
2023/10/06 - 20:56
Espetxeetako presoen profila: Errotu gabeko migratzaileak, adikzioak eta indarkeriazko jokabideak dituztenak
Errotu gabeko migratzaileak, adikzioak eta indarkeriazko jokabideak dituztenak, arrisku-faktore nagusien artean daude. Arabako eta Bizkaiko espetxeetako 48 presok jaso dute arreta BIDEAN programari esker, espetxean gatazkak sortzen dituzten egokitze-arazoengatik.
2023/10/02 - 20:08
ETAk hildako espetxe-funtzionarioak omendu ditu lehendakariak, I. Mandela Egunean
Donostiako Tabakalera zentroan 16:00etatik aurrera egingo den ekitaldian, espetxe-bizitzari buruzko hainbat bideo ikusiko dira, 1997an ETAk hildako Francisco Javier Gomez Elosegui funtzionarioaren irudia gogorarazteko egindakoa tartean.
2023/10/02 - 09:17
Gomez Eloseguiren lankidea: ''Berak bazuen hilko zutenaren susmoa''
Pablo Martinez Larburuk gogoan du nola ezagutu zuen Francisco Javier Gomez Elosegui, 1997ko martxoaren 11n ETAk hil zuen Martuteneko espetxeko psikologoa. Bideo zati hau Gomez Eloseguiren izena daraman sari-banaketan egingo den proiekzioarena parte da.
2023/09/30 - 12:57
Euskadik bi urte beteko ditu espetxeen eskumenarekin, eta presoen laurdena erdi-askatasunean dagoelarik
EAEko hiru kartzeletan 1.577 preso daude, eta Jaurlaritzak bergizarteratzea sustatzen jarraitu nahi du hirugarren graduen eta erdi-askotasun erregimenen bidez. 200 presok kanpoan jarraitzen dute, eta bi urteren buruan horiek ere bertan egotea espero dute.