Urtarrilaren 13ko manifestazioaren hasiera ordubete aurreratzea erabaki du Sarek, euskal derbia dela eta
Datorren urtarrilaren 13rako Bilbon, "Konponbiderako giltzak" lelopean, deituta duen manifestazioaren ordutegiari dagokionez aldaketa garrantzitsu bat iragarri du Sarek: mobilizazioa 16:00etan abiatuko da, Casillatik.
Sareko arduradunek astelehenean jakin zuten urtarrilaren 13an Bilbon, ordu beraren bueltan, bi ekimen jendetsu izango direla; urtero milaka herritar batzen dituen manifestazioa eta aurten ere milaka zale bilduko dituen Athleticen eta Realaren arteko euskal derbia.
Hori horrela, Udaltzaingoarekin, futbol klubekin zein bestelako eragileekin hitz egin ondoren, eta hainbat arrazoi direla medio, "guztion mesederako izango delakoan", manifestazioa ordubete aurreratzea erabaki dute.
"Ez da, inolaz ere, erabaki erraza izan. Antolatzen gabiltzanoi, hala nola, bertaratuko diren herritar guztiei esfortzu bat egiteko eskatzen baikabiltza", onartu dute Sareko ordezkariek. "Baina, bi deialdien bateratasunak ekar zitzakeen arazo tekniko eta logistikoak batetik, eta ekimen batean zein bestean egon nahi duten milaka herritarrei aukera hori eskaintzeko gogoa bestetik, ahalegin txiki hori egitera eraman gaitu", erantsi dutenez.
"Bi ekitaldiak elkarren talka izatea baino, eta, ondorioz, batean zein bestean izateko grinaz diren herritarrak erabaki bat hartu beharrean ez izateko, bi ekitaldietan parte hartzeko aukera sortzearen alde egin nahi izan dugu", azpimarratu dute.
Sare Herritarraren manifestazioa, beraz, 16:00etan abiatuko da Casillatik, ondoren Autonomia, Zabalburu, Hurtado Ametzaga, Plaza Biribila eta Buenos Aires igaro ostean, Bilboko udaletxe arrean amaitzeko.
Zure interesekoa izan daiteke
Ceutari buruzko alertek gobernuko kideen "kezka" eta PPren eta Voxen haserrea piztu dituzte
EAJk "kezkagarritzat" jo ditu desklasifikatutako txostenak, eta PPk eta Voxek Espainiako Gobernuko presidentearen dimisioa eskatu dute. Sumarrek, bere aldetik, frogatuta ikusi du Marokoko agintarien gelditasuna.
Ceutara sartzeko deialdien berri eman zien CNIk Espainiako eta Marokoko gobernuei, milaka migratzaile iritsi bezperan
Ceutako migrazio krisiaren harira, Espainiako Gobernuak 40 dokumentu desklasifikatu ditu gaur, eta horien arabera, uztailaren 29an CNIko agenteak Marokoko inteligentzia zerbitzuekin eta Espainiako Gobernuak Ceutan duen ordezkariarekin jarri ziren harremanetan, sare sozialetan Ceutara sartzeko deialdiak egiten ari zirela ohartarazteko.
Estatus politiko berriari buruzko akordioa PSE-EErekin eta EH Bildurekin "hirukoa" izan behar duela esan du Antxustegik
Joseba Diez Antxustegik (EAJ) Imanol Pradales lehendakariarekin izandako bileraren balorazioa egin du, Pradalesek Legebiltzarreko taldeekin egindako bilera-sortaren amaieran.
Alderdien hauteskunde interesak albo batera utzi eta herri ikuspegitik jarduteko eskatu du Otxandianok
Herri honek dituen erronka nagusiei aurre egiteko, "mugimendua, adostasunak eta lidergo partekatuak" behar direla esan dio EH Bilduko ordezkariak lehendakariari.
Eusko Jaurlaritzak hirugarren gradua eman dio Henri Parot ETAko buruzagi ohiari
Covitek deitoratu du "39 pertsona hiltzeagatik zigortutako terrorista bati" eman izana erregimen hori.
Otxandiano: "Erabaki behar dugu aktibo elektoral hutsak izango garen ala herri honek behar dituen mugimenduetako protagonistak"
Lehendakariarekin batzartu ostean Pello Otxandiano EH Bilduren bozeramaileak adierazi duenez, "arrisku bat ikusten dugu momentu honetan: legegintzaldi hau amortizatutzat ematea, hiru herrialde hauek urte eta erdiz luzatuko litzatekeen prozesu elektoral batean itotzeko".
Anduezak aurrekontu "hedakorrak" eskatu dizkio Pradalesi 2027rako, eta "lehentasun soziala" ezartzea nazionalaren aurrean
Lehendakariarekin izandako bilera "giro adeitsuan" egin dela esan du PSE-EEko buruak, eta, besteak beste, osasuna eta etxebizitza babestea eta indartzea eskatu dio. Halaber, PISA txostenean jasotako euskal hezkuntzaren emaitza txarren aurrean "autokritika" egiteko galdegin dio EAJri.
Txomin Letamendi gudaria torturapean hil zutela egiaztatzeko epaiketa egingo dute urriaren 6an, Donostian
Lehen aldia da Euskal Herrian giza eskubideen urraketa larriengatik "borondatezko jurisdikzioaren" bitartez gisa honetako prozedura bat egingo dela. Prozesu hau GEBehatokiak bultzatu du Txomin Letamendi gudari eta militantearen familiaren adostasunarekin. Letamendi 1950eko abenduaren 20an hil zen, erregimen frankistaren torturapean.
Sanchezek PPri egotzi dio PISAren emaitza txarra, eta Feijook "hezkuntza sozialismoari"
Kongresuan egindako agerraldian Espainiako Gobernuko presidenteak adierazi duenez, PPk kudeatutako autonomia erkidego batzuek ez dituzte hezkuntzara bideratutako baliabideak erabiltzen.
Sanchez, Abascali: "Txakur bat izango naiz, baina zuk ez bezala, nik ez dut jaberik"
Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak Santiago Abascal Voxeko buruzagiari esan dio bere Gobernuak ez duela onartzen "inongo alderdiren eta herrialderen xantaia", Marokori erreferentzia eginez, eta gaineratu du: "Zu ez bezala, ni txakurra izango naiz, baina ez dut nagusirik". Kongresuan, Gobernuaren kontrol saioan, Abascalek galdetu dio Sanchezi "Marokok xantaia egiten" ote dion bere eta bere "familiaren ustelkeriaz duten informazioagatik".