Kataluniako prozesuaren epaiketa
2022/11/25 - 09:09
Sedizio delitua kentzeko lehen pausoa eman du Kongresuak, eztabaida zakar baten ostean
Goizaldeko 01:00ak pasatxo egin dute bozketa, eta aurrez, bi ordu luze eman dituzte eztabaida sutsuan. PSOE, Unidas Podemos, PDeCAT, EAJ, EH Bildu, Mas País eta BNG taldeek egin dute ekimenaren alde.
2022/11/14 - 20:33
Bidegabeko erabilera delitua: Nola araututa dago eta aldaketzeak zer dakar
ERCk edo Unidas Podemosek aldatzea proposatu dute, eta Espainiako Gobernuak aztertzeko atea ireki du. Delitua duela zazpi urte ere aldatu zuten, 2015ean, PPren botoekin onartutako Zigor Kodearen erreformarekin.
2022/11/11 - 15:21
PSOEk eta Unidas Podemosek sedizio delitua zigor kodetik kentzeko ekimena erregistratu du Kongresuan
Gobernu bazkideekin adostu duten erreformari esker 15 urtetik 5era mugatuko da aurrerantzean desordena publiko larritzat hartuko den delituaren zigorra. Gobernuak esan du Europako beste herrialde batzuekin parekatuko dela delitua.
2022/11/11 - 13:23
Sedizio delitua desagertzea eta gehienezko zigorra 15 urtetik 5era jaistea proposatu du Espainiako Gobernuak
PSOEk eta Unidas Podemosek Zigor Kodea erreformatzeko lege organikoaren proposamena erregistratu dute Diputatuen Kongresuan.
2022/11/11 - 11:50
Sedizio-delituaren gehienezko zigorra 15 urtetik 5era jaitsiko da
PSOEk eta Unidas Podemosek Kongresuan aurkeztutako lege-proposamenak 15 urtetik bostera murrizten du sedizio delituaren gehienezko espetxe-zigorra. Delitu hau desagertu egingo da, eta "desordena publiko larriagotuak" izena hartuko du, gehienez ere zortzi urteko inhabilitazioarekin.
2022/11/11 - 10:34
Iñigo Urkulluk ''baikortasunez'' hartu du sedizio delituko zigorrak murrizteko erreforma
Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi du erabaki honek gai politikoak konpontzeko bide politikoak indartzen dituela, bide judizialaren gainetik.
2022/11/11 - 09:47
Sedizio delituaren gakoak
Zer da eta zelan zigortzen da? Noiz eta nola aplikatu da? Badu baliokiderik Europan? Nola eragingo die erreformak zigortutako edo ihes egindakoei? Galdera nagusienei erantzun diegu.

2022/11/11 - 08:50
Albiste izango dira: Sedizio delituaren erreforma, EITBren 40. urteurreneko kontzertua eta Pantailaldia
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/05 - 20:27
Torrent, Costa, Delgado eta Campdepadrosek epaiketa bertan behera uzteko eskatu dute
Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak eta Mahaiko kide subiranistek bortxaezintasun parlamentarioa argudiatu dute epaiketak aurrera jarrai ez dezan, eta ohartarazi dute auzian botereen banaketa dagoela jokoan.
2022/10/01 - 16:19
Bost urte U-1a izan zela: herritarren eta alderdien elkarlan estuak ekarri zuen erreferenduma
Kataluniako Gobernuak herritarren esku utzi zituen hainbat auzi, eta gizarte zibila antolatu egin zen. 2,2 milioi pertsonak bozkatu zuten, errepresioaren eta tentsioaren itzalpean.
2022/09/30 - 23:40
Junqueras: "Independentismoa orain duela hamar urte baino askoz indartsuagoa da"
Arantza Ruizek '12 minutos' saioan egindako elkarrizketa batean, Junquerasek esan du ez dela unerik kritikoena, ezta kasualitatez ere. "Une kritiko asko bizi izan ditugu, eta egungoa baino askoz ere larriagoak", erantsi du.

2022/09/30 - 11:09
Carme Forcadell: “Juntsek Gobernuan jarraitzea nahiko nuke”
Carme Forcadell Kataluniako Parlamentuko presidente ohiak Junts Gobernuan mantentzearen aldeko jarrera erakutsi du.
2022/09/20 - 16:36
Urriaren 1eko erreferendumaren 5. urteurrenaren atarian, Katalunian irailaren 20ko gertakariak dituzte gogoan
Egun horretan 41 miaketa egin zituen Guardia Zibilak Katalunia osoan, eta hein batean Jordi Cuixart eta Jordi Sanchezen sententziak idazteko ere balio izan zuen. 14 pertsona atxilotu zituen guztira Guardia Zibilak erreferendumaren logistika zapuzteko helburuarekin.

2022/08/31 - 20:48
NBEk ebatzi du Espainiako Estatuak Kataluniako politikari independentisten eskubideak urratu zituela
Giza Eskubideen Batzordeak arrazoia eman die Junqueras, Romeva, Rull eta Turulli, zigortu gabe kargugabetu zituztelako.
2022/07/14 - 18:08
Europako Auzitegiko Abokatu Nagusiak ez du arrazoirik ikusi Puigdemont Espainiaratzeko eskaera ukatzeko
Arrazoia eman dio Pablo Llarena Auzitegi Goreneko epaileari, ez baitago Espainian auzipetuen eskubideak arriskuan jar ditzaketen akats "sistemiko edo orokortuen" frogarik, eta ezin dituelako Gorenak euroagindu horiek emateko agintaritza gisa dituen eskumenak zalantzan jarri.