ZIGOR KODEAREN ERREFORMA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sedizio delitua desagertzea eta gehienezko zigorra 15 urtetik 5era jaistea proposatu du Espainiako Gobernuak

PSOEk eta Unidas Podemosek Zigor Kodea erreformatzeko lege organikoaren proposamena erregistratu dute Diputatuen Kongresuan.
Iragarkia
Patxi Lopez. EFEren bideo batetik ateratako irudia.
18:00 - 20:00
Sedizio-delituaren gehienezko zigorra 15 urtetik 5era jaitsiko da

Pedro Sanchezek sedizio delituaren erreforma iragarri eta biharamunean, Espainiako Gobernua sostengatzen duten PSOEk eta Unidas Podemosek sedizio delitua Zigor Kodetik kentzea, eta desordena publiko larri izeneko beste batengatik ordezkatzea proposatu dute.

PSOEk eta Unidas Podemosek Zigor Kodea erreformatzeko lege organikoaren proposamena erregistratu dute gaur goizean Espainiako Diputatuen Kongresuan. Horren arabera, kartzela zigorrak 10-15 urtetik 3-5 urtera jaitsiko dira, eta inhabilitazioak, ostera, 10-15 urtetik 6-8 urtera.

Gaur erregistratu duten testuak Zigor Kodearen 544. artikulua, sedizio delitua definitzen duena, ezabatuko du, eta 557. artikulua aldatu egingo du "desordena publiko larri" izeneko delitua sortzeko.

Koalizio gobernuko alderdiek azpimarratu dutenez, "sedizio delituak duela gutxira arte izan duen aplikazio eskasak" eragotzi egin du argi eta garbi dauden interpretazio arazoak ikustea.

Bestalde, Europako inguruko herrialdeetako Zuzenbidearekin alderaketa egin dute, eta nabarmendu dute "beste ordenamendu batzuetan zaila dela Zigor Kodearen 544. artikuluaren pareko deliturik aurkitzea".

Ekimena erregistratu aurretik, PSOEk Diputatuen Kongresuan duen bozeramaileak hitz egin du hedabideen aurrean. Patxi Lopezen esanetan, epaileei "lagunduko" dien "zentzuzko" erreforma bat da. Testuinguru horretan, Kataluniako prozesuaren epaiketa aipatu du, eta esan du garai hartan "eztabaida juridiko handia" sortu zela horiei aplikatu beharreko zigorren inguruan.

Patxi Lopezek berretsi du "Europar Batasuneko herrialde gehienetan existitzen ez diren zigor motak" zuzendu nahi dituztela, inguruko herrialdeekin alderatuta "neurrigabeak" direlako, eta "lankidetza judizialean disfuntzioak" eragiten dituztelako. Halaber, argi utzi du Carles Puigdemont Generalitateko presidente ohia Espainiara itzultzen bada, "epaitu" egingo dutela.

PSOEko ordezkariak onartu du Kataluniako prozesuan aplikatu zen sedizio delitua indargabetzeak botoak galtzea ekar dezakeela, baina uste du boto emaile sozialistek ulertuko dutela. Azaldu duenez, PSOEk herritarren bizitza hobetzeko politikak egiten ditu, baina Konstituzioaren barruan. "Traizioa ez saiatzea litzateke", gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

Euskaltzaleon martxa Iruñea Gaztelu plaza
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskararen lurgunea gero eta zabalagoa da Nafarroan, baina estuturik dauka Euskararen Legeak berak

Euskararen Foru Legeak 40 urte betetzen ditu aurten eta euskara lekua irabazten joan den arren legeak bere horretan dirau, lurraldea hiru eremutan banatzen, bai eta nafarren hizkuntza eskubideak mugatzen ere. Euskararen ofizialtasuna lurralde osora hedatzea askoren aspaldiko eskakizuna da, baina tramite administartiboaz harago, borondate politiko argia eta negoziazio gaitasuna eskatzen ditu prozesuak.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Otxandiano, Enplegu Publikoaren Legeaz: "Akordiorik ez badago, lehendakariarekin bilera bat eskatuko dut egoera desblokeatzeko"

"Akordioaren parametroak argi daude", Otxandianoren ustez, eta "akordiorik eza ez da aukera bat eta arduraz jokatzeko momentua da", erantsi du. "Lirika eta erretorikaren gainetik, Agirre lehendakariaren izpiritua eta ondare politikoa hiru herrialde hauetan benetan praktikan jartzeko borondatea dago", EH Bilduko bozeramailearen arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X