Psoe
Albiste izango dira: Cerdan auzia, BBK Bilbao Music Legends Fest eta Israelek Irani eraso egin dio
Nuñez Feijoo: "Sanchezek berehala deitu behar ditu hauteskundeak"
Alberto Nuñez Feijoo PPko liderrak adierazi duenez, Pedro Sanchezek "alde egin behar du" Santos Cerdanen dimisioaren ostean. "Ihesaldiari amaiera emateko unea iritsi da. Bizirik irautea ez da aukera bat", gaineratu du Nuñez Feijook.
Aitor Esteban: "Azalpen gehiago behar dira"
EBBko presidentea "harrituta" agertu da Pedro Sanchezek, bere agerraldian, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkariari grabazioen inguruan UCOk egindako txostena "ia epai bihurtu" duelako.
Chivite, hunkituta: "Espero dut Santos gai izatea bere errugabetasuna frogatzeko"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak azaldu duenez, "diagonalean, ez sakonean" irakurri ahal izan du UCOren txostena, eta irakurri duena "ez dator bat nire ibilbide politikoa partekatu dudan pertsonarekin, nire alderdikidea eta laguna baita".
Feijoori ez zaizkio kontuak ateratzen Sanchezen aurkako zentsura-mozioa aurkezteko
PPk 176 boto behar ditu Kongresuan Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea kargutik kentzeko, zentsura-mozio baten bidez. Voxekin batera Junts edo EAJren babesa lortzea lirateke aukerarik bideragarri edo egingarrienak.
Sanchezek iragarri du PSOEren kontuak ikertzeko auditoria bat martxan jarri eta zuzendaritza aldatuko duela
Alderdiak Madrilgo Ferraz kalean duen egoitza nagusian emandako prentsaurrekoan, Santos Cerdan alderdiko Antolakuntza idazkariak dimisioa eman ostean, Sanchezek esan du ustelkeriaren aurrean bere erantzuna hartu duen desengainuaren tamainakoa izango dela.
UCOren txostenaren arabera, Santos Cerdán arduratzen da Abalos eta Koldori "ordainketak kudeatzeaz"
Santos Cerdanek dimisioa eman du PSOEko Antolakuntza idazkari gisa eta diputatu akta utziko du
Hala ere, Cerdanek bere errugabetasuna berretsi du, "ez dut inoiz legez kanpoko ezer egin", adierazi du gaur igorritako ohar batean. Oharrak ez du PSOEren idazpururik. Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du Ferrazetik, 17:15etik aurrera.
Santos Cerdanek baieztatu du Gorenean deklaratuko duela, UCOren txostenaren harira
Leopoldo Puente epaileak delitu-zantzuak ikusi ditu UCO-ren azken txostenean. Horren arabera, Cerdanek "obra publiko jakin batzuen" ustezko esleipen irregularrean parte hartu zuen Abalosekin eta haren aholkulari ohi Koldo Garciarekin. Ekainaren 25ean emango ditu azalpenak.
Belateko lanen inguruko Ikerketa Batzordea sortzea eskatu dute UPNk eta PPk
EH Bilduk eta EAJk "gardentasuna" eskatu diote PSOEri, Cerdani buruzko UCOren txostena iritsi zain
Santos Cerdan: ''Ez dut gisa horretako elkarrizketarik gogoratzen''
Santos Cerdan PSOEko antolakuntza idazkariak esan du ez duela bere burua ezagutzen Koldo Garciarekin ustezko legez kanpoko komisioekin zerikusia duen elkarrizketa horietan. Cerdanek zain dagoela txostena ezagutu arte, eta horren ondoren prentsaurreko bat emango duela.
Cerdanek legez kanpoko komisioekin zerikusia duela azalarazi du grabazio batek, hainbat hedabideren arabera
PSOEk berehala ukatu du informazioa, eta Cerdanek berak ere esan du ez duela beldurrik, ez duelako legez kanpoko inolako operaziotan parte hartu. Obra publikoen legez kanpoko esleipenen bidez jasotako komisioak leudeke atzean.