Albiste izango dira: Cerdan auzia, BBK Bilbao Music Legends Fest eta Israelek Irani eraso egin dio
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2025eko ekainaren 13an, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Cerdan auzia: Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidente eta PSOEko idazkari nagusiak herritarrei "barkamena" eskatu die Santos Cerdan orain arte Antolakuntza idazkaria izandakoak, ustez, obra publikoak esleitzearen truke eraikuntzako enpresei komisioak kobratu zituela ezagutu ostean. Halaber, Sanchezek Alderdi Sozialistaren kontuen kanpoko auditoria iragarri du, baita Batzorde Exekutibo Federalaren berregituraketa bat ere, hurrengo Batzorde Federalean aurkeztuko duena. Halaber, berretsi du ez dituela hauteskunde orokorrak aurreratuko eta, ondorioz, legegintzaldia ez dela 2027ra arte amaituko.
- BBK Bilbao Music Legends Fest: Gaur hasiko da BBK Bilbao Music Legends Fest 2025 jaialdia, eta Blue Öyster Cult talde mitikoa izango da gaualdiko izen nagusia. EHalaber, Lita Ford hard rockaren aitzindari eta The Runaways taldeko gitarrista ohia ere arituko da, baita Samantha Fish eta Sex Museum madrildarrek ere. Ekainaren 14an, larunbatarekin, Alan Parsons Live Project britainiar musikari, ekoizle eta soinu-ingeniari mitikoak gidatzen duen taldea izango da kartelburua, eta horiekin batera joko dute The Dead Daisies talde australiarrak, Eric Bibbek eta Errobi euskal rockaren mitoak.
- Israelek Irani eraso egin dio: Israelek Iranen programa nuklearraren kontrako erasoa abiatu du goizaldean. Hainbat gunetan egin du eraso, eta hildakoen artean daude Irango Guardia Iraultzaileko burua eta puntako hainbat zientzialari. Gobernuak argudiatu du Iranen programa nuklearrak arriskuan jartzen duela Israelen segurtasuna eta operazioa zabalik dagoela jakinarazi du Benjamin Netanyahu lehen ministroak.
Zure interesekoa izan daiteke
Fiskaltzak 30 urteko kartzela-zigorra eskatu du ETAko bost buruzagi ohirentzat Gregorio Ordoñezen hilketagatik
Akusatuek ETAko buruzagitza osatzen zuten, eta 1995eko urtarrilean Donostiako PPko zinegotzia hiltzea erabaki zuten, akusazioaren idazkiaren arabera.
Elkarrekin Donostiak afari solidarioen debekua helegite bidez auzitan jartzea aztertzen ari da
Araua neurrigabea eta oinarri juridiko zalantzazkoa dela uste du koalizioak. EH Bilduk, berriz, Kaleko Afari Solidarioak plataformako boluntarioen aurkako "jazarpena" salatu eta debekua bertan behera uzteko eskatu du.
Robles, Marlaska, Bolaños eta Albares Kongresuan agertuko dira abuztuaren amaieran, Ceutako migrazio-krisia dela eta
Espainiako Gobernuak lau ministroen ezohiko agerraldiak eskatu ditu, uztailaren 30ean Ceutan hasitako migrazio-krisiaren kudeaketaren berri emateko.
EAE adingabe migratzaileak hartzeko Estatuak ezarritako kupoaren gainetik dago, eta Nafarroa, berriz, azpitik
Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 843 adingabe atzerritar artatzen dituzte egun, berez dagokiona baino 65 gehiago. Aldiz, azken datuen arabera, Foru Erkidegoa bere gaitasunaren % 30 inguruan dago.
Ceutako migrazio krisiaren aurretik alertak jaso zituen ala ez galdetu dio epaileak Guardia Zibilari
Iustitia Europak jarritako salaketaren ondorioz abiarazi ditu izapideak Auzitegi Nazionalak, eta bizi direnen eta hildakoen kokapenari buruzko informazioa eskatu du.
Melgosa: "Estatuaren lehen betebeharra da adingabeak familiekin itzultzeko bideak agortzea"
Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Eskubideetako sailburuak nabarmendu du ez zaiola "zentzuzkoa iruditzen lehen erantzuna (Espainiako Gobernuarena) adingabe horiek (Ceutan daudenak) beren familietatik urrun, milaka kilometrotara, eramatea".
Grande-Marlaska eta Robles kargugabetzea eskatu du Telladok: "Ceutan gertatu den guztiaren erantzuleak dira"
Miguel Tellado Alderdi Popularraren idazkari nagusiak, Gasteiztik, Fernando Grande-Marlaska Espainiako Gobernuko Barne ministroa eta Margarita Robles Defentsa ministroa kargugabetzea eskatu du, Ceutako migrazio krisiaren aurrean ez dutelako "ezer egin".
Gizon bat atxilotu dute, Bilbon Cake Minuesaren kontrako derrigortze eta gorroto delituak egitea egotzita
Okdiario hedabideko kazetaria Mundialeko finalaren egunean Bilbon egiten ari ziren euskal selekzioaren aldeko manifestazio batean zegoen.
Ceutan sartu ziren 72.000 pertsonetatik 70.000 Marokora itzuli direla ziurtatu du Marlaskak
Migrazio-krisi honetan hiri autonomora iritsi diren adingabeei premiazko arreta emateko, Espainiako Gobernuak 25 milioi euroko partida gehigarri bat bideratuko du Ceutara.
Zapaterok errekurritu egin du haren kontuak eta haren gertukoenak ikertzeko epaileak emandako agindua
Espainiako Gobernuko presidente ohiaren defentsak ohartarazi duenez, banku-kontuak ikertzeko baimen "orokor" batek "ikerketa prospektibo" bati bide eman diezaioke.