Blue Öyster Cult batu eta kartela itxi du BBK Bilbao Music Legends jaialdiak
Blue Öyster Cult, The Dead Daisies, Eric Bibb eta Errobi taldeekin kartela itxi eta eguneko sarrerak salgai jarri ditu BBK Bilbao Music Legends jaialdiak gaur, ostegunarekin.
Jaialdia ekainaren 13an (ostirala) hasiko da, eta Blue Öyster Cult talde mitikoa izango da gaualdiko izen nagusia. Egun horretan, Lita Ford hard rockaren aitzindari eta The Runaways taldeko gitarrista ohia ere arituko da, baita Samantha Fish eta Sex Museum madrildarrek ere.
Ekainaren 14an, larunbatarekin, Alan Parsons Live Project britainiar musikari, ekoizle eta soinu-ingeniari mitikoak gidatzen duen taldea izango da kartelburua, eta horiekin batera joko dute The Dead Daisies talde australiarrak, Eric Bibbek eta Errobi euskal rockaren mitoak.
Gainera, Voodoo Child agertokian, Bilbao Arenako kanpoaldean, Colajets, Head Holes eta Sonic Trash arituko dira ostiralean, eta Los Retros, The Cherry Boppers eta Ziraun larunbatean.
Zure interesekoa izan daiteke
Korrontzik 80 dantza talde batuko ditu otsailean BECen
Azkena Rock Festivalek Patti Smith, Bad Religion, Marilyn Manson, Slash eta Wilcoren eskutik ospatuko du 25. urteurrena
Lau artistak Ed Sheeranen bira utzi dute Macklemoreri elkartasuna adierazteko