Cerdan auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Sanchezek agerraldia egingo du asteazkenean Kongresuko osoko bilkuran

NBEren konferentzia atzeratuta, Espainiako Gobernuko presidenteak talde parlamentarioen galderei erantzungo die, Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak dimisioa eman ostean.
Pedro Sanchez. Artxiboko irudia: EFE.

Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidenteak agerraldia egingo du asteazkenean Kongresuan, talde parlamentarioen galderei erantzuteko, NBEren konferentzia atzeratu ostean.

Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiaren dimisioak eta alderdiaren krisiak baldintzatuko du agerraldia. Izan ere, Guardia Zibilaren txosten batek Koldo kasuarekin eta obren kontratu publikoetan komisioak kobratzen zituen ustezko sare batekin lotzen du.

Presidentearen agenda aldaketak, beraz, oposizioko buruzagien azken aurrez aurrekoa ekarriko du; besteak beste, Alberto Nuñez Feijoo (PP) eta Santiago Abascal (Vox) izango dira bertan.

Agerraldiari dagokionez, astelehenean, Santos Cerdanek dimisioa eman zuenetik lehen aldiz bilduko da exekutiboa.

"Konplizea eta gezurtia"

Alberto Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko buruak "konplize eta gezurtitzat" jo du Pedro Sanchez Espainiako Gobernuko presidentea, eta esan du ez dutela "ihesbiderik", balizko dimisio bati erreferentzia eginez.

"Bazekien, beste alde batera begiratu zuen, eta orain esan digu ez zekiela. Gezurra esan du berriro ere", adierazi du Feijook UCOren txostenaz.

Gainera, buruzagi popularra  Gobernuaren "aliatuei" ere zuzendu zaie, eta berretsi du auzia ez duela zerikusirik "ez ezkerrarekin ezta eskuinarekin", baizik eta "baloreekin eta printzipioekin".

"Sanchezen ondoan jarraitzen badute, ez dira bazkideak bakarrik izango, konplizeak eta estaltzaileak baizik", azpimarratu du Feijook.

"Tolerantziarik ez"

Maria Jesus Montero Espainiako Gobernuko presidenteorde eta PSOEko idazkariorde nagusiak esan du ezein erakunde politikok ezin duela bermatu "zero ustelkeria kasurik" bere baitan. Hori dela eta, "zero tolerantzia" eskatu dio Monterok PPri, sozialistek Cerdanen kasuarekin erakutsi duten bezala.

"Irmotasun handiagoa"

Bien bitartean, Maribel Vaquero EAJ alderdiaren Kongresuko bozeramaileak esan du Gobernuko presidenteak, Santos Cerdanen ustezko ustelkeria kasuetako ustezko inplikazioaren inguruan, "askoz zorrotzagoa" izan behar duela, eta "azalpenetan irmoagoa".

"Egia da positiboki baloratzen dugula Sanchezek esandakoa, azkar egin izana eta barkamena eskatu izana, baina hori ez da nahikoa. Eta beraiek badakite hori", adierazi du bozeramaile jeltzaleak.

Gainera, Vaqueroren hitzetan, EAJk "gardentasuna" eskatzen jarraituko du eta "inbestidura ituna betetzeko" eskatuko du.

Zure interesekoa izan daiteke

PAMPLONA, 14/09/2026.- Los grupos que sustentan al Gobierno de Navarra han reclamado este lunes una solución urgente que permita garantizar la continuidad de las obras de duplicación de los túneles de Belate con plena seguridad jurídica y sin un coste adicional injustificado para las arcas públicas. Representantes de PSN, Geroa Bai y Contigo-Zurekin se han reunido con el Gobierno foral para conocer la situación de las obras y las alternativas que se estudian después de que quedara descartada la posibilidad de abonar mediante la figura del enriquecimiento injusto unos sobrecostes por valor de 8,5 millones de euros. Geroa Bai ha sido el grupo más duro con la acción del Gobierno y su portavoz, Pablo Azcona, ha asegurado haber salido de su reunión con el Ejecutivo "más preocupado" de lo que había entrado, ante una obra que considera "trascendental" y que se encuentra en una situación de "impás". En la imagen, la presidenta de Navarra, María Chivite, y el consejero de Cohesión Territorial, Oscar Chivite, tras finalizar la reunión en el Parlamento foral. EFE/Villar López
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Chivitek hauteskunde kutsua ikusi dio Geroa Bairi, Belateko lanen bileratik "sartu baino kezkatuago" atera zela esan ostean

Ezustean eta harriduraz hartu ditu Nafarroako presidenteak Geroa Baik atzoko bileraren ostean egindako adierazpenak. Izan ere, Gobernuko bazkideek Belateko tunelen egoera aztertzeko bart egindako bileraren ostean, Pablo Azcona bozeramaileak "sartu baino kezkatuago" atera zela esan zuen. Azpiegituraren etorkizunari buruz esan du "oraindik ez dagoela ezer itxita".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X