Santos Cerdanek astelehenean entregatuko du diputatu akta
Santos Cerdan PSOEko Antolakuntza idazkari ohiak astelehenean egingo dio uko bere diputatu aktari.
Diario de Noticias de Navarra egunkariak azken orduan argitaratutako informazioaren arabera, Cerdanek ez du Diputatuen Kongresuko eserlekuari eusteko asmorik: "Ez dut aforamenduaz baliatu nahi nire errugabetasuna frogatzeko", esan du, dena muntaia bat dela iradokiz.
PSOEko buruzagi ohia obra publikoen kontratuetan legez kanpoko komisioak kobratzearekin lotu dute.
PSOEk "doluan" jarraitzen duen bitartean, Lara Hernandez Sumarreko koordinatzaileak PSOErekin duen gobernu itunaren jarraipen batzordea deitzea eskatu du, UCOk Santos Cerdani buruz egindako txostena ezagutu ostean.
Podemosek, berriz, ikerketa batzorde bat sortzea proposatu du, Pedro Sanchezen Gobernuaren azalpenak nahikoak ez direla iritzita, eta PPk uste du etorkizunean Gobernuak babesa galduko duela eta Sanchezen aurkako zentsura mozioa aurkezteko aukera irekiko dela.