Ramiro González
2024/04/10 - 15:07
Hiru ahaldun nagusiek agur esan diote Ardanza lehendakariari
Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza Ardanza lehendakariaren hil-kaperan izan dira gaur eguerdian.
2024/02/09 - 16:22
Arabako Aldundiak Nekazaritza Politika Bateratuaren laguntzen epeak bizkortuko dituela hitzeman dio UAGAri
Sindikatuaren ordezkariek azaldu dutenez, gainera, Aldundiak lantalde bat osatuko du sindikatuarekin eta gainerako eragileekin sektorearen egoera aztertzeko.
2024/01/29 - 10:27
Ramiro Gonzalezek txalotu egin du EH Bilduk akordioen alde egitea, "hauteskunde kalkuluagatik" bada ere
Arabako ahaldun nagusia bat dator EH Bilduk akordioa lortzeko egindako "norabide aldaketarekin", berandu badator ere: "Hobe berandu inoiz ez baino".
2023/12/18 - 12:09
Ramiro Gonzalezek ez du baztertu EAEko hauteskundeen ostean Araban aurrekontu akordio bat lortzea
Arabako ahaldun nagusiak aitortu du gerta litekeela 2024ko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeen ostean lurraldeko Aurrekontuak onartzea, Elkarrekin Podemosek eta PPk "hitz egiteko" borondatea azaldu baitute.
2023/12/14 - 12:23
Arabako Foru Aldundiak 2024rako aurrekontu proiektua erretiratu du eta aurtengoak luzatuko ditu
EAJk eta PSE-EEk osatutako foru gobernuak, gutxienez, oposizioko alderdi baten babesa behar zuen aurrekontuak onartzeko.
2023/10/02 - 12:05
Ramiro Gonzalezek ez du "zerga iraultzarik" beharrezko ikusten
Radio Euskadiko 'Boulevard' saioan egindako elkarrizketan, Arabako ahaldun nagusiak azaldu du abiapuntu batetik abiatu behar direla: EAEko zerga-sistema "ona da", "lehiakortasun ekonomikoa eta kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzen dituelako".
2023/08/02 - 11:58
Ramiro Gonzalez fiskalitatean "hobekuntzak" egitearen alde agertu da, iraultzarik egin gabe
Arabako ahaldun nagusiak uste du ez dela diru bilketa murriztu behar eta alderdi politiko guztiekin hitz egiteko prest agertu da, nahiz eta PPrekin harremanak zailak direla onartu.
2023/07/18 - 14:50
Miguel Angel Blancoren omenezko lore eskaintza Gasteizen
Arabako erakundeetako ordezkariek parte hartu dute gaur goizean terrorismoaren biktimei eskainitako monolitoan egin den lore-eskaintzan.
2023/07/13 - 12:43
Urkullu lehendakariak harrera egin die Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiei
Iñigo Urkullu lehendakariak Ramiro Gonzalez, Elixabete Etxanobe eta Eider Mendoza, hurrenez hurren, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Ahaldun Nagusiak, hartu ditu gaur Ajuria Enean.
2023/07/05 - 18:16
Arabako Jasangarritasun diputatua ikertzen ari dira, prebarikazioagatik jarritako salaketa baten ostean
EITBK baieztatu duenez, kasua Gasteizko 3. epaitegiaren esku dago. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Jasangarritasuneko sailburuordea zenean eman zuen lizentzia baten harira ikertzen ari da.
2023/07/04 - 13:56
Arabako ahaldun berriak hartu dituzte euren karguak
EAJko sei diputatu eta PSE-EEko hiruk osatuko dute Foru Gobernu berria, Ramiro Gonzalez buru dutela. Gorka Urtaran gizarte gaietarako foru diputatua izango da.
2023/06/29 - 23:31
Ramiro Gonzalezek akordioak bilatu beharko ditu bere proiektuak aurrera ateratzeko
Ramiro Gonzalez jeltzalea aukeratu dute berriro Arabako ahaldun nagusi. Gasteizko Udaleko eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariek babestuta hartu du kargua, eta hirugarren agintaldia du jarraian.
2023/06/29 - 19:38
Ramiro Gonzalez Arabako ahaldun nagusi izendatu dute, hirugarrenez
EAJk eta PSE-EEk hautagai jeltzalea aukeratu dute Arabako Foru Aldundian gobernatzeko, bigarren bozketa batean, eztabaida luze baten ostean.
2023/06/29 - 11:02
Arabako Batzar Nagusiek gaur egingo dute Ramiro Gonzalez jeltzalearen inbestidura saioa
Gonzalezek hartuko du kargua, hirugarren aldiz jarraian. Jeltzaleak bermatuta du berriro hautatua izatea; izan ere, araudiaren arabera, izendatua izateko gehiengo sinplea behar du bigarren bozketan.
2023/05/31 - 12:27
Ramiro Gonzalez: 'Emaitza horrek elkarrizketa gehiago izatera eta akordio gehiago lortzera behartuko gaitu'
Garaipena lortu arren, EAJk bi ordezkari galdu ditu igandeko hauteskundeetan Arabako Batzar Nagusietarako. Ramiro Gonzalez EAJren ahaldun nagusigaiak esan du igandeko emaitzak "ohartarazpen bat" izan direla eta orain "hausnarketa egin" behar dela.
2023/05/29 - 03:09
EAJk irabazi ditu bozkak Arabako Batzar Nagusietan, baina botoetan eta batzarkide kopuruan atzera eginda
Jeltzaleek 15 batzarkide eskuratu dituzte, 2019an baino bi gutxiago. EH Bilduk, aldiz, datuak hobetu ditu, bi ordezkari gehiagorekin (14). PSE-EE da hirugarren, ordezkari bat galduta (9), eta PPrekin batzarkide kopuruan berdinduta (+1). Vox Batzar Nagusietan sartu da.
2023/05/27 - 22:44
Kanpainako buruhausteak alde batera utzi dituzte hautagaiek hausnarketa-egunean
Azken egunotan haien mezuak ozen zabaldu ondoren, kirola egiteko, senideekin egoteko edota atseden hartzeko baliatu dute eguna alderdi politikoetako hautagaiek.
2023/05/20 - 08:55
Ramiro Gonzalezek (EAJ) hirugarren agintaldia erdietsiko luke Araban
Alderdi jeltzalea eta EH Bildu hazi egingo lirateke, PSEk eta Elkarrekin koalizioak behera egingo lukete, eta PPk egonkor jarraituko luke.
2023/04/28 - 12:29
Armentia izango da gaur, San Prudentzio egunean, jaiaren erdigunea
Probintzia plazan erretreta egin ostean, gau tropikal batez gozatu dute arabarrek, danbor eta upelak hartuta. Festak Armentiako landetan jarraituko du egunean zehar; hainbat ekitaldi daude antolatuta.
2023/03/27 - 16:30
EAJ litzateke lehenbiziko indarra Arabako Batzar Nagusietan, EITB Focus inkestaren arabera
Jeltzaleek bi puntu egingo lukete gora boto asmoan, bozen % 31,7 eskuratuz. Bigarren indarra EH Bildu, 8 puntu pasatxora, botoen % 23,6rekin. Koalizio subiranista litzateke, hain justu ere, boto portzentajean hazkunde handiena izango lukeena.