Renfe
2024/03/11 - 21:05
Garamendi: ''Transferentziek autogobernua indartzen dute, baina oraindik eskumenak eskualdatzeke daude''
Transferentzien Batzorde Mistoak onartu du EAEri eskualdatzea Renferen aldiriko trenbideen zerbitzua, atzerriko unibertsitate titulu eta ikasketen homologazioaren eta baliokidetasunaren kudeaketa, eta nazioarteko babesaren onuradunak autonomia fasean hartzeko sistemaren gaineko eskumenak.
2024/03/11 - 19:00
Batzorde Mistoak adostutako azken hiru eskumenen kudeaketa Euskadira eskualdatzea berretsi du
Konkretuki, Renferen aldiriko trenbideen zerbitzua, atzerriko unibertsitate titulu eta ikasketen homologazioaren eta baliokidetasunaren kudeaketa, eta nazioarteko babesaren onuradunak autonomia fasean hartzeko sistemaren gaineko eskumenak berretsi ditu.
2024/03/11 - 08:59
Albiste izango dira: M-11ko atentatuek 20 urte, transferentziak eta Oscar sariak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/03/11 - 06:00
Transferentzien Batzordea arratsaldean bilduko da eskualdatzeak berresteko
Espainiako Gobernuak eta Eusko Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu zuten otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak.
2024/03/10 - 23:30
Martxoaren 11ko biktimen omenezko gune berri bat ireki dute Madrilen, Atocha inguruan
Gainera, argi urdin batekin argiztatu dute zerua 2004ko atentatuetan hildako eta zauritutako pertsonak ohoratzeko. Gune berriak 2.000 metro koadro ditu, nahiz eta irekiera egun honetan 1.200 metro soilik bisitatu ahal izango diren.
2024/03/01 - 18:20
Transferentzien Batzordea martxoaren 11n bilduko da transferentziak berresteko
Espainiako Gobernuak eta Jaurlaritzak hiru eskumen eskualdatzeko akordioa lotu dute otsailean: aldirietako tren-zerbitzua, unibertsitate-tituluen homologazioa eta etorkinak gizarteratzeko ibilbideak.
2024/02/21 - 13:16
Renfeko makinistek greba egingo dute martxoko lau egunetan
Renfeko makinistek lau greba-egun deitu dute martxorako, enplegu-plana geldituta dagoela salatzeko.
2024/01/28 - 10:25
Hogeita lau urteko gizonezko bat hil da Irunen trenak harrapatuta
Larunbat iluntzean gertatu da ezbeharra, Irungo Bentak geltokitik 800 metrora.
2024/01/26 - 09:15
Berrezarri dute Renferen tren zerbitzua Barakaldo eta Muskiz artean
Tren zerbitzua etenda egon da ordubetez, 07:00etatik 08:00etara, trenbidera objektu bat jausi baita. Dena dela, autobusak jarri dituzte.
2024/01/22 - 14:05
Tren modelo berri batek Iruñea eta Zaragoza arteko lineako bidaiari kopurua handitzea ahalbidetuko du
Tren modelo berrian 600 pertsona inguruk bidaiatu ahal izango dute, egungo 392 pertsonen aldean. "Abonoen arrakastaren ondorioz, batez ere gazteen artean, gaitasun handiagoko trenak behar ditugu", adierazi du Jose Antonio Santanok.
2024/01/11 - 15:02
Renfeko langile bati Abandoko geltokian, Errege egunean, egindako erasoa salatu dute
Bizkaiako enpresa-batzordeak kritikatu egin du langileak, zerbitzua bezeroei hurbiltzeko, leihatiletatik irtetera behartzen dituen zuzendaritza-agindua, lengileen esposizioa horrelako eraso eta mehatxuetara zabaltzen duelako.
2024/01/07 - 21:04
Zalla eta Balmaseda arteko zirkulazioa eten dute, zuhaitz batek trenbidea oztopatzen duelako
Bilbotik zetorren 17:36ko trenak zuhaitz bat jo du Zallako geltokia igaro ondoren, eta gelditu egin behar izan du. Renfek autobus bidezko garraio alternatiboa jarri du, bidaiarien mugikortasuna bermatzeko.
2023/12/30 - 10:22
Renferen aldiriko eta distantzia ertaineko abonu berriak, erosgai
Abonuek abenduaren 30etik apirilaren 30era arte izango dute balioa. Renfe Aldiriak aplikazioaren bidez eros daiteke, edo, Distantzia Ertaineko eta Avant abonuen kasuan, Renferen webgunearen bidez.
2023/11/28 - 18:07
Renfek trenetara patineteekin sartzea debekatuko du, eta Metro Bilbao, Euskotren eta ETS aztertzen ari dira
Renferen debekua abenduaren 12an jarriko da indarrean, eta baterien suteek eragindako arriskuarekin justifikatu du neurria. Bestalde, Metro Bilbaok, Euskotrenek eta Euskal Trenbide Sareak "adostasunez" hartuko dute erabakia.
2023/11/23 - 20:35
Renfen eta Adifen deitutako bost greba egunak bertan behera, Garraio Ministerioarekin akordioa lortu ondoren
Bi aldeek bilera egin dute arratsaldean, eta amaieran baieztatu dute greba deialdia bertan behera geratu dela. Xehetasunik eman ez badute ere, akordioa adostu dutela ziurtatu dute.
2023/11/07 - 14:18
Grebak deitu dituzte Renfen eta Adifen azaroaren 24an eta 30ean, eta abenduko zubian
24 orduko lanuzteak azaroaren 24an eta 30ean izango dira, eta abenduaren 1ean, 4an eta 5ean, abenduko zubiaren astean.
2023/10/09 - 23:37
22 urteko gazte bat hil da Berriozarren, trenak harrapatuta
20:30 aldera izan da ezbeharra, trenbideko pasagune batean. Gasteiz-Castejon bidea egiten ari zen trena, eta istripuaren ondorioz, etenda geratu da zerbitzua. Hildakoa Salamancakoa zen, eta, dirudienez, ariketa fisikoa (footing) egiten ari zen trenbidearen ondoan.
2023/09/01 - 11:26
Renferen urte amaiera arteko doako abonuak gaur sartu dira indarrean
Epealdi aldaketari begira, informazio-sistemak eta -guneak indartu dira, erabiltzaileei abonu berriak erosi behar dituztela gogorarazteko, gaurtik aurrera ezin baitira erabili bigarren lauhilekokoak.
2023/09/01 - 11:19
Nola erosi Renferen doako abonuak
Erabiltzaileek leihatiletan, autosalmentako makinetan eta Renferen aplikazioaren bidez eskuratu dezakete abonua. Jarraian zehaztuko dugu, pausoz pauso, nola egin APParen bidez.
2023/08/21 - 14:05
Itziar Perez: "Mugitzeko zailtasuna dugunok ez dugu Bilbora joateko aldiriko trenik"
Renferen aldirietako trenak ez daudela behar bezala egokituta salatu du Itziar Perez Etxebarrena Fekoor Bizkaiko desgaitasun fisikoa dutenen elkarteko kideak. Trenaren eta nasaren arteko zuloaren ondorioz ezinezkoa zaio bagoietara igotzea, beraz, beste bide batzuk erabiltzera derrigortua dago.