Renfe
2021/10/29 - 12:16
Renferen Bilbo-Urduña lineako 33 zerbitzu bertan behera, eraso batzuen ondorioz
Trenak berak dituen larrialdietarako mailuak hartu eta kristalak hautsi dituzte azken egunotan, bidaiaririk eta segurtasuneko langilerik ez zegoen uneetan. Guztira 100.000 eurokoa omen da kaltea.
2021/10/27 - 20:47
EAEn ez da garraio txartel bateraturik izango. Zein da alternatiba? Zer ordaindu daiteke egungo txartelekin?
Deserosoa izan daiteke bidaia txiki bat egiteko hiru garraio txartel behar izatea, baina Euskal Herrian gertatzen da. Txartel bakoitzak bere eremu eta prezioak ditu, eta Jaurlaritzak baztertu egin du txartel bakarraren proiektua. Barik, Mugi eta Bat txartelekin zer ordain daitekeen azaldu dugu
2021/10/25 - 12:28
Martxan da berriro Bilbo eta Muskiz lotzen dituen aldiriko tren zerbitzua
Konponketa lanak amaitu ondoren, Muskiz-Bilbo lehen trenak komunikazio sistema berriak estreinatuko ditu gaur, astelehena. Iragan urtarrileko ekaitzek suntsitu zituzten.
2021/10/20 - 18:35
Eraman al daitezke bizikletak lineako autobusetan?
Bizikleta eta garraio publikoa uztartzea ez da erraza Euskal Herrian. Lineako autobus askotan debekatuta daude, Renferen zenbait trenetan desmuntatuta eraman behar dira... Araudiak aztertu eta Kalapie Elkarteko txirrindulari baten esperientzia ezagutu dugu
2021/10/08 - 09:23
Renfeko makinistek bertan behera utzi dute urriko zubirako deitutako greba
Tren-langileen Sindikatuak, ostera, ostiralerako, astelehenerako eta astearterako deitutako lanuzteei eutsi die. Dena dela, gutxieneko zerbitzuak errespetatuko dituela adierazi du.
2021/09/30 - 12:35
Renfen zortzi eguneko grebari ekin diote gaur
Makinista eta laguntzaileek deitutako grebak hainbat zerbitzu utziko ditu bertan behera; grebak biah jarraituko du, baita urriaren 4, 5,7,8, 11 eta 12an ere. Tren konpainiak bezeroenganako informazio eta komunikazio bideak indartu ditu egunotarako.
2021/09/15 - 20:33
Euskal Herriko trenbideen mapa egin du bilbotar gazte batek
Tren linea guztiak mapa batean islatu ditu Galder Agudo 22 urteko gazte bilbotarrak. "Orain arte ez zegoen Euskal Herriko kopainia guztien lineak biltzen zituen maparik"
2021/09/03 - 19:40
Renfek Bilbao eta Santander arteko eguneroko zerbitzua berreskuratu du
Horrela, pandemia aurretik zeuden zerbitzu guztiak martxan jarriko ditu berriro ere. Zerbitzuaren ordutegiari dagokionez, 19:30tan izango da Bilbao-Santander norabideko trena, eta 19:00etan Santander-Bilbao norabidekoa.
2021/07/03 - 00:47
Lau pertsona hil dira Alacanten, tren batek eta ibilgailu batek talka eginda
Novelda eta Monforte del Cid arteko zirkulazioak etenda jarraitzen du eta Adif istripuaren arrazoiak ikertzen ari da.
2021/06/29 - 00:04
Bilboko Olabeaga auzoak trenbidea lurperatu eta 600 etxebizitza eraikiko ditu
Gainera, Bilbao Ría 2000 planaren baitan, Bilbok 1,5 milioi inbertituko ditu Barakaldoko Pormetxeta Plaza biziberritzeko proiektuan.
2021/06/28 - 16:11
Renfek tren gehiago izango ditu egunero Karrantzara, Santanderrera eta Madrilera
Karrantzan denbora zeramaten garraio publiko falta salatzen, ezin baitzen joan-etorriko bidaia egunean bertan egin.
2021/06/08 - 20:11
Renfeko katenarian izandako matxura batek tren bat geldiarazi du Erriberabeitian
235 bidaiari zeramatzan trena Bartzelonatik abiatu da eta Coruñara zihoan. Matxura 15:15 inguruan gertatu da.
2021/06/05 - 17:05
Trenen maiztasun handiagoa behar dute Karrantzako herritarrek
Karrantzako herritarrek urteak daramatzate garraiobide publiko urriak salatzen. Santanderretik Bilbora doan trenak zerbitzu bakarra ematen du herrian.
2021/05/24 - 14:39
Karrantzarrak: "Bilbora trenez joan gaitezke, baina biharamunera arte ezin itzuli"
Radio Euskadi Enkarterrietako herri horretan izan da tren zerbitzuaren gabeziak ezagutzeko. Alkatearen esanetan, "biztanleria galtzera kondenatuta gaude".
2021/04/28 - 17:47
Donostiako Udalak eta ADIFek Martuteneko trenbide-pasagunea kenduko dute
Trenbide gaineko pasagune berri bat eraikiko dute, trenbidearen bi aldeek errepidez komunikatuta jarraitzeko.
2021/04/15 - 16:13
Renfek plan alternatibo bat jarri du martxan Hernani eta Pasaia artean, astebururako
Iztuetako zubibidea eraisteko lanen ondorioz martxan jarritako planak eragina izango du aldiriko, distantzia ertaineko eta distantzia luzeko trenetan.
2021/02/17 - 09:44
Renfeko gidari bati eraso egin diote Balmasedan
Igandean gertatu zen erasoa, Galtzadako tren geltokian. Halaber, kalteak eragin zituzten trenetako batean.
2021/01/10 - 18:57
Auto bat trenbidera erori da Ikaztegietan, eta trenen zirkulazioa hiru orduz eten du
Garabi-beso batek ibilgailua 15:30 aldera kendu du, eta 15 minutu geroago linea guztiz konpondu dute.
2021/01/10 - 15:46
Ezin da ez trenez, ez autobusez, ez hegazkinez Euskal Herritik Madrilera heldu
Barajasko aireportuak itxita jarraituko du igande arratsaldera arte gutxienez. Igandeko Madrilerako eta Bartzelonarako trenak ere, bertan behera.
2021/01/05 - 16:35
Renfe Aldiriakek anezka zerbitzua jarri du martxan Muskiz eta Ortuella artean
C2 lineak (Bilbo-Muskiz) normaltasunez funtzionatzen du Bilbo eta Ortuella artean.