Sagardoa
2024/05/28 - 13:38
Euskal Sagardoaren 2023ko uzta aurkeztu dute Pasaian
Pasaiako Albaolan egindako ekitaldian, 48 ekoizleren 85 sagardo ezberdin aurkeztu dira. Nabarmendu dutenez, sagardo orekatua, leuna eta lurrindua da.
2024/05/22 - 19:18
Munduko sagardo natural onena Gipuzkoan dago
Munduko sagardo lehiaketarik nabarmenenak Zapiain sagardotegia (Gipuzkoa) saritu du sagardo naturalaren kategorian.
2024/03/15 - 23:22
Sagardogileen sektoreak oraingoz ez du jaso erakunde arteko mahaian parte hartzeko gonbita
Hernaniko Udalak gaur egungo kontsumo ereduak eragiten dituen arazoak bideratzeko mahai instituzionala eskatu ostean, Gipuzkoako sagardogileen elkarteak penaz hartu du eurekin kontatu ez izana, eurak ere kezkatuta baitaude.
2024/03/15 - 20:25
Hernanik eta Astigarragak neurriak eskatu dituzte, jokaera arbuiagarriek gora egin baitute txotx garaian
Bi herrietako udalek erakunde arteko mahaia eratzeko eskatu diete Aldundiari eta Jaurlaritzari. Bitartean, Zapiain sagardotegiak larunbatetan bazkaririk ez ematea erabaki du.
2024/03/15 - 13:35
Zapiain sagardotegian uko egin diote larunbatetan bazkariak emateari
Jon Zapiainen esanetan, sagardotegi denboraldia sagardoaren garrantzia nabarmentzeko unea da, eta "bazkariak ematen ez dugu hori lortzen". "Lan handia egiten dugu sagardoa balioan jartzeko, eta atzean dagoen inertzia horrek beldurra ematen du, baina, batez ere, pena ematen dit", gaineratu du.
2024/03/15 - 12:39
Xabier Lertxundi: ''Oreka bat topatu behar dugu sagardotegi osteko alboko kalte ugariei aurre egiteko''
Txotx garaian azken urteotan izaten den presentzia handiak era guztietako ondorioak sortzen dituela azaldu du Hernaniko alkateak, eta gaiari "modu integralean" heltzeko erakunde arteko mahai bat eratzeko eskatu du.
2024/03/15 - 12:20
Hernaniko alkatea: ''Neurri integralak hartu behar ditugu sagardogileekin eta erakundeekin elkarlanean''
Xabier Lertxundiren esanetan, modu integralean heldu behar zaio gaiari. Sagardogileekin elkarlanean ari dira, baina "herrira heltzen direnak urrunetik egiten dute eta gure eragin eremua gure eskualdera mugatzen da". Horregatik eskatu dute Aldundiarekin eta Jaurlaritzarekin mahai bat eratzeko.
2024/01/19 - 16:40
Aurrerabideak, Ipar Euskal Herriko eta Nafarroako sagardoak Euskal Sagardoa jatorri deituran sartzeko
Pirinioetako mugaz gaindiko jatorri deitura duen lehen edaria izango da, eta, araudi bera izateaz gain, kudeaketa eta zertifikazioa ere bateratua izatea adostu dute inplikatutako erakundeek. Europar Batasunarekin izapide administratiboak amaitutakoan gauzatuko da integrazioa.
2024/01/19 - 09:16
Albiste izango dira: San Sebastian bezpera, Euskal Sagardoa eta Enpleguaren datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2024/01/16 - 15:24
Iñigo Etxezarretak 2024ko Txotx denboraldiari hasiera eman dio
Iñigo Etxezarretak, En Tol Sarmiento (ETS) talde arabarreko abeslariak, hasiera eman dio Gipuzkoako sagardo denboraldiari. 4 milioi litro sagardo egin dira euskal jatorri izenarekin, aurreko urtean baino bi aldiz gehiago.
2023/09/19 - 10:21
Albiste izango dira: Euskara Kongresuan eta EBn, sagardoaren uzta berria eta NBEren bilera
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/27 - 18:42
Notarioek eta sagardogileek prezioak adostu ote dituzten ikertzen ari dira
Lehiaren Euskal Agintaritza ikertzen ari da ea Euskadiko Notario Elkargoak eta Euskal Sagardoa Jatorri Deituraren Kontseilu Arautzaileak "prezioen gomendio kolektiboa" egin duten.
2023/02/24 - 08:44
Zergatik egiten da arrotza sagardoa edo ardoa latatik edatea?
Freskagarriak, garagardoa edota edari energetikoak latatik edatea ez zaigu arrotza egiten, ohikoa baizik, baina zergatik ez edan sagardoa, ardoa edo ura latatik? Tradizioari eutsi nahi diote askok, eta beste batzuek, kontsumitzaileen beharrak asetu berrikuntzen eta formatu berrien bidez.
2023/02/16 - 12:18
Haritz Eguren, Oiharte sagardotegia: ''Lata formatua oso egokia da produktuarentzat''
Duela lau urte hasi ziren Zeraingo sagardotegian sagardoa latan merkaturatzen. Jabea den Haritz Egurenek balorazio positiboa egin du eta etorkizunari begira argi du geroz eta jende gehiagok edango duela sagardoa latan.
2023/01/14 - 22:09
Sagardoa eta garagardoa nahastuz, Artz izeneko edari berria sortu dute
Bardoze eta Astigarragako bi ekoizle ezagunen artean sortu dute. Momentuz bi zapore dituzte: bata, garagardo zuriarekin egina, eta bestea, gerezi, mugurdi eta Ezpeletako piperrarekin.
2023/01/14 - 21:35
Giro paregabea txotx sasoiaren lehen asteburuan
Jendea gogotsu zegoen sagardo berria dastatu eta sagardotegiaren giro bereziaz murrizketarik gabe gozatzeko.
2023/01/11 - 15:55
Pandemia aurreko giroa berreskuratu nahi dute sagardotegiek
Sagardo ekoizpena aurten askoz txikiagoa izan da. Euskal sagardoa izendapenarekin 1,2 milioi litro ekoiztu dituzte, iazkoaren herena. Produkzio kostuak asko igo direnez, bataz beste botillaren prezioa % 25 igoko dela aurreratu dute ekoizleek.
2023/01/11 - 14:49
Aitziber Garmendiak eta Jon Plazaolak ''txotx'' denboraldiari hasiera eman diote Gipuzkoan
Denboraldiari hasiera emateko ekitaldia Astigarragako Alorrenea sagardotegian egin da. Aurten zutik dastatu ahal izango da, aurreko urteetan baino uzta mugatuagoa eta garestiagoa izango duen sagardoa.
2023/01/11 - 08:35
Albiste izango dira: De Miguel auziko epaia, txotx denboraldiaren hasiera eta pentsioen erreforma Frantzian
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/01/11 - 07:58
Hastear da txotx denboraldia
Irekiera ekitaldia gaur egingo dute Astigarragan, eta bihar, berriz, Araban eta Goierrin. Aurten, gainera, bi urteren ondotik, zutik dastatu ahal izango da sagardoa kupeltegietan.