Sagardoa
2023/01/10 - 22:20
Txotx denboraldia abian da
Pablo Hermoso de Mendozak eta bere semeak ireki dute txotx denboraldia Usurbilgo Saizar sagardotegian.
2023/01/04 - 21:24
Bost euroko fidantza ordaindu beharko dute bezeroek hainbat sagardotegitan
Erreserba egin eta agertu ez diren hainbat adibide jarri dizkigute. Horregatik bost euroko fidantza ordaindu beharko dute bezeroek hainbat sagardotegitan. Fidantza online ordaindu beharko du bezeroak.
2023/01/02 - 17:49
Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola aktoreek irekiko dute 2023ko txotx bolada
Datorren asteazkenean, urtarrilaren 11an, emango zaio hasiera sagardo garaiari, Astigarragan.
2022/10/02 - 17:02
Aurtengo sagardoa gorputz eta izaera handikoa izango da, haren produkzioa jaitsi den arren
Iaz jatorri izeneko euskal sagardoaren 3,5 milioi litro ekoiztu ziren; aurten, ordea, heren bat ateratzea espero dute ekoizleek, 1,3 milioi litro, hain zuzen ere. Hala ere, sagardoa gorputz eta izaera handikoa izatea espero dute adituek.
2022/07/27 - 22:55
Euskal Herriko baratze eta mahastiak tenperatura altuen eta euri faltaren ondorioak nabaritzen ari dira
Ibarra baserriko Jon Bastantek dio otsailetik nabari dutela urtea bero doala. Uda sasoiko barazkiek hezetasuna behar dute. Lehor dira Arabako Errioxako mahastiak ere. Uzta aurreratuta zetorren, baina beroak mahats aleen garapena kolpetik eten du.
2022/02/11 - 15:26
Diskoteka, sagardotegi eta jatetxeak, normaltasunerako prestatzen
Diskotekak prestatzen hasi dira datorren astetik aurrera normaltasunera bueltatzeko, edukiera eta ordutegi murrizketak kenduta. Txotxa ere bueltatuko da sagardotegietara.
2022/02/11 - 14:47
Bueltan da 'txotx'a sagardotegietan
Neurri murriztaileak bertan behera geratu ostean, Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak jakinarazi du upeletik sagardo berria dastatzeko aukera egongo dela. Hala ere, musukoa derrigor erabili beharko da, jan-edanean izan ezik.
2022/01/24 - 15:44
Euskadin kontsumitzen diren behi zaharraren txuleta ia denak Europa erdialdetik datoz
Asteburu honetan ekin diote sagardotegiek euren denboraldiari. Euskal sagardotegietan eskaintzen diren txuleten % 70 Europa erdialdetik ekarritakoak dira.
2022/01/12 - 15:54
Amak taldeko trikitilariek hasiera eman diote sagardo denboraldiari Gipuzkoan
Amak taldeko trikitilariak izan dira sagardo berria dastatzen lehenak, kupelatik zuzenean, sagardotegi denboraldiari hasiera ematen dion ekitaldi tradizionalean.
2022/01/11 - 20:37
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako sagardogileek sagardo berria aurkeztu dute
Sagardogileek baikor egingo diote aurre denboraldi berriari. Uzta oparoa izan dela diote, eta hiru milioi eta erdi litro ekoitzi dituztela. Diotenez, sagardo arinagoa da, usaintsuagoa eta graduazio txikiagokoa.
2022/01/10 - 21:36
Sagardogileak "baikor" denboraldi berriaren atarian, nahiz eta neurri murriztaileak izan
Uzta "historikoa" izan dela aurreratu dute, 5 milioi kilo sagar bildu baitituzte Euskal Sagardoa jatorri izendapeneko 250 sagardogileek, iaz baino hiru bider gehiago. Uztarekin 3,5 milioi litro sagardo egin dituzte.
2022/01/04 - 15:52
Amak taldeak irekiko du aurten txotx denboraldia Astigarragan, urtarrilaren 12an
Sagardoaren Lurraldeak antolatuta, urtarrilaren 12an XXIX. Sagardo Berriaren Eguna 2022 ospatuko da Astigarragako Gurutzeta sagardotegian.
2021/12/07 - 15:32
Beira ekoizleak eskaeraren igoerari aurre egin ezinik dabiltza eta botilak falta dira
Pandemiaren hasieran botila ekoizpena eten egin zen, baina ostalaritza berriro ireki zenean, izugarri hazi zen botilen eskaera. Gutxi daude eta, gainera, garesti.
2021/11/19 - 21:51
Gasteizko Ardoaraba azoka bertan behera utzi dute pandemiaren eraginez
Gasteiz On elkarteak azaldu duenez, "erantzukizunagatik eta pertsonen osasuna arriskuan ez jartzeko" hartu dute erabakia. Urtaranen hitzetan, erabakia "ez zuen inork nahi, baina guztiz asmatu dute".
2021/09/04 - 13:24
Aspaldiko sagar uztarik oparoenetakoa espero dute aurten Euskal Herriko sagardogileek
Zenbait sagastitan hasi dira, dagoeneko, fruitua biltzen eta egunotan ateratako muztiotik sortuko da 2021 Euskal Sagardoa.
2021/06/18 - 15:56
Hernaniko Altzueta sagardotegiak irabazi du Gipuzkoako sagardo lehiaketa
Ez da Altzue sagardotegiak sari hau irabazten duen lehen aldia. 2017. urtean ere bere sagardoa izendatu zuten urteko onena.
2021/04/18 - 15:43
PCR proba egitera deitu dituzte Itziarko Urberu sagardotegiko bezeroak
Baheketa masiboa egingo du Osakidetzak Urberu sagardotegian martxoaren 31tik aurrera egon diren bezero guztien artean. Eibar Ospitalean egingo zaie PCR proba, bihar.
2021/04/03 - 15:33
Osasun Sailak baheketa egingo die martxoaren 27an Egi-Luze sagardotegian jan zutenei
Pertsona horiek Iztietako Osasun Zentroarekin jarri beharko dira harremanetan (943 00 79 40) larunbat honetako 16:00etatik aurrera, edo apirilaren 4an 10:00ak baino lehen.
2021/03/25 - 11:44
Ekoizpen gutxiko denboraldi honetan, sagardoa pitxerrean zerbitzatu beharko da
Sagardoa pitxerrean zerbitzatuko da, eta ez kupelatik zuzenean, ohikoa den bezala, mahaikide guztiak eserita egon daitezen, covid-19aren aurkako neurriak betez.
2021/02/09 - 21:58
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte
Sagardotegiek oraingoz ez dute irekiko, gutxienez asteburura arte. Ostiralean LABI batzordeak erabakitzen duena ezagutzeko zain daude.