Salburua
2025/03/19 - 14:25
Salburuako suteak "kalte larriak" eragin ditu zubian, eta zirkulazioa etenda dago
Suhiltzaileak zubiaren egoera aztertzen ari dira, eta ikertzen ari dira zergatik egin zuen eztanda Iliada pasealekuko gas-hodiak.
2025/03/19 - 10:31
Argindarra berrezarri dute Salburuan, gas-ihesak eragindako sutearen ostean
Sua 20:30 aldera piztu zen Iliada pasealekuan, Errekaleor ibaiaren ondoan. Garren ondorioz, Salburua auzoko transformadorea kolapsatu eta etxebizitzen % 50 inguru argindarrik gabe geratu ziren. Hala ere, 22:00etarako garrak itzaltzea lortu zuten.
2025/03/18 - 22:21
Sute batek argindarrik gabe utzi du Gasteizko Salburua auzoa
Sua 20:30 aldera piztu da Iliada pasealekuan, eta litekeena da gas-ihesa izatea. Argia moztu dute, eta, ondorioz, inguruko bizilagun batzuk igogailuetan itxita geratu dira.
2025/03/18 - 22:19
Itzali dute gas-ihes batek Gasteizko Salburua auzoan piztutako sutea
Sua 20:30 aldera piztu da Iliada pasealekuan, Errekaleor ibaiaren ondoan. Sutearen ondorioz, Salburua auzoko transformadorea kolapsatu egin da, eta etxebizitzen % 50 inguru argindarrik gabe geratu dira.
2024/03/22 - 13:48
Hipotesi nagusiaren arabera, istripuz jausi zen 11 hilabeteko haurtxoa 5. solairutik behera Gasteizen
Gertakaria atzo arratsaldean jazo zen Salburua auzoan, ikertzen ari diren arrazoiak tarteko, umetxoa zabalik zegoen leiho batetik erori zenean. Adingabea larri baina egonkor dago. Aita atxilotu zuten, baina bart aske geratu da.
2024/03/21 - 21:26
Gasteizen bosgarren solairutik behera erori den haurtxoaren aita atxilotu dute
Gertakaria 16:45ean izan da Salburuan, Martxoak 8 etorbidearen eta Madril kalearen artean.
2023/08/18 - 15:30
72 hegazti hil dira Gasteiz inguruan botulismo agerraldi baten ondorioz
Radio Vitoriak jakin duenez, gaixotasunak jotako 72 animaliaren gorpuak jaso dituzte, eta 19 hegazti Martiodako zentrora eraman dituzte. Agerraldi honek ez die gizakiei eragiten.
2023/07/02 - 19:43
Tourreko helikoptero batek oreinkume baten irudia harrapatu du Salburuako hezegunean
Txirrindularien pelotoia Gasteiztik abiatu denean ikusi ahal izan ditugu irudi horiek. Tourreko lehenengo hiru etapek irudi bitxiak eskaini dizkigu gurean, Euskadin.
2023/04/11 - 15:42
Gasteizko tranbiaren Salburuko tartea, martxan
Bost geraleku berri izango ditu aurrerantzean Arabako hiriburuko tranbia sareak: Santa Luzia, Iliada, Nikosia, La Union eta Salburua. Geltoki horiek auzo gazte bati emango diote zerbitzua, gaur egun 20.000 laguneko populazioa duena eta hazten ari dena. Egun osoan zehar doakoa izango da zerbitzua.
2023/04/11 - 11:44
Martxan da Salburua auzora iristen den Gasteizko tranbiaren zati berria
Bidaiak doakoak izango dira gaur, apirilak 11, erabiltzailek garraioa probatu dezaten. Hiriko tranbia sareak 5 geltoki berri izango ditu zati honekin eta eraikitzeko 25 milioi euroko inbertsioa egin behar izan dute erakundeek.
2023/01/10 - 12:12
Gasteizko tranbiak probak hasi ditu gaur goizean Salburuako bide berrian
Proba hauek bi hilabete inguru luzatzea aurreikusten da eta Aste Santurako adar berria prest egotea espero da.
2022/10/21 - 09:43
10 urte, Gasteiz Green Capital izan zenetik: mugarriak, erronkak eta proiektu berriak
Aldez aurretik, abiatutako apustu berdea indartu zuen Arabako hiriburuan. Hiriaren eraldaketan sakondu zuen mugarriak.
2022/07/06 - 18:54
Salburua eta Zabalgana kanpoan utzita, AHT lurperatzeko oinarrizko proiektua idazteko kontratua esleitu dute
Adif azpiegituren operadoreak Sener Ingeniería y Sistemas enpresari esleitu dio Gasteizen, bi urteko epean, Abiadura Handiko Trena, Dato kaleko etorkizuneko geltokia eta Arkauteko korapiloa integratzeko oinarrizko proiektua idazteko kontratua.
2022/06/22 - 19:08
Gasteizen desagertu den 86 urteko gizona onik aurkitu dute
Gizona Salburuako parkean ikusi dute goizean azkenekoz. Adinekoa 16:00ak aldera topatu eta bere etxera eraman dute.
2022/06/21 - 20:00
Gasteizko tranbia 2023ko udaberrian iritsiko da Salburuaraino
Linea berria eraikitzeko lanak ekainaren bukaeran hasiko dira Florida kalean, eta iraila aldera amaituko dituzte.
2022/05/16 - 17:04
Gazte bat atxilotu dute Gasteizen eta zazpi pertsona identifikatu dituzte borroka batean parte hartzeagatik
Gertaera joan den igandean izan zen, Salburuan, urtebetetze-festa bat egin ondoren. Ondoren, kalean eztabaida bat izan zen, eta erasoak izan ziren.
2022/01/26 - 15:24
Gasteizen emakume bat hil ostean ihes egiten saiatu zen gidariak positibo eman du kanabisean
Ezbeharra oinezkoen pasabide batean gertatu zen, Salburuan. Udaltzaingoak zabalik ditu ikerketak, hainbat lekukok eta ustezko egileak deklarazioa hartuta, eta asteazken honetan eramango dute epailearen aurrera.
2022/01/26 - 09:30
84 urteko emakume bat hil da Gasteizen, auto batek harrapatuta
Harrapaketa atzo arratsaldean izan zen, Salburuako oinezkoen pasabide batean. Lehen unean gidariak ihes egin zuen, baina ondoren udaltzaingoak atxilotu zuen.
2022/01/25 - 21:19
84 urteko emakume bat hil da Gasteizen auto batek harrapatuta
Ezbeharra oinezkoen pasabide batean gertatu da, Salburuan. Gidaria ihes egiten saiatu da, baina, azkenean, atxilotu egin dute.
2021/12/20 - 16:21
Gizon batek emakume bati eraso egin dio Gasteizen, zirkulazio-istripu baten ondoren
Erasoa larunbatean izan zen, 20:50ean, San Martin auzoko kale batean, eta gizona atxilotu eta epailearen esku utzi zuten, genero indarkeriako delitu bat egotzita.