Gertakaria
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gasteizen bosgarren solairutik behera erori den haurtxoaren aita atxilotu dute

Gertakaria 16:45ean izan da Salburuan, Martxoak 8 etorbidearen eta Madril kalearen artean.
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da.
Ertzaintza gertakaria ikertzen ari da. Argazkia: EFE

Gasteizko Udaltzaingoak 11 hilabeteko haurtxo baten aita atxilotu du. Arratsaldean, bosgarren solairuko leihotik erori da, eta bizirik eraman dute Txagorritxuko Ospitalera. Haurtxoa larri dago, baina egonkor, senide batek EITB Mediari baieztatu dionez.

Iturri beraren arabera, bere egoerak hobera egin arte itxaroten ari dira Gurutzetako Ospitalera eraman ahal izateko. Aita atxilotu duten arren, senide horrek azaldu duenez, uste dute haurtxoa zabalik zegoen leihotik behera erori dela, aita-semeak siesta egiten ari ziren bitartean.

Gertakaria 16:45ean izan da. Haurra balkoirik eta terrazarik ez duen 15 altuerako etxebizitza eraikin batetik erori da. Eraikina Martxoak 8ko etorbidearen eta Madril kalearen artean dago, Salburuan.

Oraindik ez dute zehaztu zer gertatu den, baina Udaltzaingoak 21 urteko aita atxilotu du. Ondoren, Ertzaintzaren esku geratu da, eta haurra zergatik erori den argitzeko ikerketak bere gain hartu ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu

Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X