Sanferminak
Entzierroak, zuzenean
Gehiago ikusi
SANFERMINAK
Lehertu da festa Iruñean! Gora San Fermin!
Clint Jean Louis Fernandez eta Araceli Sergio Aguilera Tafallako Larrialdi Zerbitzuko zuzendariordeak eta ZIU mugikorreko erizainak jaurti dute txupina eta piztu dute jendez lepo zegoen plaza.
2022/07/11 - 15:41
Zortzi dira atxilotutakoak San Fermin eguneko prozesioan izandako istiluetan ustez parte hartzeagatik
Epailearen aurretik pasatzeko zain daude. Atxilotuetako lau iruindarrak dira, eta beste bat tarragonarra. Udala herri-akusazio gisa aurkeztuko da auzian.
2022/07/11 - 15:15
Cebada Gagoren zezenek hiru lagun adarkatu dituzte entzierro arriskutsu batean
Hiru korrikalari zauritu dira adarkatuta. Euren ospeari men eginda, tentsio beteko une ugari eragin dituzte Cadizko zezenek.
2022/07/11 - 14:50
Lau emakumek salatu dute sanferminetan ziztadak jaso ondoren zorabioak izan dituztela
Foruzaingoak ikerketa abiatu du sumisio kimikoko kasu horiek ikertzeko. Nabarmendu duenez, emakumeoi ez diete sexu erasorik egin. Biktimei egindako analisiek negatibo eman dute. Enrique Maya Iruñeko alkateak esan du gertatutakoa "kezkagarria" dela eta azpimarratu du "oso adi" egongo direla.
2022/07/11 - 14:45
Haurrak dira eguneko protagonistak Iruñean
Gaur haurren egun handia da Iruñeko sanferminetan. Egun osoan zehar etxeko txikienentzako ekintza ugari daude, horien artean, entzierro txikia.
2022/07/11 - 11:50
Peñek protesta egin dute Enrique Mayaren aurka
Hainbat peñatako kideek elkarretaratzea egin dute bart Iruñeko Udaletxeko plazan, Enrique Maya alkatearen aurka protesta egiteko.
2022/07/11 - 10:38
Cebada Gago ganadutegiko zezenen entzierro arriskutsua
Cadizko Cebada Gago ganadutegiko zezenek korrikalarien aurka egin dute hainbat unetan.
2022/07/10 - 22:52
Peñak, Herri Sanferminak eta beste hainbat talde, Udalarekin haserre
Enrique Maya alkatearen kudeaketa "negargarriarekin" haserre daude Iruñeko hainbat mugimendu eta, hori azaleratzeko, mobilizazio jendetsuak egin dituzte gaur, igandean, sanferminen erdian. Iluntzeko 22:30ean, gainera, txistualdia egingo dute udaletxearen aurrean.
2022/07/10 - 22:06
San Fermin Eguneko prozesioan udaltzain bati sudurra hautsi zion ustezko erasotzailea atxilotu dute
Enrique Maya Iruñeko alkateak iragarri du ikerketa zabalik dagoela oraindik, eta ez du baztertzen datozen orduetan atxiloketa gehiago izatea.
2022/07/10 - 16:40
Sanferminetako igande bakarrak etengabeko giroari eusten dio
Igandea izanik, oraindik jende andana dabil Iruñeko kaleetan barrena, eta eguneko planez gozatzeko egun paregabea da, eguraldi aldetik. Iruñeko jaiek ez dute atsedenik hartzen, ezta egitarauak ere.
2022/07/10 - 16:29
Gero eta indar gehiago hartzen ari da entzierroak balkoietatik ikusteko zerbitzua
Guztira, aurten, 700 pertsona baino gehiagok kontratatu dute entzierroak balkoietatik ikusteko zerbitzua Destino Navarrarekin. Dagoeneko, balkoien % 97 beteta dute, eta, pertsona bakoitzak, 100-200 euro ordaintzen ditu.
2022/07/10 - 11:25
Uztailaren 10eko entzierroko argazki onenak
La Palmosilla ganadutegiko zezenen entzierroa, 2022ko sanferminetako laugarrena, azkarra ea garbia izan da.
2022/07/10 - 10:18
La Palmosillako zezenek ziztu bizian egin dute laugarren entzierroa, milaka korrikalariren artean
Bi minutu eta hogeita bederatzi segundo besterik ez dituzte behar izan ibilbidea amaitzeko. Hainbat eroriko izan dira, jende asko ibili baita zezenekin batera. Lau lagun eraman dituzte ospitalera, arin zaurituta, eta adarkadarik ez da izan.
2022/07/10 - 10:14
Azkarra eta garbia izan da laugarren entzierroa
Palmosilla ganadutegiko zezenek 2 minutu eta 29 segundo behar izan dituzte zezen-plazara iristeko. Igande goiza izaki, jendetza batu da laugarren entzierroan, baina ez da gertaera larririk izan. Lehen balantzearen arabera, ez da adarkaturik izan.
2022/07/09 - 21:54
Iruñeko alkateak positibo eman du covid-19an, baina bere agenda ofizialeko ekitaldiekin jarraituko du
Larunbat honetan, Enrique Maya Iruñeko udaletxean izan da, musukoa jantzita, Javier Solano kazetari eta urte luzez entzierroei ahotsa izan denari harrera egiteko.
2022/07/09 - 16:17
Iruñea jendez lepo dago, aurtengo sanferminetako larunbat bakarrean
Giro aparta dabil Nafarroako hiriburuko kaleetan. Hamaiketakoak, ezkondu aurreko agurrak, musika nonahi... Sanferminak asteburuan murgilduta daude, bete-betean!
2022/07/09 - 11:14
Uztailaren 9ko entzierroko argazki onenak
Jose Escolar ganadutegiko zezenak bizi-bizi ibili dira, eta bi minutu eta erdi baino gutxiago behar izan dute ibilbidea burutzeko. Lagun batek adarkada bat jaso du.
2022/07/09 - 10:20
Sanferminetako hirugarren entzierroa zirraragarria, azkarra eta oso jendetsua izan da
Jose Escolar ganadutegiko zezenek bi minutu eta erdi baino gutxiago behar izan dute ibilbidea burutzeko; milaka korrikalarik hartu dute parte larunbat honetako entzierroan. Lagun batek adarkada jasan du.
2022/07/08 - 23:03
Zerbitzariak bete-betean ari dira lanean Sanferminetan
Zailtasunak zailtasun, eta jendetza dabilen arren, nahikoa zerbitzari ari da Iruñean. Batzuek festaz gozatu dezaten, besteek lan egin behar.
2022/07/08 - 16:46
Aurreikusitakoa baino atzerritar gutxiago etorri dira sanferminetara
Asteburuaren atarian, jende asko bildu da Iruñean eta tartean atzerritar asko, baina aurten beste urte batzuetan baino gutxiago. Etorri direnen artean, ekialdeko oso gutxi, covid-19aren murrizketak direla eta, eta australiarren kopuruak ere behera egin du.
2022/07/08 - 14:28
Maya: "Irudiak bilatuko ditugu eta egileak aurkituko ditugu"
Maria Chivite Nafarroako Gobernuko presidenteak San Fermin jaiak "alaitasunez eta errespetuz" ospatzeko neurriz jokatzeko eskatu du ostiral honetan, atzo Udalbatzarekin "tamalez" gertatutakoaren moduko egoerak saiheste aldera.