Santa Ageda
2026/02/04 - 19:23
Arratiako Koruak 75 urte bete ditu santa eskean
1951n sortu zen, Artea eta Areatzan zeuden abesbatza bana batu zirenean, eta ordutik ez du inoiz hutsik egin otsailaren 4an. Bizkaiko hainbat herritan abestu ondoren, hiriburuan aritzen dira kantuan, azken urteetan bezala, Caritas elkartearentzat dirua biltzen.
2026/02/04 - 07:45
Makilak hartuta kopla kantari aterako dira gaur Euskal Herriko hainbat txokotan, Santa Ageda bezperan
Euskal jantzi tradizionalez jantzita eta makilak eskuan, kalez kale koplak kantatzera aterako dira lurra esnatzeko helburuarekin.
2026/02/04 - 06:26
Albiste izango dira: Santa Ageda bezpera, sare sozialak adingabeei debekatzea eta pentsioei buruzko dekretua
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2025/02/04 - 14:34
Santa Ageda bezperan, kantuan atera dira herritarrak Euskal Herriko hainbat txokotan
Ohiturari jarraiki, kantuan eta eskean atera dira herritarrak Santa Ageda bezperan. Usansolon (Bizkaia) Arratiako Abesbatzaren ahots finak entzun dira. Zestoan (Gipuzkoa), baserriz baserri joan dira, bertsolariak lagunduta.
2024/02/04 - 15:38
Arratiako abesbatzak koplaz girotu ditu Bilboko kaleak
Bilboko hainbat lekutan arituko dira gaur kantuan, Santa Ageda bezperan. Egunean zehar bildutako dirua Bizkaiko Caritasi emango diote.
2023/02/05 - 12:11
Pirritx, Porrotx eta Marimototsek ezagun egindako “Oles Oles”, Santa Ageda bezperako kantutegian
Leire Bilbaoren hitzekin eta Xabi Zabalaren musikarekin osatutako abestia da haurrek gustukoen dutena, baina gazte eta helduek ere abesten dute otsailaren 4ean.
2023/02/04 - 14:04
Bilboko suhiltzaileek ere bat egin dute Santa Ageda bezperako kantaldiarekin
Urtero legez, Bilboko suhiltzaileek hiriko kaleak zeharkatu dituzte Santa Ageda bezperako kantuen doinuan, tradizioari eutsiz. Santa Ageda igandean den arren, ohiturak bezperan kantatzea agintzen du.
2022/02/05 - 18:49
Andoni Egaña Euskal herriko aterik bitxienetan Santa Ageda kantu eskean
Jo ditu direnak eta ez direnak: Covidaren atea, Amancio Ortegarena, Gorka Urtaranena, Epaitegikoa, elizakoa, Zaldibarkoa...hamalau kopla zein baino zein Andoni Egañak Santa Ageda egunerako
2022/02/04 - 21:25
Santa Agedako koplak Madrilen entzun dira
Madrilgo Euskal Etxeko kideak Santa Agedaren omenezko koplak abestuz atera dira Madrilgo kaleetatik, eta euren makilak entzun ahal izan dira hiri osoan zehar.
2022/02/04 - 10:38
Arratiako abesbatza kalera atera da berriro Santa Ageda bezperan
Arratiako abesbatzak ehun urte baino gehiago daramatza Santa Agedako koplak abesten. Iaz ezin izan zuten atera pandemiagatik. Gaur tradizioari heldu diote berriro eta egun osoan zehar Bizkaiko hainbat herritan ibiliko dira.
2022/02/04 - 07:56
Santa Ageda bezperan, natura ernaberrituko dute kopla zaharrek eta makila hotsek
Otsailaren 4 honetan, ohiturari hutsik egin gabe, etxez etxe koplak kantatzera aterako dira Euskal Herriko hainbat lekutan, kriseiluen argipean.
2021/02/04 - 22:00
Pandemiaren ondorioz, ez dira Santa Ageda koplak entzun Euskal Herrian
Atzo San Blas egunez ez zen ospakizunik izan, eta gaur Santa Ageda bezpera izanda ere, ez da kantu eta koplarik entzun inguruan.
2020/02/04 - 21:40
Gipuzkoako Adunan, garai batean bezala, baserriz baserri ibili dira santa eskean
Herri txikietan ere aritu dira santa eskean, urte askotako usadioari jarraituz. Gipuzkoako Adunan izan gara, eta bertan baserriz baserri aritu dira kantuan.
2020/02/04 - 13:57
Santa Ageda bezperan tradizioz bete dira kaleak, makilen kolpeen erritmora
Santa Agedaren abesti ezagunenaren zazpi bertsio ezberdin daude. Abesbatzek eta koadrilek Euskal Herriko kaleak zeharkatuko dituzte gaur, baserritarrez jantzita, makilen kolpeen erritmora.
2020/02/04 - 13:43
Arratiako Koruak Santa Agedako kopla hunkigarriak abestu ditu Begoñako Basilikan
Urtero bezala, Arratiako Korua Begoñako Basilikara joan da Santa Agedako koplak abestera.
2020/02/04 - 11:30
Bilboko Suhiltzaileak Santa Agedari kantari, minbizia duten haurrei laguntzeko
Bilboko Suhiltzaileak 1967 urtetik ateratzen dira kalera, Santa Agedako koplak abestera. Aurten bildutako dirua Aspanovasentzat bideratuko da (@BomberosBilbaoren bideoa).
2019/02/19 - 17:23
Bularreko minbiziaren aurkako borroka omentzeko koreografia Arriagan
‘Agate Deuna’, Mikel del Valle koreografo eta dantzariaren azken lana, ostegunean, otsailak 21, estreinatuko dute Bilboko antzokian.
2019/02/04 - 21:53
Tradizioaren sustraietara itzuli eta baserriz baserri ibili dira kantuan Asteasun
Atzo bete zen Pello Errota bertako bertsolari handiaren heriotzaren mendeurrena, eta baserriz baserri ibili dira kantuan. Maialen Lujanbio eta Haritz Mujika bertsolariak lagun izan dituzte.
2019/02/04 - 14:01
Arratiako abesbatzaren emanaldia hunkigarria Begoñako basilikan
Begoñako basilikan zeuden pertsonek hunkituta jarraitu dute Arratiako abesbatzaren emanaldia, Santa Ageda bezperan.
2018/02/09 - 11:33
Oreka TX dago Japonian entzundako Santa Ageda koplen atzean
Igor Otxoak azaldu digunez, Muji dendak enkargu bat egin zien hainbat euskal kantu tradizional moldatu eta disko bat osatzeko, mundu osoan dituzten dendetan jartzeko.