Santiago Abascal
2024/01/02 - 19:49
Erregearen argazkiak edo Puigdemonten eta Abascalen panpinak, Pedro Sanchezenaren aurrekariak
Polizia Nazionalak asteazken honetarako deitu du Ferrazen, PSOEren egoitzaren aurrean, Urtezahar gaueko protestaren deitzailea deklaratzera. Protestaren deitzailea astearte honetarako deitu zuten, baina azkenean atzeratu egin dute.
2023/12/12 - 17:58
PSOEk Abascal salatuko du, herriak Sanchez "oinetatik zintzilikatu" nahiko duela esateagatik
"Abascalen eta Voxen gainean legearen eta Zigor Kodearen pisu guztia erortzea nahi dugu", esan du Patxi Lopezek. Bestalde, Abascal "pozarren" agertu da salaketarekin, eta epaileen aurrean aurkezteko eskatu du, eta ez Fiskaltzaren aurrean, hura Sanchezen "menpe" dagoelako.
2023/11/18 - 14:58
Elkarretaratze jendetsua Madrilgo Cibelesen, amnistia legearen aurka
Feijook "murruak ez altxatzeko" eskatu dio Sanchezi; eta Abascalek buruzagi popularrarekin batzartu nahi du Espainiako Gobernuko presidentearen "kolpeari" eman beharreko "erantzun instituzionala koordinatzeko".
2023/11/18 - 13:50
Eskuina eta eskuin muturra elkartu dira berriro Madrilen Amnistia Legearen aurkako protesta batean
Jendez lepo zegoen Cibeles Plazan batu dira, "Nire izenean ez: ez amnistiarik ezta autodeterminaziorik ere" lemapean. Alberto Nuñez Feijoo PPko buruak eta Santiago Abascal Voxeko liderrak deialdiarekin bat egin dute.
2023/11/15 - 20:20
VOXeko diputatuek Kongresua utzi dute eta protestekin bat egin dute
Santiago Abascalek eta bere diputatu guztiek hemizikloa utzi dute, Amnistia legearekin Sanchezek egin duen "estatu kolpeagatik".
2023/11/15 - 20:12
Armengolek Abascal moztu du ''estatu kolpeaz'' hitz egiteagatik
Francina Armengol Diputatuen Kongresuko presidenteak Santiago Abascal Voxeko buruzagiaren hitzaldia moztu du, Pedro Sanchez jarduneko presidenteari "estatu-kolpea" egitea leporatzeagatik.
2023/11/15 - 19:24
Abascalek ''kolpista'' izatea eta boterera ''Hitlerren modu berean'' iristen saiatzea leporatu dio Sanchezi
Vox eskuin muturreko alderdiko buruak inbestidura saioan ziurtatu duenez, Pedro Sanchez hautagai sozialista "akusatuen aulkian eseri beharko litzateke". Era berean, Puigdemontekin "itun zital bat" sinatu ondoren "tirania bat hasi" dela ohartarazi du.
2023/11/07 - 09:55
Hiru atxilotu eta Poliziaren kargak, amnistiaren aurka PSOEren egoitza nagusiaren aurrean egindako protestan
Espainiako Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzak emandako datuen arabera, 3.800 pertsona inguru elkartu dira astelehen honetan Madrilgo Ferraz kalean.
2023/10/29 - 16:10
Feijook Sanchezi erantzun dio amnistiak bere "beharrizanari" erantzuten diola soilik
PPko buruak ukatu egin du "Espainiaren interesagatik" egingo duela, buruzagi sozialistak larunbatean esan zuen moduan. Voxeko buruak, Abascalek, berriz, "traidore"tzat jo du jarduneko presidentea.
2023/10/08 - 16:56
Milaka pertsona elkartu dira Bartzelonan amnistiaren aurka, PPren eta Voxen babesean
Societat Civil Catalanak deituta, "Ez nire izenean: ez amnistiarik ez autodeterminaziorik" lelopean ari dira manifestazioa egiten.
2023/09/26 - 20:46
Abascalek ''konplexurik gabeko'' aliantza nazionala eskatu dio Feijoori
Santiago Abascal Voxeko presidenteak elkarrekin lan egitea eskatu dio Alberto Nuñez Feijoo PPko buruzagiari, aliantza nazional bat "oztoporik eta konplexurik gabe" eraikitzeko, "separatismo kolpistak" Moncloan egin nahi duen urrats bakoitza geldiarazteko.
2023/09/19 - 14:30
Voxeko diputatuak Kongresutik atera dira PSOEko diputatu batek galegoz hitz egin duenean
Hemiziklotik irten aurretik, Voxeko diputatuek Pedro Sanchezen eserlekuan utzi dituzte banan-banan itzulpenak entzuteko gailuak.
2023/08/22 - 20:32
Feijook eta Sanchezek Gobernuko presidentea izateko hautagai izan nahi dutela esan diote Espainiako erregeari
Orain, erregeak inbestidurarako zein hautagai proposatu aukeratu beharko du. Beste erronda bat egiteko aukera ere badu Estatuburuak.
2023/08/22 - 20:23
Erregeak Abascalekin (Vox), Sanchezekin (PSOE) eta Nuñez Feijoorekin (PP) itxi du bilera-sorta
Espainiako erregeak Alberto Nuñez Feijoo (PP), Pedro Sanchez (PSOE) eta Santiago Abascal (Vox) hartu ditu Zarzuelan, inbestidurari begira alderdi politikoekin egindako bilera-sortan.
2023/08/22 - 13:07
Felipe VI.ak Santiago Abascal hartu du inbestidurarako bilera sortaren baitan
Espainiako Felipe VI.a erregeak Santiago Abascal Voxeko buruzagia hartu du Zarzuela Jauregian, Gobernuko presidente izateko hautagai bat proposatzeko dituzten babesak zehazteko bilera-sortaren harira.
2023/08/21 - 09:11
Espainiako erregeak gaur abiatuko du inbestidurarako bilera erronda UPN, CC, EAJ eta Sumarrekin bilduta
Bihar, Voxen (10:30), PSOEren (12:00) eta PPren (16:00) txanda izango da. ERCk, EH Bilduk, Juntsek eta BNGk uko egin diote Espainiako erregearekin elkartzeari.
2023/08/08 - 14:47
Espinosa de los Monterosek Voxen zuzendaritza utziko du
Diputatu hautatu eta orain arte alderdi ultraeskuindarraren Kongresuko bozeramailea izan denak argitu du militante gisa jarraituko duela Voxen.
2023/07/31 - 22:40
Voxek ezagutzera eman du Feijoo eta Abascal hauteskundeen emaitzak aztertzeko bildu zirela
Eskutitzak elkarri trukatzetik, adierazpenak gurutzatzera igaro dira popularrak eta sozialistak. Feijooren taldeak gobernatzeko eskubideari eusten dio, Sanchezi negoziatzera deitzen dioten bitartean. Sanchezek, baina, argi du: gorteak osatutakoan, gehiengo parlamentarioa lortzeari ekingo dio.
2023/07/23 - 13:45
Santiago Abascal: ''Espainian norabide aldaketa bat egotea espero dugu''
Santiago Abascal Voxeko buruzagiak botoa Madrilgo Cristo Rey ikastetxean eman du gaur goizean.

2023/03/22 - 14:31
Kongresuak atzera bota du Voxek Sanchezen aurka aurkeztutako zentsura mozioa
Espaniako presidente Pedro Sanchezek "iruzur konstituzionaltzat" jo du mozioa, eta Tamamesi aurpegiratu dio Parlamentuarekiko begirunerik ez izatea. Gainera, gogor kritikatu du PPko buruzagi Alberto Nuñez Feijoo Kongresuan ez egotea.