Santiago Abascal
2019/06/27 - 14:07
Zapateroren aurkako kereila kriminala aurkeztu du Voxek ETArekin 'kolaboratzeagatik'
Voxek iragarri berri du Jose Luis Rodriguez Zapateroa Espainiko gobernu buru ohiaren aurka kereila kriminala jarri dutela ETArekin kolaboratzea leporatuta 2006ko elkarrizketengatik.
2019/06/05 - 09:04
Felipe VI.ak gaur hasiko du alderdi politikoekin bilera-sorta
Bilera horien helburua da Espainiako erregeak Gobernuko presidentea nor izan behar den proposatzea. EH Bilduk eta ERCk ez dute bileretan parte hartuko.
2019/05/06 - 18:47
Espainiako politikariak txiroz jantzi ditu Save the Childrenek, neurriak eskatzeko
Espainiar estatuko alderdi nagusietako buruzagien egoera nola izango litzatekeen irudikatu du gobernuz kanpoko erakundeak. "Gure haurtzaroa gara, horrek gure bizitzak mugatzen baititu", adierazi dute.
2019/05/06 - 10:43
Sanchezek PPrekin hasiko du gaur alderdi nagusiekin egingo duen bilera-sorta
Bihar, berriz, Espainiako Gobernuko jarduneko presidentea Ciudadanoseko eta Unidas Podemoseko buruzagiekin bilduko da.
2019/04/29 - 02:15
Abascal: 'Hasiera besterik ez da hau. Geratzeko etorri da Vox'
“Errekonkistari hasiera eman behar geniola esan genizuen, eta horixe da, hain zuzen ere, egin duguna”, esan du boto-zenbaketaren berri izan ostean egin duen agerraldian.
2019/04/28 - 14:28
Santiago Abascalek botoa eman du
Espainiako Gobernuko presidentetzarako Voxeko hautagaia Pinar de Reyko ikastetxe publikoan izan da, Madrilen.
2019/04/11 - 13:36
Alderdiek dena prest, hauteskunde kanpaina abiatzeko
EAEko indar politiko gehienek, PSE-EEk salbu, Gasteiz aukeratu dute kanpainari ekiteko. Estatuan, Pedro Sanchezek Sevillan egingo du ekitaldia; gainerako buruzagiek, Madrilen.
2019/04/08 - 16:12
A28rako hauteskunde programak aurkezten ari dira alderdiak
Pablo Casadok Bartzelonan egin du eta bertan berriz ere EH Bilduk gobernuaren dekretuei emandako babesa erabili du Sanchezi gogor erasotzeko.
2019/03/13 - 20:57
EAJk lehenengo postua berreskuratuko luke hauteskunde orokorretan Euskadin
EiTB Focusen arabera, gainera, EH Bilduk eserleku bat irabaziko luke, Podemosek lehenengo postua galduko luke, PSEk bere datuak hobetuko lituzke, eta PPk inoizko emaitzarik txarrenak izango lituzke.
2019/02/13 - 11:46
'Barkaezina da Ciudadanosek pankarta, oholtza eta komunikatua VOXekin partekatzea'
EAJko diputatuak adierazi duenez, Albert Rivera eta Santiago Abascalen argazkiak 'Europa osoan jazarriko du Rivera'.
2019/02/12 - 11:14
Abascalek 'inpunitaterik' eta 'indulturik' gabeko epaiketa justua eskatu du
VOXeko buruaren ustez, 'Torra publikoan egoteak eta ez akusatuen aulkian, argi erakusten du kolpea ez dela oraindik bukatu'.
2019/02/11 - 15:11
Espainiako eskuinaren 'familia argazkia' ikusi zen atzo Madrilen
Lehen aldiz ikusi genituen 'argazki' berean PP, Ciudadanos eta VOX. Maila berean egon ziren, parez pare, elkarrekin, eta aho batez Sanchezen aurkako hitzaldi bateratuarekin gainera.
2019/02/10 - 15:21
45.000 lagunek hauteskundeak deitzeko eskatu diote Pedro Sanchezi
Madrilgo Kolon Enparantzan PP, Ciudadanos eta Vox alderdiek Espainiaren batasuna aldarrikatu dute.
2019/02/10 - 13:55
45.000 pertsona inguruk hartu dute parte Sanchezen aurkako manifestazioan, Madrilen
PP, Ciudadanos eta Voxek bultzatutako manifestazioan parte hartu dutenek Espainiako presidentea kritikatu dute independentistekin negoziatzeagatik. Horregatik, hauteskundeak eskatu dituzte.
2019/02/08 - 15:19
Manifestu bateratu bat irakurriko dute igandean Madrilen
Elkarretaratzearen buruan gizarte zibileko ordezkariak egotea da PPren asmoa. Baina gauza guztien gainetik, Albert Rivera eta Santiago Abascal elkarrekin aterako diren ikusteko ikusmina dago.
2018/12/03 - 15:04
Vox giltzarri Andaluzian, 12 eserlekurekin
Errekonkista hasi dutela iragarri dute, eta Francisco Serrano izango da Andaluzian proiektu hori gidatzeko arduraduna.
2018/12/03 - 13:06
Abascal, eskuin muturra politika nazionalera eraman duen PPren ordezkari ohia
Santiago Abascal duela 42 urte jaio zen Bilbon, eta Euskadin bizi izan zen 34 urte bete arte. Orduko helburuak bete ezinda, Araba utzi eta Madrilera joan zen politika egitera.
2018/12/03 - 12:01
Zeintzuk dira Vox alderdiak Andaluziako Parlamentuan izango dituen 12 hautetsiak?
391.889 botorekin (% 10,95) indartsu sartu da Parlamentuan, Francisco Serrano epaile sevillarra buru. Gorenak gaitasungabetzea ezarri zion, eta gaur egun eszedentzian dago.
2018/12/03 - 10:05
PSOEren hondoratzeak ziklo berri baten hasiera dakar Andaluziara
PSOEren hondoratzeak jokaleku berria ireki du Andaluzian. Vox indarrez sartu da Parlamentuan. PPk, Ciudadanosek eta Voxek PSOE Andaluziako Juntako gobernutik kanporatzeko akordioa lortu lezakete.
2018/11/04 - 15:22
PP eta VOXekin 'proiektu espainola berreraikitzea' eskatu du Albert Riverak
Guardia Zibilari babesa adierazteko ekitaldia egin du España Ciudadana plataformak. Altsasuko herritarrek euren gaitzespena azaldu dute protestekin.