PSOEk Abascal salatuko du, herriak Sanchez "oinetatik zintzilikatu" nahiko duela esateagatik
PSOEk Estatuko Fiskaltza Nagusiaren aurrean salatuko du Santiago Abascal Vox alderdi ultraeskuindarreko burua, gorroto delitua egotzita, baita sozialisten egoitzei egindako "erasoengatik" ere. "Uneren batean" herriak Pedro Sanchez "oinetatik zintzilikatu" nahiko duela adierazi zuen Abascalek Argentinan.
"Abascalen eta Voxen gainean legearen eta Zigor Kodearen pisu guztia erortzea nahi dugu", esan du Patxi Lopez PSOEk Kongresuan duen bozeramaileak, Behe Ganberan emandako prentsaurreko batean.
Azaldu duenez, Abascalek Sanchezi buruz esandakoak eta amnistia legearen aurkako protesten erdian sozialisten egoitzei egindako "erasoak gorrotoa, etsaitasuna, diskriminazioa eta indarkeria publikoki sustatzen dituzten ekintzak dira".
Ildo beretik, Pilar Alegria Espainiako Gobernuko bozeramaileak Ministroen Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan kritikatu duenez, Abascalek igandean Argentinako Clarin egunkarian argitaratutako elkarrizketa batean esandakoak "gorrotoa eta indarkeria sustatzen ditu", eta "erantzun bakarra salaketa bat aurkeztea da".
Bestalde, Miguel Tellado PPk Kongresuan duen bozeramaileak Abascalen hitzei buruz esan duenez, ultraeskuineko buruzagia Sanchezen "salbagerriko petoa" da, Espainiako Gobernuko presidentea "sute baten erdian harrapatuta" dagoen bakoitzean, orain amnistia legearekin gertatu bezala, "biktimismoaren komodinera joateko aukera ematen dion larrialdiko atea irekitzen diolako".
Bien bitartean, Marta Lois Sumarreko bozeramaileak salatu du Abascalen adierazpenak "indarkeria politikoaren apologia" direla, eta bere buruari galdetu dio zer gertatuko litzatekeen eskuinak eta ultraeskuinak gobernatzea lortu izan balute eta Voxeko burua Espainiako Gobernuko presidenteordea izango balitz. "Berak bezala pentsatzen ez duten guztiak zintzilikatuko zituzketen oinetatik", erantsi du.
Azkenik, Abascal "pozarren" agertu da salaketarekin, eta epaileen aurrean egiteko eskatu du, eta ez Fiskaltzaren aurrean, hura Pedro Sanchez presidentearen "menpe" dagoelako. Espainiako ultraeskuineko buruzagiak Argentinako egunkariari egindako adierazpenak berretsi ditu, eta hedabideari esandakoa "puntuz puntu errepikatzeko" aukera gisa ikusten du salaketa.
Zure interesekoa izan daiteke
Nora Abetek (PSE-EE) Bilboko alkatetzarako hautagaitza aurkeztu du
Bilboko Udaleko egungo alkateorde eta PSE-EEren bozeramaileak azaldu duenez, bere hautagaitza "hurbiltasunetik, entzute-ahalmenetik eta erabakiak hartzeko gaitasunetik" sortu da.
Gipuzkoako Foru Aldundia datorren astean hasiko da aurrekontuak eta neurri fiskalak negoziatzen
Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusiak iragarri du oposizioko taldeekin elkarrizketa sorta bat hasteko asmoa duela, lurraldeko aurrekontuen eta zenbait neurri fiskalen inguruan negoziatzen hasteko.
Lehendakariak ekonomiari, autogobernuari eta etxebizitzari buruzko akordioak planteatuko ditu alderdi eta gizarte-eragileekin egingo duen bilera-sortan
Topaketak irailaren 8tik 15era egingo dira, elkarrizketa indartzeko eta aliantzak sustatzeko helburuarekin. Nazioarteko ziurgabetasunak eta 2027ko hauteskunde-zikloak markatutako testuinguruan burutuko dira.
Imanol Pradales: "Irailaren 8an hasiko gara alderdi politiko, sindikatu eta patronalarekin biltzen"
Imanol Pradales elkarrizketatu dute Euskadi Irratiko "Faktoria" saioan. Lehendakariak bertan jakinarazi duenez, erronda politikoa irailaren 8an hasiko du, asteartean, eta bilera horietan jorratuko diren gaiak iragarri ditu.
Pradalesen ustez, Sanchezen gobernua "nokeatuta" dago, eta Ceutako krisiari erantzuna eman ezean legealdia amaitu beharko luke
Euskadi Irratiko "Faktoria" saioari eskainitako elkarrizketan, alderdi politiko eta eragile sozioekonomikoekin bilera-sorta irailaren 8an hasiko duela iragarri du lehendakariak.
EH Bilduk Maddalen Iriarteren aldeko apustua egin du berriro Gipuzkoako Foru Aldundirako
Gipuzkoako EH Bilduren Mahai Politikoak Maddalen Iriarte donostiarra proposatu du Gipuzkoako ahaldun nagusigai 2027ko foru hauteskundeetarako. Iriarte izan zen koalizioaren hautagaia 2023ko hauteskundeetan, eta, azpimarratu dutenez, berak eskuratu zituen boto gehien lurraldean.
PSE-EEk Teresa Laespada aurkeztuko du berriro Bizkaiko ahaldun nagusi izateko
2019 eta ta 2023ko hauteskundeetan ere, ahaldun nagusi izateko hautagaia izan zen. 2015etik, Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna sustatzeko Saileko foru diputatua da.
Sanchezek ziurtatu du Ceutako krisian Marokoren esku-hartzea frogatuz gero, Espainiak "irmo" erantzungo duela
Berretsi du inteligentzia zerbitzuek ez zutela migratzaileen sarrera masiboaren abisurik eman inongo momentutan. Gainerako taldeek ez dute sinesten presidentearen tesia.
Ceutaren aldeko elkarretaratzean hainbat kazetarik jasandako erasoak gaitzetsi ditu Nafarroako Gobernuak
Nafarroako Gobernuko lehen presidenteorde eta bozeramailearen hitzetan, "gure gizartearen adierazpen gorenetako bat informazio askatasuna da, atzo muturreko elementuek bortxatu zutena".
Lehendakariari elkarrizketa Euskadi Irratian
Iñaki Guridik lehendakaria elkarrizketatu du Euskadi Irratiko Faktorian. Jarraitu zuzenean hemen.