Santo Tomas Azoka
2023/12/21 - 15:19
Milaka pertsona Areatzan, San Tomas Azokaz gozatzeko
Giroa bikaina izan da gaur goizean Bilboko San Tomas ferian. Milaka lagunek ez dute urteroko hitzordua galdu nahi izan eta talo on batez gozatu.
2023/12/21 - 11:19
'Xixili', San Tomas Azokako erregina, Konstituzio plazan da jada
Goizeko 10:00etan hasi da Azoka. 176 postu jarri dituzte aurten, hiri osoan zehar banatuta. Milaka bisitari espero dira eta, aurten ere, txistorra izango da produktu nagusia.
2023/12/21 - 10:00
Euria gorabehera, milaka lagun espero dituzte Bilbon eta Donostian, San Tomas azoketan
Arratsaldean atertzera egingo du, eta hala, jende andana biltzea espero da bi hiriburuetan. Azken orduak prestaketa lanetan eman dituzte batean eta bestean, urteko hitzordu garrantzitsuenerako dena pronto izateko.
2023/12/21 - 09:41
24 orduko greba egunari eutsiko dio Bilbobusek, San Tomas egunean
Azken orduko bilera egin dute langileen batzordeak eta zuzendaritzak, baina ez dute akordiorik lortu. Gaurkoaz gain, bihar lau orduko lanuzteak egingo dituzte txandako.
2023/12/21 - 09:40
Goizean goizetik hasi dira Areatza San Tomas Azokarako prestatzen
Bilboko San Tomas Azokaren 74. edizioan beren produktuak saltzera doazen 121 ekoizleak goizeko lehen orduan hasi dira euren postuak prestatzen. 100.000 pertsona inguruk Areatza bisitatzea espero da.
2023/12/20 - 17:27
San Tomas egunerako azken prestaketak Donostian
167 postu jarriko dira aurtengo azokan. Gastronomia lehiaketa berria ere izango dute: hainbat bikote txistorra onena prestatzen saiatuko dira.
2023/12/20 - 13:13
San Tomas Azokaren 74. edizioa ospatuko da bihar Bilbon
Bilboko San Tomas Azokak, Bizkaiko nekazaritzaren urteroko hitzordu nagusiak, bihar 74. edizioa ospatuko du 121 ekoizleren parte-hartzearekin. Guztira, 215 saltoki jarriko dira Areatza inguruan.
2023/12/14 - 20:18
Bilbobuseko langileen ordezkariek San Tomaseko greba mantendu eta 30 lanuzte gehiago deitu dituzte
Horrela, 30 lanuzte gehiago deituko dituzte abenduaren 22tik maiatzaren 29ra, tartean 24 orduko sei greba egun (abenduaren 29an, urtarrilaren 18an, otsailaren 5ean, martxoaren 21ean, apirilaren 8an eta maiatzaren 29an).
2023/12/14 - 15:37
Bilboko San Tomas azokak 215 postu izango ditu aurten eta jaia Bailen kalera zabalduko da
Gainera, "jasangarriagoa" eta "begirunetsuagoa" izango da, eta, lehen aldiz, azokari buruzko informazio praktiko guztia app baten bidez kontsultatu ahal izango da.
2023/12/13 - 13:38
167 postu eta egitarau zabala, Donostian, Santo Tomas egunean
Abenduaren 15an hasiko dira ospakizunak, hainbat auzotan azokak antolatuko baitituzte asteburu horretan. Aurten, txistorra protagonista izango duen lehiaketa bat ere egingo dute.
2022/12/21 - 21:53
Azoketatik supermerkatuetara prezioek duten gorakada gehiegizkoa dela salatzen dute ekoizleek
ENBA Euskal Nekazarien Batasunak Euskadiko elikagai katean gertatzen diren desorekak salatu zituen asteartea. Testuinguru horretan, banatzaile kateei eta saltokiei eskatu die beren marjinak moderatzeko. ETBk horren inguruan galdetu die bertako ekoizleei San Tomas egunean.
2022/12/21 - 17:28
Bizkaibuseko hainbat zerbitzutan gaur deitutako grebaren jarraipena % 100ekoa izan dela esan dute sindikatuek
24 orduko lanuzteak honako autobus zerbitzu hauei eragiten die: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterriak, Busturia Lea-Artibai eta Mungialdea. Sindikatuek salatu dutenez, bi hilabetez protestak egin badituzte ere, geldituta daude hitzarmena berritzeko negoziazioak.
2022/12/21 - 15:37
Jendez lepo itzuli dira santomasak Donostiara, eguraldi ona eta festarako gogoa lagun
Pandemiak eragindako bi urteko etenaren ondoren, Konstituzio Plaza izan da beste behin festaren gune nagusia. Halaber, San Tomas azoka hainbat auzotara zabaldu da.
2022/12/21 - 14:30
Milaka lagun Bilboko San Tomas azokan, pandemiaren etenaldiaren ostean
20:00etan itxiko dituzte Areatza inguruko 238 etxolak. Era guztietako produktuak erosteko aukera dago bertan.
2022/12/21 - 14:00
Txistorra usaina Donostiako txoko guztietara iritsi da, bi urteko etenaldiaren ostean
Pandemiagatik bi urtez etenda egon ondoren, gaur itzuli da San Tomas azoka Donostiara, 166 posturekin eta "Roxaito" protagonista nagusiarekin.
2022/12/21 - 13:31
Milaka pertsona ari dira San Tomas azokaz gozatzen Bilbon
Pandemiak eragindako etenaren ondotik, Bilboko San Tomas azoka ospatzen ari dira. Aurten, 137 ekoizlek beteko dituzte Areatza inguruko 238 etxolak.
2022/12/21 - 10:48
Bizkaibuseko ia zerbitzu guztietako langileak grebara deituta daude gaur
24 orduko lanuzteak ondorengo autobus zerbitzuei eragingo die: Ezkerraldea, Meatzaldea, Txorierri, Enkarterriak, Busturia Lea Artibai eta Mungialdea. Sindikatuek salatu dutenez, bi hilabetez protestak egin badituzte ere, "geldituta" daude hitzarmena berritzeko negoziazioak.
2022/12/21 - 09:02
Albiste izango dira: Konstituzionalaren betoa, San Tomas eguna eta Bizkaibusen greba
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/12/20 - 15:43
Bi urteko etenaldiaren ondoren, San Tomas eguneko azokak bueltan dira
Ordu gutxi gelditzen dira Donostiako Konstituzio plazan eta Bilboko Areatza milaka pertsona biltzeko. Antolatzaileak azken prestaketak egiten pasako dute gaurko eguna.
2022/12/06 - 16:26
Bilboko Udalak Areatza ingurura mugituko ditu baserritarrak San Tomasen
Baserritarrek salatu dute iritzia galdetu gabe hartutako erabakia dela. Bilboko Udalaren arabera, hobe beharrez egin dute aldaketa, eta ez dago atzera bueltarik.