Santurtzi
2021/07/29 - 00:36
Kamioilari bat zauritu da Altsasun, A-10 errepidean, ibilgailuak zama galdu eta bidetik ateratzean
Gidaria Santurtzikoa da eta Nafarroako Ospitalera eraman dute pronostiko erreserbatuarekin.
2021/07/28 - 14:58
Ermua eta Legazpi eremu gorrira igaro dira
Lazkaok, berriz, eremu latzenetik irtetea lortu du eta laranjan dago gaurtik aurrera semaforoa. Arabako eta Bizkaiko udalerri guztiak gorri daude.
2021/07/27 - 14:51
Intzidentzia metatua 1.000tik gorakoa da EAEko 17 herrigune handitan
Semaforoaren koloreak ez dira aldatu: Ermuak eta Legazpik laranjan jarraitzen dute, Usurbilek horian eta gorrian gainerako guztiak.
2021/07/26 - 15:36
Argi laranja Ermua eta Legazpin, horia Usurbilen eta gorria gainerakoetan
Lazkao gorrira pasa da, kolore horretan daude EAEko udalerri guztiak hiru izan ezik: Ermua eta Legazpi, horitik laranjara pasa direnak, eta Usurbil, horian mantentzen dena.
2021/07/23 - 14:54
5.000 biztanletik gorako lau udalerri bakarrik daude eremu gorritik kanpo EAEn
Bezperan bezala, EAEko 72 udalerri handietatik 68 udalerri daude eremu kritikoan. Hala ere, azken hamalau eguneko intzidentzia-tasa metatuak gora egin du ia 50 puntu, 731 kasuraino.
2021/07/22 - 15:19
5.000 biztanletik gorako lau udalerri baino ez daude eremu gorritik kanpo EAE osoan
Derio, Etxebarri, Aretxabaleta, Azpeitia, Bergara eta Errenteria zerrenda gorrira pasa dira. EAEko 72 herri handietatik 68 daude zerrenda horretan. EAEko intzidentzia metatua 682 kasukoa da.
2021/07/21 - 15:10
Lazkao eremu gorritik atera da, baina gorri daude 62 udalerri
Semaforoa gorriz dago EAEko 5.000 biztanletik gorako 72 udalerrietatik 62tan. Gaurtik bertan daude Agurain, Laudio, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Elgoibar. Lazkao, berriz, atera egin da.
2021/07/20 - 15:35
Laudio gorritik atera da, eta Elorrio, Lekeitio, Ondarroa eta Andoain sartu
Semaforoa gorrian dago EAEn, bai eta hiru lurraldeetan ere. Gainera, 5.000 biztanletik gorako 58 udalerri ere gorrian daude, tartean hiru hiriburuak.
2021/07/19 - 16:20
EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean
Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.
2021/07/18 - 15:18
Borroka jendetsu batek lau atxilotu utzi ditu Donostiako Alde Zaharrean
Bestalde, ertzainak irain artean hartu dituzte, eta botilak bota dizkiete bi botilioi desegitera joan direnean, Santurtzin eta Lekeition (Bizkaia). Barakaldon eta Bilbon ohi baino botilioi gutxiago izan dira.
2021/07/16 - 22:25
Udalak aholku kartelak jartzen hasi dira jende multzoak ekiditeko
Kale edanerako erabiltzen diren lekuetan horrelako oharrak jarri ditu, esaterako, Iruneko udalak, lehendakariak eskatu bezala. Izan ere, dekretu berriak udaletan sortu dituen zalantzak argitzeko lehendakariak gaur esan du dekretuak ez duela udalen esku jartzen kontrolatzeko ardura.
2021/07/16 - 16:36
Jendetsu, baina lasai doa Karmen eguna Santurtzin
Gaua ere lasaia izan da Santurtzin. Hesiak jarri dituzte hainbat gunetan, kamerak era badaude eta udaltzainak ere zaintza lanetan dabiltza.
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/09 - 15:14
Laranja jarri da semaforoa Gipuzkoan, eta Laudio eremu gorritik atera da
Bizkaian, Bermeo, Gernika-Lumo eta Durangoko egoerak okerrera egin du; izan ere, aurreneko bi udalerriak eremu berdetik horira pasa dira, eta azkena horitik laranjara. Era berean, Gipuzkoan, Urretxu eta Villabona horitik laranjara pasa dira.
2021/07/08 - 15:43
Gorri jarri da semaforoa Balmasedan, Laudion eta Tolosan
Gipuzkoan, Donostia, Irun eta Mutriku laranjan sartu dira, eta Legazpi eta Oñati eremu berdetik irten dira. Hortaz, ez dago udalerri gipuzkoarrik gune horretan.
2021/07/07 - 15:02
Lazkaon eta Tolosan egoerak okerrera egin eta eremu laranjara igaro dira
Era berean, Azkoitiak eta Mutrikuk ezin izan diote eremu berdeari eutsi, eta hori jarri da semaforoa bi udalerri horietan.