Santurtzi
2024/05/03 - 15:35
Zazpi milioi kilo antxoa eta 9,1 milioi kilo berdel deskargatu dituzte Euskadiko portuetan
Estatuak ezarritako antxoaren kuota arrantzaldi honetan 31.614.622 kilokoa da. Kantauri itsasoan (Euskadi, Kantabria, Asturias eta Galizia) 11,4 milioi kilo harrapatu dituzte, hau da, Estatuko kuotaren % 36. Antxoaren batez besteko prezioa 1,55 €/kilokoa da.
2024/04/12 - 10:05
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 00:15
Hesiak jarri dituzte Athleticen gabarrak egingo duen ibilbidearen hainbat tokitan
Gainera, Ertzaintzak prebentziozko ibilbideak egin ditu, airez zein urez, Athleticek Bilboko itsasadarra gabarran zeharkatu baino egun bat lehenago, Errege Kopako txapeldun gisa lortutako garaipena ospatzeko.
2024/04/09 - 19:14
24 urteko gazte bat espetxeratu dute, Santurtzin bi sexu-eraso egitea egotzita
Emakume bat polizia-etxera joan zen igandean, eta goizaldean etxebizitza batean sexu-erasoa egin ziotela kontatu zuen. Etxe horretara joan zirenean, gizon berak beste emakume bati egindako bigarren sexu-eraso bat egiaztatu zuten ertzainek.
2024/04/04 - 19:21
Denboraldiko lehen bi gurutzaontziak ostiral honetan iritsiko dira Bilboko Portura
Urteko lehen gurutzaontzia, 07:30 aldera, 270 metroko luzera duen 'Aurora' izango da. Ordubete geroago, 330 metroko 'Sky Princess' porturatzea espero da. Ondoren biak 17:00etatik 18:00etara abiatuko dira Arroxela eta Le Verdonera.
2024/04/01 - 17:51
Ehunka santurtziar igo dira Serantesera Kornites erromeria ospatzera
Belaunaldiz belaunaldi transmititutako ohitura jarraituz, Pazko Astelehena mendian ospatu dute santurtziar askok, giro ederrean eguraldia lagun.
2024/03/27 - 08:17
Bi gizon kartzelara bidali dituzte Santurtzin emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Erasoa martxoaren 9an jazo zen, Mamariga auzoko etxebizitza batean. Ustezko bi bortxatzaileak, 24 eta 35 urtekoak, astelehenean atxilotu zituzten eta atzo epailearen esku utzi.
2024/03/22 - 14:05
Apirilaren 6ko gauean 6-12 minutuko maiztasunarekin eskainiko du tren zerbitzua Bilboko metroak
Bestalde, Athleticek Errege Kopa irabazten badu, apirilaren 11ko gauean ere zerbitzua indartzea aztertzen ari da Bilboko metroa.
2024/02/13 - 08:57
Gizon baten hilotza topatu dute Santurtziko portuko uretan
Ertzaintzako eta Itsas Salbamenduko kideek 07:00etan atera dute gorpua uretatik.
2024/01/12 - 13:55
''Hiru Anaiak'' eta ''Rokillo'' itsasontziak, itsasoan pinportak biltzeko prest
Itsasertza Planaren barruan, Eusko Jaurlaritzak prest ditu jada bi ontzi Santurtziko portuan, plastikozko pinportak biltzeko sare bereziekin hornituta, behar izanez gero.
2024/01/09 - 12:10
Kamioilari bat hil da N-644 errepidean, Santurtzin, gidatzen ari zen kamioiak su hartu ostean
Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 08:50ean gertatu da ezbeharra, Mamarigako tunelen parean. Kamioia errepidetik atera eta bazter babesa jo du, oraindik argitu gabe dauden arrazoiak tarteko.
2023/11/25 - 19:23
Imanol Pradales, EAJren boto-emaileen ilusioa berreskuratu behar duen kudeatzaile gaztea
Bizkaiko Foru Aldundiko Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako egungo diputatua Santurtzin jaio zen eta 48 urte ditu.

2023/11/16 - 21:29
Bilboko Portuak 80 bidaiari-ontzi eta ia 150.000 bisitari hartu ditu denboraldi honetan
Ricardo Barkala Bilboko Portuko Agintaritzako presidentearen ustez, "denboraldi bikaina izan da", eta bigarren urtez jarraian "marka hautsi da geldialdiei eta bidaiariei dagokienez".
2023/11/04 - 14:24
Hainbat eraikinetako zati batzuk erori dira Bilbon, Santurtzin eta Erandion, baina ez da inor zauritu
Haize gogorraren ondorioz, hainbat konponketa egin behar izan dituzte Bilboko Abando tren-geltokian, eta Santurtzin, balkoi baten zati bat kalera erori da. Erandion, berriz, lantegi baten sabaiaren xafletako bat askatu da.
2023/10/22 - 14:51
Santurzine zinemaldiaren EITB Euskal Pantailak saria, ''Cuando crece la hierba'' film laburrarentzat
Iñaki Regidor EITB Mediako Sistema zuzendariaren eta Urko Olazabal aktorearen eskutik jaso du golardoa Maria Monreal zuzendari nafarrak.
2023/09/08 - 23:42
Lapurreta bolada Bizkaiko portuetan
Santurtzi, Lekeitio eta Bermeoko marinelak eta ontzi txikien jabeak nazkatuta daude portuan gertatzen ari diren lapurretekin. Lapurrek lapurtutako guztia merkatu beltzean saltzen dute.
2023/08/14 - 22:04
Bizkaiak Begoñako Ama Birjina omendu du Santurtzitik Bilborako itsas-prozesioarekin
Amabirjinaren irudiaren erreplika bat ontzian zeramatela, Santurtziko portutik abiatu dira Begoñako kofradiako kideak. Irudia Bilbon lehorreratu eta San Nikolaseko elizara eraman dute, ospakizuna honela amaituz.
2023/06/16 - 09:54
Osasun publikoaren kontrako delitua egoztea ere aurreikusi dute haurrak ustez txertatzen ez zituen erizainari
40 bat familiak salaketa aurkeztu dute Santurtziko erizan horren kontra. Osasun beharginak lan egiteari uztea eta Osakidetzak bere ardura onartzea nahi dute.
2023/06/16 - 09:44
Albiste izango dira: Nafarroako Parlamentua, alkatetzetarako negozioazioak eta Kabizesko erizainari epaiketa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/06/12 - 10:13
Larrialdi kimikoetarako sirenak probatuko dituzte berriro Bizkaian, Gipuzkoan eta Araban
Bi seinale mota entzungo dira arrisku leku guztietan; Hernanin, Muskizen, Santurtzin, Zierbenan eta Lantaronen, hain zuzen ere. Alerta aktibatzean, toki itxi batean sartu beharko da jendea, babes neurri gisa.