7 eta 17 urte arteko espetxe-zigorrak eskatuko dituzte adingabeei txertoa ustez jarri ez zien erizainarentzat
Akusazioek aurkeztu dituzte Osakidetzako erizainarentzat egingo dituzten zigor eskaerak, Santurtzi udalerriko Kabiezes auzoko anbulatorioko 80 adingaberi covid-19aren aurkako txertoa ez jartzea egotzita. Aipatutakoaz gain, haurren txertoen egutegian aurreikusitako dosirik ez zien eman 404 umeri 2021eko otsaila eta 2022ko iraila bitartean, Ministerio Publikoaren arabera.
Hala, Fiskaltzak, Osakidetzak eta Erizainen Elkargoak 7 urte eta 6 hilabeteko espetxe-zigorra eskatuko dute osasun-langilearentzat; akusazio partikularrak, ostera, 17 urteko kartzela-zigorra eskatuko du, EITBk jakin duenez.
Maiatzean, auzitara jo zuten 50 bat familiek neurriak eskatu zizkioten Osakidetzari profesionala bere lanpostura itzul ez dadin; izan ere, osasun langileak sendagiria jaso zuen —bajan omen zegoen auzia lehertu zenetik, 2022ko urritik—, eta lanera bueltatzekoa zen.
Ohar batean, "suminduta eta kezkatuta" azaldu ziren erizaina lanera itzul zitekeelako, "osasun publikorako arriskua" baita, horien ustez. "Osakidetzari eskatzen diogu bere itzulera saihestea, are gehiago Bizkaiko Lurralde Auzitegiak defentsak aurkeztutako helegite guztiak baztertu dituenean", nabarmendu zuten.
Osasun-langileari dokumentuak faltsutzea eta funts publikoak bidegabe erabiltzea leporatzen diote.
Auzia 2022ko urrian eman zen ezagutzera. Hainbat gurasok orduan eman zioten Osakidetzari erizain honen jardunaren berri. Haien ustez, jarrera susmagarria zuen, "txertoen aurkako komentarioak" egiten zituelako eta "txertoa ematean, azkarregi, modu prezipitatuan" aritzen zelako. Osakidetzak ikerketa abiatu zuen, eta hainbat proba serologiko egin zizkien adin txikikoei. Horrela egiaztatu zuten gehienak ez zeudela behar bezala immunizatuta. Horren aurrean, espedientea zabaldu zion erizainari, baina ez zuen jakinarazi zein neurri hartu zituen horren harira.
Zure interesekoa izan daiteke
Santurtziko alkateak "onartezintzat" jo ditu Anderren atxiloketaren irudiak
Zer neurri proposatzen ditu KIDS Legeak adingabeak Interneten babesteko?
SOS-Deiak larrialdi zerbitzua ordu erdi etenda egon da sistemako akats baten ondorioz
Ezkontza kopurua % 8,4 gutxitu da Euskadin urteko lehen hiruhilekoan
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, ibilgailuak erregistratzeko eta delituak egiteko mutil baten identitatea usurpatzeagatik
Euriteek gutxienez hildako bat utzi dute Katalunian
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu helegitea aurkeztu edo ez erabakitzeko eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langilearen kaleratzea berretsi egin du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak