Santutxu
2023/04/16 - 20:08
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, Santutxu auzoan, beste bati arma zuriz eraso egiteagatik
Biktima ospitalera eraman behar izan dute, bizkarrean eta belarri batean egin dizkion zauriak artatzera. Atxilotua (24 urtekoa) datozen orduotan utziko dute epailearen esku.

2023/04/10 - 11:40
34 urteko gizonezko bat atxilotu dute Bilbon emakume bat eta Ertzaintzako agenteak mehatxatzeagatik
Mehatxuak egin ostean, gizona Santutxu auzoko denda batean sartu eta hiru orduz gotortu zen hainbat armarekin. Aurrez, igande goizean, indarkeriaz egindako lapurretagatik atxilotu zuten.
2023/01/07 - 11:35
Hamalau urteko mutiko bat zauritu dute arma zuriz Bilbon izandako borroka batean
10-12 neraberen arteko borrokaldi batean zauritu zuten gaztea hanka batean, Santutxuko Karmelo kalean, ostiralean.
2023/01/03 - 08:27
Bi lagun artatu dituzte kea arnasteagatik eta dozenaka etxetik aterarazi Santutxun piztutako sute bat tarteko
Garrak 23:00ak aldera piztu dira Iturriaga kaleko 2. zenbakiko 11. solairuan. Badaezpada, eraikina guztiz hustu dute. Itzaltze lanak amaituta, euren bizilekuetara itzuli ahal izan dira auzokideak.
2022/12/30 - 12:29
Santutxuko banku sukurtsal batean lapurreta egin dute
Ez da inor zauritu, eta Ertzaintza bertan dago orain.
2022/11/26 - 17:32
Bilboko Santutxu auzoan zegoen Orue txaletean preso egondako emakumeak eta fusilatutakoak omendu dituzte
Gaur egungo Santutxu auzoan, frankismo garaian, emakumezkoen kartzela bat zegoen. Orue txaleta zuen izena. Ehunka emakume bertan izan zituzten preso, eta haietako 11 fusilatu egin zituzten. Gaur, lehen aldiz, Udalak eta memoriaren alde lan egiten duten erakundeek, omenaldia egin diete.

2022/11/03 - 15:51
Bilbok 663,5 milioi euroko aurrekontua izango du 2023rako, marka guztiak onduta
2022koekin alderatuta ia % 5 hazi dira kontuak. Oinarrizko zerbitzu publikoetarako (saneamendua edo argiak) 314 milioi gordeko dira, eta ia 13 milioi gastatuko dira hainbat auzotan lanak egiteko.
2022/06/21 - 18:02
San Joan bezperan 15 su egiteko baimena eman du Bilboko Udalak
Bi urteko etenaren ondoren, auzo hauetan piztuko dituzte suak: Deustu, Deustuko Erribera, San Ignazio, Matiko, Zurbaranbarri, Etxebarria parkea, Santutxu, Otxarkoaga, Abusu, San Adrian, Irala, Zorrotza, Bilbo Zaharra, Masustegi eta Iturrigorri-Peñascal.