28 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon 89 urteko emakume bat hiltzea egotzita
28 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, 89 urteko emakume bat hiltzea leporatuta. Santutxu auzoko etxebizitza batean aurkitu dute biktimaren gorpua, ustez arma zuri batez egindako zauriak zituela.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, ustezko hiltzailea bera izan da bart kale-zaintzan zebilen Ertzaintzaren patruila bati egindakoaren berri eman diona. Berehala joan dira agenteak hark esandako etxebizitzara, eta emakumearen gorpua aurkitu dute, indarkeria zantzuak zituela. Erasoa egiteko ustez erabilitako labana ere bertan aurkitu dute. Antza, gizonezkoa eta emakumezkoa senitartekoak ziren.
Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertatutakoa argitzeko. Lehen zantzuak ikusita, etxeko indarkeria kasu gisa ari dira ikertzen. Biktimaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutuak Bilbon duen egoitzara eraman dute, autopsia egiteko.
Zure interesekoa izan daiteke
Albiste izango dira: Abisu horia beroagatik, Estatu Batuen eta Iranen arteko bake akordioa eta "Bizi Natura" saioaren denboraldi amaiera
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Eusko Jaurlaritzak euskara azterketetako zeroen auziko "balizko gorabeherak" aztertzeko eskatu dio EHUri
Unibertsitate eta Hezkuntza sailburuek eta errektoreak urgentziazko bilera egin dute, giro adeitsuan. Aurretik, Jaurlaritzaren bozeramaileak eskatuta zuen azterketak azkar zuzen ditzatela, eta Unibertsitatearen esku daudela esan du. EHUk erantzun du "prozesu guztia" Eusko Jaurlaritzarekin batera egiten dela.
39 urteko gizon bat atxilotu dute, Basaurin adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa larunbat goizaldean egin zuten, lonja batean.
Nafarroako Larrialdietako Zuzendariordetzak botako du sanferminetako txupinazoa
Erakunde hori aukeratu dute herritarrek bozketan, Joseba Asiron alkateak iragarri duenez.
Amaitu da Martuteneko presoak Zubietako espetxe berrira lekualdatzeko prozesua
Ertzaintzaren konboi batek 230 preso eraman ditu asteazken honetan Martutenetik Zubietako espetxe berrira, segurtasun neurri zorrotzekin. Operatibo honekin amaitutzat eman da espetxe zaharraren huste historikoa.
44 urteko garraiolari bat hil da Murchanten, beste kamioi batekin izandako istripu batean
Ezbeharra AP-68an gertatu da. Bertaratu diren langileek ezin izan dute ezer egin hildakoaren bizia salbatzeko. Istripuan 41 urteko beste garraiolari bat zauritu da.
Bi pertsona atxilotu dituzte Bizkaian, Hezbollahrekin zerikusia dutelakoan
Operazioa sekretupean dago, eta ez dute xehetasun gehiagorik zabaldu. Libanoko taldearen beso armatua Europar Batasuneko erakunde terroristen zerrendan dago; ez, ordea, alderdi osoa.
Lau segurtasun kamera suntsitu dituzte Gasteizko Alde Zaharrean
Gasteizko Udalak adierazi duenez, erasoak ostiralean hasi ziren eta astelehen gauean jarraitu dute, eta milaka euroko kalteak eragin dituzte.
Honelakoa da USaPeko azterketak berrikusteko prozesua
Gauerdian amaitu da unibertsitatera sartzeko proba berrikustea eskatzeko epea, eta behin betiko kalifikazioak ekainaren 22an argitaratuko dira.
Taxien Gasteizko ordenantza berriak sektorearen gehiengoaren babesa jaso du eta onartzeko bidean da
Profesionalen segurtasuna eta gauerako gutxieneko zerbitzuak dira hobetu daitezkeen alderdietako batzuk. Zerbitzu horietarako, 50 taxiko partidari eutsiko dio Udalak.