BILBO
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bost ibilgailu erre dira Santutxun izandako sutean

Goizaldean piztu da sua San Francisquito kaleko aparkaleku batean. Astebetean inguru berean gertatzen den bigarren sutea da eta Ertzaintzak ikerketa abiatu du.
Suak kaltetutako autoak, Santutxun
Suak kaltetutako autoak, Santutxun. Argazkia: Urtzi Gartzia (Euskadi Irratia)

Lau ibilgailu erabat kiskali dira eta beste bat kaltetu da goizaldean Bilboko San Francisquito kalean piztutako sute batean. 

Sua 02:45 aldera piztu da aparkaleku batean, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko. Suhiltzaileek sua itzali dute.

Segurtasun Saileko iturriek Euskadi Irratiari baieztatu diotenez, astebetean inguru berean gertatzen den bigarren sutea da.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du sutearen nondik norakoak argitzeko. Hipotesi guztiak zabalik daude. 

Zure interesekoa izan daiteke

pedrosa anuncia prueba piloto en cuatro centros escolares para hacer frente al calor extremo en las aulas
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pedrosak iragarri du beroari aurre egiteko hainbat neurri ezarriko dituztela lau ikastetxetan, pilotu gisa

Begoña Pedrosa Hezkuntza sailburuak iragarri du ikastetxeak muturreko bero-boladetara egokitzeko plan bat jarriko dutela martxan. Proiektua uda honetan abian jartzea aurreikusten da, Euskal Autonomia Erkidegoko lau ikastetxetan, proba pilotu gisa, familien protestei erantzunez. Izan ere, Bilboko hainbat ikasgelatan 35 graduko tenperaturak erregistratu dira eta ikasle batzuek bero-kolpeak izan dituzte.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X