Senatua
2019/10/31 - 23:51
Ortuzar: 'Haserrearen kontrako erremediorik onena EAJ bozkatzea da'
EAJko buruzagiak ulergarritzat jo du jendea nazkatuta egotea hauteskundeak errepikatu direlako, baina erantzuna abstentzioa ezin daitekeela izan ohartarazi du.
2019/10/31 - 23:01
Nafarroako alderdiek Foru Erkidegoan jarri dute arreta
Besteak beste, puri-purian dagoen lurralde politika izan dute hizpide Kongresurako eta Senaturako hautagaiek.
2019/10/31 - 22:16
Mendiak uste du PSOE dela 'eskuindarrak' gelditzeko aukera bakarra
Ohartarazi duenez, PPk, Ciudadanosek eta Voxek Gobernua osatuz gero, Espainiak Euskal Herriarekin eta Kataluniarekin duen "arrakala handitu" egingo da.
2019/10/31 - 22:11
Apirilean galdutako eserlekuak berreskuratzea jarri du helburutzat PPk
"Espainiako Gobernu berria Bildu eta Podemosen esku egotea dago jokoan", adierazi du Alfonso Alonsok Bilbon egindako ekitaldian.
2019/10/31 - 21:36
Egungo egoeraren errua Sanchezi egotziz hasi du kanpaina Elkarrekin Podemosek
Lander Martinezen ustez "porrot politikoa" da Espainiako Gobernuko jarduneko presidenteak elkarrizketari uko egin izana Kataluniako krisia konpontzeko.
2019/10/31 - 14:18
Ortuzar: 'Euskadi bezalako autogobernua duen beste lekurik ez dago Europan'
EBBko presidentearen iritziz, Llotja de Marreko Adierazpenak “ezker abertzalearen hizkera erabiltzen du”. “Arrazoia izatearekin ez da nahikoa, proposamenak egiteko jarrera behar da”.
2019/10/31 - 12:13
Hauteskunde kanpaina gauerdian hasiko da, Katalunia ardatz
Ohi baino astebete gutxiago iraungo du. EAJk, Elkarrekin Podemosek eta PSE-EEk Gasteizen ekingo diote; EH Bilduk, Donostian, eta PPk eta Mas Paisek, Bilbon.
2019/10/29 - 21:57
Autoritarismoaren aurrean, indar subiranisten alternatiba defendatu du EH Bilduk
EH Bilduk kanpainaurreko ekitaldia egin du Euskal Herriko Unibertsitatearen Arabako kanpusean. Arnaldo Otegik eta Kongruesurako Arabako eta Nafarroako zerrendaburuek hartu dute parte.
2019/10/29 - 21:52
EAJk Madriletik Euskadirantz arraun egingo du kanpainian
EAJk hauteskundetarako hautagaien aurkezpena egin du Bilboko Itsas Museoaren aurrean. Apirileko hautagai berberak dira.
2019/10/28 - 20:21
Okupen gaian Urtaran alkateak beste aldera begiratzen duela salatu du PPk
Gasteiz okupen hiria bihurtu dela salatu du, eta arazo horren aurrean, Gorka Urtaran alkateak ez duela ezer egiten. Beste aldera begiratzen duela kritikatu du Mari Mar Blancok.
2019/10/16 - 13:39
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Nafarroako hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak urriaren 9an argitaratu zituen Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/10/16 - 13:03
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Arabako hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak urriaren 9an argitaratu zituen Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/10/16 - 12:40
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Gipuzkoako hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak urriaren 9an argitaratu zituen Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/10/09 - 13:23
Hauek dira hauteskunde orokorretarako alderdien Bizkaiko hautagaiak
Estatuko Aldizkari Ofizialak asteazken honetan argitaratu ditu Kongresurako zein Senaturako hautagaitzak.
2019/09/26 - 17:34
Koldo Martinez izango da Nafarroako senatari berria
Geroa Bai, PSN eta Podemosen babesa jaso du Martinezek. Azaroaren 10eko hauteskunde orokorren ostean hartuko du senatari kargua.
2019/09/25 - 23:15
Nafarroako senatari izateko Iñaki Bernalen hautagaitza erretiratu du Ezkerrak
Horrenbestez, kargu horretarako hautagaiak bi dira: Koldo Martinez (Geroa Bai) eta Arantxa Arias (Navarra Suma). Bozketa ostegun honetan egingo dute Parlamentuan.
2019/07/30 - 23:12
Alvarez de Toledo izango da Diputauen Kongresuko bozeramailea eta Maroto Senatukoa
Pablo Casadok Cayetana Alvarez de Toledo politikari polemikoa izendatu du Kongresuko bozeramaile. javier Maroto izango da senatukoa, eta Ana Beltran nafarra alderdi popularraren antolaketa idazkaria.
2019/07/30 - 09:39
Mikel Karrera ETAko presoa auzipetu dute, Gimenez Abad PPko senatariaren hilketagatik
Santiago Pedraz Auzitegi Nazionaleko epaileak Karrera Sarobe auzipetu du, PPko senatariaren aurkako tiroaren egilea izan zelakoan.
2019/07/24 - 11:33
Javier Maroto Segovian erroldatzearen atzean iruzurrik ote dagoen aztertuko du PSOEk
Sozialisten iritziz, Gaztela Leongo senatari izateko Segoviako Sotosalbos udalerrian erroldatzea iruzurra izan daiteke.
2019/07/23 - 20:41
Gaztela eta Leongo Parlamentuak Javier Maroto arabarra senatari izendatu du
Trebiñuren etorkizunaren eta fiskalitatearen inguruan senatari berriak Gaztela eta Leonen interesen aurkako iritziak bota izan dituela gogorarazi du PSOEk.