Senatua
2022/11/18 - 21:13
'Bai bakarrik da bai legea': Zein agertoki ireki daitezke hemendik aurrera?
Gorenak doktrina bat finkatu arte itxaron daiteke, Senatuan izapidetzen ari den lege bat zuzendu, Kongresuan lege-proposamena aurkeztu edo Espainiako Gobernuak erreformarako lege-proiektu bat onartu. Nolanahi ere, Exekutiboak sosegua eskatu du.
2022/10/18 - 22:33
Sanchezek ziurtatu du ez dela inor gasik gabe geratuko, eta Feijook Aurrekontuak atzera botatzea eskatu dio
Bestalde, EAJk ekonomiaren jarduera bermatu behar dela esan dio Espainiako Gobernuko presidenteari, eta EH Bilduk egiturazko neurriak eskatu ditu.
2022/10/06 - 09:24
Albiste izango dira: Trans eta Abortuaren legeak, bilkura Legebiltzarrean eta Literaturako Nobel Saria
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/05 - 23:36
Senatuak amiantoaren biktimentzako funtsa onartu du
Senatuak amiantoaren biktimentzako funtsa aho batez onartu du arratsaldean, kaltedunen hainbat urteetako aldarrikapenen ostean. Ekimena aldeko 259 botorekin eta Antonio Roman Jasanada PPko senatariaren boto oker batekin onartu da.
2022/10/05 - 21:24
Senatuak amiantoaren biktimentzako funtsa onartu du hainbat urtetako aldarrikapenen ostean
Ekimena, aho batez, aldeko 259 botorekin eta Antonio Roman Jasanada PPko senatariaren boto oker batekin onartu dute. Asviamie elkarteko eta Legebiltzarreko Mahaiko kideak goi ganberan izan dira. Ekimena Gasteizko Ganberaren lantalde batetik abiatu zen duela 11 urte.
2022/10/05 - 20:16
Memoria Demokratikoaren Legea behin betiko onartu dute
Estatuak Gerra Zibileko eta diktadura frankistako desagertuak bilatzeko duen konpromisoa eta 1978tik 1983aren amaierara bitartean gertatutako giza eskubideen urraketak aztertzea dira lege berriaren gakoetako batzuk. Zapateroren Gobernuak onartutako Memoria Historikoaren Legea indargabetuko du.
2022/10/05 - 15:18
Amiantoaren biktimentzako funtsa, azken onarpenetik urrats batera
Asviamie elkarteko eta Legebiltzarreko Mahaiko kideak Senatuan dira. Ekimena Gasteizko Ganberaren lantalde batetik abiatu zen duela 11 urte.
2022/10/05 - 12:00
Bakartxo Tejeria: ''11 urte luze izan dira, eta prozesu honen bukaera ikusteko asmoz iritsi gara Madrilera''
Espainiako Senatuak amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa onartzear du, eta, horrela, 2010-11 kurtsoan abiatutako bideari amaiera emango diote. Apirilaren 13an onartu zuen lege proposamena Espainiako Kongresuak, eta, orain, Senatuak onetsi egin beharko du.
2022/10/05 - 11:20
Jon Garcia, ASVIAMIEko bozeramailea: ''Amiantoagatik hil bazara, ez dago justiziarik''
Senatuak amiantoaren biktimentzako konpentsazio funtsa onartu du. Jon Garcia ASVIAMIE elkarteko bozeramailearekin hitz egin du eitb.eus-ek, gaiaren nondik norakoak ulertzeko.
2022/10/05 - 09:56
Albiste izango dira: Amiantoaren biktimentzako funtsa, Memoria Demokratikoaren Legea eta Defentsa gastua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2022/10/05 - 09:11
Senatuak amiantoaren biktimentzako funtsa onartuko du gaur
Asviamie elkarteko eta Legebiltzarreko Mahaiko kideak goi ganberara joango dira. Ekimena Gasteizko Ganberaren lantalde batetik abiatu zen duela 11 urte. Memoria Demokratikoaren legeari ere argi berdea ematea espero da.
2022/09/07 - 20:09
Bidasoa ibaian migratzaile gehiagoren heriotza saihesteko neurriak eskatu ditu Senatuak
Senatuko gehiengoak onartu du EH Bilduk aurkeztutako eta PSOEk zuzendutako mozio bat; bertan, Ganberak kezka adierazi du espainiar eta frantziar Estatuen arteko mugan dagoen "egoera humanitarioaren aurrean".
2022/09/06 - 22:27
EAJk eta EH Bilduk egiturazko neurriak defendatu dituzte krisi energetikoari aurre egiteko
EAJk txalotu egin du kogenerazioa erabiltzen duten industrientzat Pedro Sanchezek iragarritako laguntzak, eta EH Bilduk neurri sistemikoak eskatu dizkio Espainiako Gobernuko presidenteari.
2022/09/06 - 22:20
Sanchezek eta Feijook eztabaida gogorra izan dute Senatuan egindako lehen aurrez aurrekoan
Pedro Sanchezek Espainiako Gobernuko presidenteak laguntzak iragarri ditu industriarentzat, eta baztertu egin du energia aurrezteko neurri "dramatikorik" onartzea.
2022/09/06 - 15:19
Energia aurrezteko neurriek markatuta egingo da gaur Senatuan Sanchezen eta Feijooren arteko aurrez aurrekoa
EAJk uste du epe luzerako neurriak hartu behar direla eta neurriok diseinatzeko plan bateratu bat izan. Jaurlaritzak egindako proposamena kontuan hartzeko deia egingo dio Espainiako Gobernuari. EH Bilduk, berriz, ausardia gehiago eskatu dio Espainiako Gobernuari, eta neurri estrukturalak.
2022/09/05 - 16:23
Sanchez eta Nuñez Feijoo aurrez aurre izango dira bihar Senatuan
Aurrez aurreko lehen eztabaida izango dute bihar Senatuan Pedro Sanchez Espainiako gobernu buruak eta Nuñez Feijoo Alderdi Popularreko presidenteak. Ikusmin handia dago eztabaidak zer emango.
2022/07/20 - 16:39
Feijoo nahastu egin da eta Sanchezek proposatutako Auzitegi Konstituzionalaren erreformaren alde bozkatu du
Alberto Núñez Feijoo erratu egin da Senatuko Osoko Bilkuran, eta Pedro Sanchezen Gobernuak Auzitegi Konstituzionalaren berrikuntza desblokeatzeko sustatu duen erreforma espresaren alde bozkatu du. "Giza akatsa" izan dela diote Alderdi Popularrean.
2022/07/19 - 20:10
PPk JxCaten zuzenketa bat babestuta, Askatasun Sexualaren Legea behin betiko onartzea saihestu dute Senatuan
Askatasuna Sexualaren Legea gaur onartzea espero zuen Espainiako Gobernuak, baina Alderdi Popularrak JxCat koalizioak aurkeztutako zuzenketa txiki bat babestu du eta, ondorioz, egitasmoa Kongresura itzuliko da.
2022/06/07 - 22:33
Sanchez eta Feijooren lehen aurrez aurrekoa, Senatuan
Nuñez Feijook Senatuan hasi duen oposizio garaian, formak aldatu dira, edukiak ez hainbeste. Zergak jaisteko eskaria eraman du Feijook Senatura, eta Sanchezek lorpen sozialak arriskuan jartzea egotzi dio.
2022/06/07 - 21:33
Espainiako Gobernuak uko egin dio GALen eta BVEren biktimei ukatutako kalte-ordainak berriro aztertzeari
Espainiako Exekutiboak legez jardun duela uste du Pedro Sanchezek; ondorioz, "ez dago azterketa berri bat egiterik". Estefania Beltran de Heredia EAJko senatariak gobernuburuaren erantzuna deitoratu du.