Sendagaiak
2024/05/22 - 14:36
Osakidetzak barne ikerketa abiatu du Urdulizko Ospitalean fentaniloa duten hainbat botika falta direla eta
AEBn osasun arazo bihurtu den droga minaren kontrako tratamendu gisa erabiltzen da osasun eremuan, eta erietxeetan giltzapean dituzte substantzia hori duten medikamentuak. Saileko iturriek EITBri jakinarazi diotenez, hainbat botikaren falta sumatu dute eta "gorabehera" hori ikertzen ari dira.
2024/05/13 - 20:12
OCU Euskadik Lehen Mailako Arretan psikologia taldeak prestatzea eskatu du
Kontsumitzaileen eta Erabiltzaileen Erakundeak dioenez, osasun mentalaren arreta ez da nahikoa, eta psikologo klinikoekin hobetu behar da.
2024/03/02 - 23:19
Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek soldatak eta ordutegiak hobetzeko eskatu dute Elizondoko kaleetan
Lozy's pharmaceuticals enpresako langileek greba mugagabea hasiko dute astelehenean, enpresak hitzarmen propiorik negoziatu nahi ez duela salatzeko; izan ere, Estatu mailako hitzarmena aplikatzen diete. Enpresak gozoki sendagarriak egiten ditu, eta 78 langile ditu une honetan.
2024/02/28 - 14:06
2.703 sildenafilo pilula konfiskatu dituzte Bilboko Aireportuan
Operazioak 3 hegaldi desberdinetan egin ziren, otsailaren 16tik 23ra bitartean, eta lau pertsonari medikamentuen arloan osasun publikoaren aurkako delitua leporatu zaie.
2024/02/15 - 15:47
Osasun Ministerioak diabeteserako Metformina eta garatxoen aurkako Imunocare krema kendu ditu salmentatik
Sendagaien eta Osasun Produktuen Espainiako Agentziaren ustez, eragindako loteek kalitate-akatsak dituzte, baina ez dute pazientearentzat berebiziko arriskurik.
2024/01/26 - 12:34
Alkohol, tabako eta kalamuaren kontsumoak behera egin du EAEn, baina errezetadun lasaigarrien kontsumoak, gora
2023ko Adikzioei buruzko Inkestaren arabera, orokorrean hobera egin dute droga kontsumoaren eta adikzioen datuek. Dena dela, kezkagarriak dira zigarro elektronikoaren kontsumoan igarritako igoera eta emakume gazteen artean (35 urte baino gutxiago) interneten erabilera arriskutsuaren prebalentzia.
2024/01/19 - 09:52
Ikerketa batek covid iraunkorra eragiten duen sistema immunologikoaren akatsa atzeman du
'Science' aldizkariak kaleratutako ikerketaren arabera, gaixoek disfuntzioak dituzte proteina kopuruan, eta horren eraginez, euren erantzun immunologikoa ez da berdina. Aurkikuntzari esker, eritasun horren diagnostikoa eta tratamendua hobetzeko gai izango direlakoan daude zientzialariak.
2024/01/03 - 19:28
Gripearen eta covid-19aren kasuek gorantz egiten jarraitzen dute
EAEko eta Nafarroako zaintza epidemiologikoari buruzko datuek erakusten dute kasu kopuruak gora egiten jarraitzen duela. Osasun-erakundeek higiene-neurriak hartzea eta musukoa erabiltzea gomendatzen dute.
2023/12/15 - 13:48
Minbiziaren aurkako botika donostiar bat gizakiengan probatzea onartu du Txinak
Sendagaiak aldaketa kimikoa eragiten du zeluletan, minbizia hedatzea saihestuta. Quimatryx enpresa donostiarrak garatu du eta, horren ustez, 2028-2029an egon daiteke salgai Asiako herrialdean. Dena dela, konpainiak ez du baztertu AEBn, Europan edo Japonian merkaturatzea.

2023/07/10 - 15:43
Gluten gabeko txokolatezko gaileta sorta bat merkatutik kendu dute burundanga arrastoak topatu ostean
Droga horrez gain, atropina botikaren arrastoak ere aurkitu dituzte. Gerble markako txokolatezko pipitadun gailetak dira kutsatutakoak, gluten bakoak. Zehazki, 51914913 lotea da kaltetutakoa, iraungitze data 2023/09/20 duena.

2023/07/04 - 20:21
Talidomidaren biktimak ez dira Gobernuaz fio eta onartutako dekretua irakurri arte itxarongo dute
Talidomidaren biktimeei zuzendutako diru laguntzak emango dituen dekretua onartu du Ministro Kontseiluak. Euskal Herrian 7 pertsonak betetzen dituzte kalte-ordain hau jasotzeko baldintzak, beraien artean Legorretako Mariano Garmendia.

2023/07/04 - 19:47
Talidomidaren biktimentzako diru-laguntzak arautzen dituen dekretua onartu du Espainiako Gobernuak
Diru-laguntza ordainketa bakarrean jasoko da, desgaitasun-mailaren arabera. Dekretua indarrean sartzen denetik, kaltetuek hiru hilabete izango dituzte laguntzak eskatu ahal izateko.
2023/07/04 - 08:00
Osasun zentro, zentro soziosanitario eta farmazietan musukoak kentzea onartuko du gaur Espainiako Gobernuak
Betebeharra Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunean bertan amaituko da. Neurriarekin amaitzen dira covid-19aren pandemiaren eztandarekin duela hiru urte baino gehiago ezarri ziren murrizketa guztiak.
2023/06/27 - 13:45
Ministroen Kontseiluak ez du gaur onartuko musukoa osasun-etxeetan kentzea
Jose Miñones ministroaren hitzetan, musukoaren gaia "osasun krisi baten aurrean jarduteko dekretu zabalago baten barnean dago; ongi informatu eta administrazio-izapide guztiak zuzen bete behar dira". "Ahal duten bezain azkar" onartuko dela neurria adierazi du.
2023/06/23 - 21:07
Musukoa ez da derrigorrezkoa izango ospitale, farmazia eta zentro soziosanitarioetan
1.140 egunez izan da derrigorrezkoa Espainiako Estatuan eremuren batean musukoa nahitaez erabiltzea. Ministroen Kontseiluak datorren astean onartuko du, ziurrenik, araudi berria jasoko duen errege-dekretua.
2023/06/23 - 10:20
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute arratsaldean
Jose Miñones Osasun ministroak deituta, 17:00etan hasiko da Lurralde arteko Kontseilua, eta bertan erabakiko dute gaur-gaurkoz musukoa derrigorrezko den tokietan hala izaten jarraituko duen ala "gomendioa" izango den aurrerantzean.
2023/06/20 - 19:24
Osasun zentroetan eta farmazietan musukoak kentzeko aukera eztabaidatuko dute ostiralean
Jose Miñones Osasun ministroak Lurralde arteko Kontseilu batera deitu ditu erkidegoetako kontseilariak. Batzarra 17:00etan hasiko da.
2023/04/22 - 12:01
Mifepristona abortatzeko pilularen erabilera bermatu egin du oraingoz AEBko Auzitegi Gorenak
Joan den astean apelazio auzitegi batek agindutako murrizketak bertan behera utzi ditu momentuz Gorenak. AEB osoan egindako abortu kopuruaren erdia baino gehiagotan erabili ohi dute mifepristona.
2023/04/20 - 11:49
Haurren txertaketak azken 30 urteotako beherakadarik handiena izan du mundu mailan, UNICEFen arabera
Aztertutako 55 herrialdeetatik 52tan haurren txertaketaren garrantziak behera egin du 2019 eta 2021 artean, baita Espainian (% 89) eta Frantzian (% 75) ere. Halaber, gizarteak immunizazioan duen konfiantza ere jaitsi da.

2023/04/10 - 18:16
Hormonadun antisorgailuen albo ondorioen beldur, gero eta gutxiago dira pilula hautatzen duten gazteak
Botiketako profesionalek ikusi dutenez, pilula antisorgailuen salmentaren beherakadarekin batera, hurrengo eguneko pilulak gero eta gehiago saltzen dira. 60 urte baino gehiago dira metodo hori kaleratu zenetik, eta emakumeen askatasunerako ikono izandakoa gazteen artean gainbeheran dago orain.