Sestao
2020/04/01 - 19:08
47 positibo atzeman dituzte Gasteizko Mercedesen, eta bost Tubos Reunidosen
Gainera, ELAk salatu duenez, beste enpresa arabar batzuetan ere kasu "andana" dago.
2020/04/01 - 13:41
Ia industria osoak gutxieneko jarduera manten dezakeela uste du Eusko Jaurlaritzak
Oraingoz, ez dute zehaztu noraino irits daitekeen gutxieneko jarduera hori, eta, horregatik, Jaurlaritzak uste du enpresa bakoitzak zehaztu behar duela "ezinbesteko gutxienekoa".
2020/04/01 - 11:28
Industriaren zati batek berriro ateak irekitzeko aukera du gaurtik aurrera
Kanpora esportatu eta merkatua galtzeko arriskua dutenek esaterako, baldintza batzuk betez gero, lanean jarraitu ahal izango dute.
2020/03/19 - 11:55
Hiru pertsona intoxikatu dira Sestaoko etxebizitza bateko sutean
Bi pertsona artatu behar izan dituzte eta beste bat San Eloy ospitalera eraman behar izan dute.
2020/03/09 - 19:21
Epaiaren zain geratu da Vitoriren auzia
Fiskalak eta akusazioak usurpazio delitua eskatzen dute Vitoriren etxea okupatu zuten bi emakuemeentzat, okupazioa ez baita sartzen Kode Penaklean.
2020/03/06 - 13:42
Bizkaian martxoaren 8rako deitutako manifestazio nagusiak
Greba feminista dela eta, hainbat mobilizazio antolatu ditu Mugimendu Feministak Bizkaiko hiri eta herrietan.
2020/03/03 - 18:03
Haizeak aldamio bat bota du Barakaldon
Bestalde, Durangoko ikastetxe bateko horma zati bat erori da, haizearen eraginez. Ezbehar horretan ez da inor zauritu.
2020/02/19 - 14:16
16 atxilotu Bizkaian eta Gipuzkoan, narkotrafikoaren kontrako operazio batean
Ertzaintzak, Guardia Zibilak eta Polizia Nazionalak elkarrekin egindako operazioa izan da. Beste 16 lagun atxilotu dituzte, eta droga-trafikoan zebilen Estatuko talderik aktiboenetako bat desegin da.
2020/02/18 - 12:37
Bilboko metroak normaltasuna berreskuratu du, matxura batek atzerapenak sortu ostean
Astearte honetako 07:30 aldera, Metro Bilbaok jakinarazi du "atzerapen orokorrak" zeudela sare osoan, Larrabasterran izandako matxura batengatik.
2020/02/09 - 18:25
Laguntza eskatu dute Sestaoko uretan hilda agertu zen emakumea identifikatzeko
60-70 urte inguru zituen emakumeak, 1,60 metro neurtzen zituen eta ile motz horia zuen. Ez zeraman dokumentaziorik aurkitu zutenean.
2020/02/08 - 10:36
Emakume baten gorpua aurkitu dute Bilboko itsasadarrean, Sestao parean
60 eta 70 urte artean zituen emakumeak. Ez zeraman dokumentaziorik, eta ez dago identifikatuta, baina ez omen du indarkeria zantzurik.
2020/02/02 - 11:14
Zulo batera erori den gizon bat erreskatatu dute Sestaon
44 urteko gizon batek zulo batera erori zela abisatu zuen atzo, 21:15 aldera, 112 zerbitzuan. 01:30 aldera lortu dute bertatik ateratzera eta Gurutzetako Ospitalera eraman zuten.
2020/01/20 - 13:45
EH Bilduk bat egin du urtarrilaren 30erako deituta dagoen greba orokorrarekin
Koalizio subiranistaren ustez, oraindik "lan asko" dago egiteko herritarrek "bizi-baldintza duinak" lor ditzaten.
2020/01/15 - 14:25
2.507 lagunek erabili zuten 2019an kirol-instalazioetarako txartel bakarra
Erakundeek sortu eta bultzatu dute Mugiment Kirol Txartela; aplikazioaz baliatuta, herritarrek aukera dute EAE osoko hainbat udalerritako kirol-instalazioak erabiltzeko. 16 herritan dago eskuragarri.
2020/01/14 - 18:58
Horrela izango da Bilboko itsasadarraren azpiko tunela
2027rako amaituko dute, eta Artatzako eta Ballontiko biribilguneak lotuko ditu; inbertsioa 337-407 milioi eurokoa izango da.
2020/01/14 - 16:37
Bilboko itsasadarraren azpiko tunela 3 kilometro luze izango da
2027rako amaituko dute, eta Artatzako eta Ballontiko biribilguneak lotuko ditu; inbertsioa 337-407 milioi eurokoa izango da. Proiektua lehiaketara atera dute, 10,5 milioi euroko zenbatekoan.
2020/01/02 - 12:59
Eusko Jaurlaritzak 506 etxebizitza erosi ditu, alokairuko parke publikoan kudeatzeko
Etxebizitza Sailak azaldu duenez, 50 milioi euro bideratu dituzte aurrekontuetan jasotakoez gain, alokairu publikora bideratutako etxebizitza gehiago erosteko.
2019/12/27 - 18:13
Berokuntza sistema kolektiboa estreinatuko dute Sestaoko Txabarri auzoko bizilagunek
Basoetako egurra izango du energia iturri Sestaoko berokuntza sareak. Bi galdara hauetan erretzean sortuko da Txabarri auzoko 250 etxebizitzetara iritsiko den ur beroa eta berokuntza.
2019/12/10 - 13:41
Autoen katalizatzaileen 58 lapurreta izan direla ohartarazi du Ertzaintzak
Ertzaintzak Gasteizko, Barakaldoko, Sestaoko, Trapagaraneko eta Leioako aparkaleku publikoetan izan diren salaketak jaso ditu.
2019/11/28 - 17:44
Kongresurako Voxen Bizkaiko hautagaiari eraso zion gizon bat atxilotu dute
Azaroaren 7an jazo zen erasoa, Sestaon, A10eko hauteskundeetarako kanpainako ekitaldi batean.