Sestao
2020/12/03 - 12:22
Lanuzteak hasi dituzte ITP Aeroko langileek Barakaldon eta Sestaon
ITP Aeroko langileek txanda bakoitzeko 4 orduko lanuzteak hasi dituzte gaur, taldearen zuzendaritzak proposatutako 133 kaleratzeen aurka.
2020/11/30 - 22:08
Saltokietako edukiera murriztu egin du Jaurlaritzak, pilaketak saihesteko
150 metro karratutik gorako dendek eta lokalek % 60ra mugatu beharko dute edukiera.
2020/11/30 - 20:17
Jaurlaritzak 10 pertsonako muga eta zirkulazio librea proposatu du Gabonetarako
Era berean, gaueko mugikortasuna hilaren 24an eta 31n 01:00 arte luzatzearen eta egun horietan gehienez 10 pertsona elkartzea baimentzearen alde egitea adostu du.
2020/11/24 - 16:16
ITP Aerok 133 behargin kaleratuko ditu Barakaldoko eta Sestaoko lantegietatik
Sindikatuek kaleratzeak errefusatu dituzte. Enpresak, bestalde, 505 langiletik 133 kaleratzeko asmoa duela iragarri du, bi lantegi horien jarduna bermatze aldera".
2020/11/21 - 16:19
Manifestazio batek indarkeria matxista salatu du Ezkerraldean
'Gure ahotsak, gure indarra', lelopean ibilbidea egin dute Santurtzi, Portugalete, Sestao eta Barakaldon. Indarkeria "sistema kapitalista, heteropatriarkal eta arrazistaren ondorio da", salatu dute.
2020/11/17 - 21:02
ITP Aerok lanpostuak suntsitzeko txostena iragarri du Barakaldoko eta Sestaoko PCBn
Ez du zehaztu zenbat langile kaleratzeko asmoa duen, eta ostegunean hasiko dira negoziazioak langileen ordezkariekin.
2020/11/13 - 00:03
Sestaoko Naval ontziolako langileen kaleratzea berretsi du Auzitegi Gorenak
EAEko Auzitegi Nagusiak kontratatuak etetea baimendu zuen iaz. CAT, ELA eta CCOO sindikatuek helegitea jarri zuten, baina Auzitegi Gorenak baztertu egin du epai hura baliogabetzea.
2020/10/24 - 15:57
Manifestazioa Ezkerraldean, zamaketarien lanpostuak eta lan-hitzarmena defendatzeko
Ehunka pertsonak parte hartu dute Sestaotik Santurtzira egindako manifestazioan, eta lan-hitzarmenaren “urraketak” konpontzeko eskaera berretsi dute.
2020/09/20 - 23:11
Sestaoko ArcelorMittalek berriz ekin dio lanari, martxotik itxita egon ondoren
Mantenu lanak egiten dituzten behargin gutxi batzuk bakarrik egon dira lanean martxotik, eta langile guztiak hasiko dira lanean orain.
2020/09/20 - 16:41
Sestaoko ArcelorMittal lantegia, berriz ere zabalik
6 hilabetez itxita egon ostean, lanera itzuli dira Sestaoko altzairutegiko langileak. Pozik eta itxaropentsu agertu dira, izan ere, pandemia aurreko produkzio maila berean jardungo dira.
2020/09/16 - 15:34
ITP Aerok 194 langile kaleratu nahi ditu Zamudion
Bestalde, epaileak baliogabetzat jo du enpresa horretako Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan ezarritako aldi baterako enplegu erregulazioko espedientea.
2020/09/14 - 15:15
Arcelorrek iraila amaieran zabalduko du berriro Sestaoko ACB
Itxi aurreko ekoizpen berarekin (hilabeteko 40.000 tona) eta langile guztiekin (250) ekingo dio berriro lanari, merkatuan "suspertze zantzuak" atzeman eta gero.
2020/09/13 - 14:25
Arcelorrek ez du aurreikusten epe laburrean Sestaoko ACB irekitzea
Aldiz, Etxebarriko lantegia "erritmo onean" ari da lanean, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak ez duelako latorriaren merkatuan eraginik izan.
2020/09/06 - 14:03
19.000 positibo berri eta 96 hildako izan dira EAEn uztailaren 6tik hona
Atzo, bestalde, 608 positibo atzeman zituzten PCR probetan: 94 Araban, 324 Bizkaian eta 188 Gipuzkoan.
2020/08/27 - 16:24
Izurritea hasi zenetik, kutsatu daturik handiena
764 positibo izan dira EAEn azken 24 orduotan. Bizkaian 365 izan dira, Gipuzkoan 243 eta Araban 131.
2020/07/30 - 23:16
40 gradutik gora neurtu dituzte EAEko termometroek ostegun honetan
Sestaon izan da tenperatura altuena: 43 gradu. Arratsaldean, baina, aldaketa iritsi da eta haizea hartu du orduan protagonismoa.
2020/07/25 - 15:44
Segurtasun sailburuaren eta Sare Antifaxistaren aurkako Voxen salaketak, artxibatuta
Sestaon ekainaren 26an izandako istiluen harira jarri zituen Vox alderdiak bi salaketa horiek, Hauteskunde-araubide Orokorraren Lege Organikoan jasotako delituak izan zitezkeela iritzita.
2020/07/23 - 18:31
ITP Aerok 600 bat langile kaleratuko ditu guztira
Konpainiak Bizkaiko lau herritan ditu intalazioak: Zamudion, Barakaldon, Sestaon eta Derion.
2020/07/20 - 11:12
Zierbenan desagertutako bigarren arrantzalea bilatzeko lanak hasi dituzte berriro
Igande goizaldeko 01:30ak aldera eman zuten desagerpenaren berri, laketontzi batean arrantzan atera ziren bi gizon portura itzuli ez zirela jakinarazi zutenean.
2020/07/19 - 12:27
Itsasoan desagertutako bi pertsonetako baten gorpua aurkitu dute Zierbenan
Ertzaintza, suhiltzaileak eta Gurutze Gorria hildakoarekin batera zegoen beste pertsona baten bila ari dira. Bi gizonak beste lagun batek utzitako laketontzi batean zihoazen.