Krisia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Arcelorrek ez du aurreikusten epe laburrean Sestaoko ACB irekitzea

Aldiz, Etxebarriko lantegia "erritmo onean" ari da lanean, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak ez duelako latorriaren merkatuan eraginik izan.
Sestaoko ArcelorMittalen lantegia. Argazkia: EiTB
Sestaoko ArcelorMittalen lantegia. Argazkia: EiTB

ArcelorMittalek ez du epe laburrean Sestaoko ACB irekitzea aurreikusten (martxotik dago geldirik), egoerak "oso txarra" izaten jarraitzen duelako eta altzairu berezien merkatuan ez dagoelako hobekuntzarik. Aldiz, Etxebarriko lantegia "erritmo onean" ari da lanean, pandemiak eragindako krisi ekonomikoak ez duelako latorriaren merkatuan eraginik izan.

Multinazionaleko iturriek jakitera eman dutenez, ArcelorMittalen lantegi guztietan indarrean dagoen aldi baterako lan erregulazioaren menpe daude ACBko langileak, maiatzetik hasi eta 2020ko abenduaren 31ra arte, ekoizpen eta ekonomia arazoak argudiatuta.

Sestaoko altzairutegiaren kasuan, mantentze lanetako lantalde txiki bat baino ez dago, eta "ez da eskaera ekarriko duen hobekuntzarik" aurreikusten. Beraz, "oraingoz, Sestaorako aurreikuspenen arabera, lantegiak geldirik jarraituko du, ez baitira berriro martxan jartzeko baldintzak betetzen", aipatu iturriek adierazi dutenez, egoera aldatzeko aurreikuspenik ez dagoela azpimarratze aldera.

Sestaoko ACBko bezero nagusiak autogintza eta industria dira, "oso kaltetuta" dauden merkatuak, eta horri energia elektrikoaren prezio altuak batzen omen zaizkio.

Bestelakoa da ArcelorMittalek Etxebarrin (Bizkaia) duen lantegiaren egoera, "ia % 100ean" ari baita lanean; izan ere, nekazaritzako elikagaien industriarako ontziak egiteko erabiltzen den latorriaren merkatua "ondo" eutsi diotenetako bat da. Hortaz, aldi baterako lan erregulazioak fabrika horretan duen eragina "oso txikia" da.

Zure interesekoa izan daiteke

teknikariak protesta gasteiz
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ikuskizunetako teknikarien grebaren deitzaileak pozik agertu dira lanuzteak izan duen jarraipenarekin

Teknikariok, ESK, LAB, UGT, CCOO, ELA eta CNT Euskal Autonomia Erkidegoko ikuskizunen lehen hitzarmena negoziatzen ari dira, eta patronalari eskatu diote elkarrizketei berriro ekiteko, urtebete baitaramate blokeatuta. Aldi baterako kontratuak, lanaldi oso luzeak, legez ezarritako atsedenaldiak ez errespetatzea, jaiegunetan zein gaueko ordutegian plusik ez jasotzea eta lana eta bizitza pertsonala uztartzeko zailtasunak dituztela salatzen dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X