Sestao
2021/03/09 - 21:54
Belgikako VGP taldeak eskuratu ditu Navaleko lurrak 36 milioi euroren truke
Parke logistikoen sustapen, alokairu eta salmentan espezializatutako talde belgikarrak Sestaoko La Naval ontziola zaharraren likidazio prozesuan eskaintzarik onena aurkeztu du.
2021/03/09 - 16:05
Belgikako VGP taldeak erosi ditu La Navaleko lurrak, jarduera logistikoetarako
Orubean, logistika plataforma eraikiko du inguruko enpresen zerbitzura jartzeko, biltegi erraldoiak merkantzien joan-etorrietarako.
2021/03/05 - 17:42
Naval ontziolaren likidazioak 100 eskaintza jaso ditu, horietako 11 sail nagusirako
Arantxa Tapiak "albiste ontzat" jo du jasotako eskaintza-kopuru altua, eta azpimarratu du "kantitateaz gain, kalitatea ere" behar dela.
2021/03/05 - 16:32
La Naval erosteko eskaintzak aurkezteko epea amaitu da
Lurzorua, garabiak eta portua biltzen dituena zatirik erakargarriena da. Antza, Marina Meridionalek eta Florentino Perezen ACSek eskaintza bateratua egin dute, baina ez dira bakarrak.
2021/03/04 - 11:24
Amiantoak jotako langile bati 216.459 euroko kalte-ordaina ematera zigortu dute Izar
Langileari biriketako adenokartzinoma atzeman zioten 1998an, eta Gizarte Segurantzako Institutu Nazionalak lanarekin loturiko gaixotasun batek eragindako ezintasun iraunkor osoa aitortu zion.
2021/03/01 - 10:15
Pertsona bat zauritu da Sestaoko etxebizitza batean izandako sutean
Pertsona bat ospitalera eraman behar izan dute Sestaoko etxebizitza batean izandako sutearen ondorioz. Biktimarekin bizi ziren bi katu hil egin dira.
2021/02/13 - 15:34
Hilketa matxista salatzeko elkarretaratzea egin dute Sestaon
Ustez senarrak hil zuen andrea oroitu eta indarkeria matxista gaitzesteko bilkura egin dute Bizkaiko udalerrian.
2021/02/13 - 14:26
Azken hilketa matxista gaitzetsi dute ehunka pertsonak Sestaon
Atzo, gizon batek bere emaztea hil zuen Bizkaiko herrian. Gainera, beste elkarretaratze batean Barakaldon izandako azken orduetan izandako sexu abusuak salatu dituzte.
2021/02/12 - 22:10
Gizon batek emaztea hil du Sestaon
Ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du ondoren. Sestaoko Udalak eta Mugimendu feministak mobilizazioak deitu dituzte larunbaterako.
2021/02/12 - 18:53
Gizon batek emaztea hil du Sestaon
Ustezko hiltzaileak bere buruaz beste egin du ondoren. Sestaoko Udalak eta Mugimendu feministak mobilizazioak deitu dituzte larunbaterako.
2021/02/12 - 11:34
Pertsona baten gorpua aurkitu dute Sestaon, ibaian
Benedikta inguruan topatu dute. Itxuraz, gizonezko baten gorpua da.
2021/02/03 - 12:53
Bizkaiko Batzarrek laguntza eskatu diote Aldundiari ITPko enpleguari eusteko
Sektore aeronautikoak "Ezkerraldean eta Bizkaian, oro har, aberastasuna eta lanpostuak sortzeko duen garrantzia kontuan hartuta", elkarrizketari eusteko eskatu diote Foru Aldundiari.
2021/02/01 - 15:44
PCBko zuzendaritzak 83 langileren kaleratzea gauzatu du Barakaldon eta Sestaon
Sindikatuen arabera, tamalgarriak dira kaleratzeak, eta lantegiko atean istiluak izan dira.
2021/01/28 - 23:58
Sestaoko ACBn izandako leherketa batek alarma piztu du, baina ez da kalterik izan
Enpresak jakinarazi du altzairu-fabrikako zeparekin izandako arazo batengatik izan dela eztanda, baina ez duela kalte materialik edo pertsonalik eragin.
2021/01/07 - 21:39
Greba mugagabea deitu dute ITPren Barakaldoko eta Sestaoko lantegietan
Enpresak gaur eman du kaleratu nahi dituen 90 langileen izen-abizenen zerrenda, eta hori batzarra "ezegonkortzeko" estrategia gisa hartu du ELAk.
2020/12/30 - 23:56
ITP Aero Castingek Barakaldoko eta Sestaoko lantegietako 87 behargin kaleratuko ditu
Langileek 24 orduko grebari eutsiko diote. Enpresa-batzordearen ustez, ITP Aero Castingeko zuzendaritzak "ez du inoiz borondaterik izan langileen kaleratzea saihesteko akordio batera iristeko".
2020/12/24 - 12:21
ITPko langileek grebari eutsiko diote astelehenean, kaleratzeen aurka
ELAk adierazi du enpesaren esku dagoela "zentzuz jokatzea", eta beharginei eskatu die "gogor" eusteko, zuzendaritza "arrastoan sar dadin".
2020/12/20 - 00:29
ITPren Sestaoko eta Barakaldoko lantegietan kaleratzeak errefusatu dituzte
Beharginek, senideekin batera, Sestaoko Kasko plazatik Barakaldoko Herriko plazara manifestazioa egin dute. Ehunka pertsonak parte hartu dute protestan.
2020/12/14 - 08:49
Greba eguna dute gaur ITPko eta Aernnovako langileek
ITPko beharginek elkarretaratzea egingo dute Sestaon, Barakaldoko lantegitik bertara manifestazioan joan ondoren. Aernnovaren kasuan, protesta karabana egingo dute Miñaoko lantegitik abiatuta.
2020/12/09 - 12:51
ITP Aero Castingeko enpresa batzordeak mobilizazio gehiago iragarri ditu
Bi martxa antolatuko ditu abenduaren 12 eta 19an; Barakaldotik Sestaora eta Sestaotik Barakaldora, hurrenez hurren, kaleratzeen aurka.