Sestao
2023/07/17 - 16:18
Sestaoko Isabelen etxean bizi ziren bi gizonak euren kabuz atera dira
Udalerri horretako Maiatzaren Lehena auzuneko etxebizitza uzteari uko egiten zion maizterra ateraraztekoak ziren gaur. Azkenean, berak eta beste gizon batek etxetik alde egin dute, aparteko gorabeherarik gabe.
2023/07/17 - 14:57
Euren kabuz atera dira Isabelen etxean bizitzen ari ziren gizonak, Sestaon
Duela urtebete baino gehiagotik 83 urteko Isabelen etxea utzi nahi ez zuen maizterra etxetik ateraraztekoa zen gaur polizia. Azkenean, bere kabuz utzi du etxea gizonak. Lolik, kaltetuaren lehengusinak, eskerrak eman dizkie lagundu diotenei, eta "amesgaiztoa amaitu" dela adierazi du.
2023/05/08 - 13:57
Martxan da berriro Metro Bilbaoren zerbitzua Gurutzeta eta Sestao artean
Gaur goizean tarte horretan zerbitzua eten ostean, trenak atzerapenik gabe eta normaltasunez ari dira orain linea guztietan.
2023/04/27 - 21:51
Elkarretaratzea Sestaon, Isabel 83 urteko emakumeari babesa emateko, ezin baitu maizterra etxetik bota
83 urteko emakumeak egoitza batean sartzeko saldu nahi du etxea, baina ez du lortzen maizterra botatzea; gainera, hilabeteak dira ez duela alokairua ordaintzen.
2023/04/17 - 18:48
12 urteko mutiko bat hil da Sestaon baloikada bat jaso ostean
Gertakariak 19:30ean jazo ziren, La Salle ikastetxeko jolastokian. Mutilak baloikada jaso zuen bularraldean, eta kolpearen ondorioz, konbultsioak izan zituen. Bertaratutako osasun-langileek ezin izan zuten adingabea suspertu. Osakidetzak psikologoak bidali behar izan zituen gurasoak artatzeko.
2023/04/17 - 13:46
Sestaoko Udala atsekabetuta dago 12 urteko haurraren heriotzagatik eta familiari laguntza osoa eskaini dio
Ainhoa Basabe alkateak adierazi du Ertzaintza gertatutakoa ikertzen ari dela. "Polizia hiru minututan iritsi zen, eta ikastetxean zegoen desfibriladore bat erabili zuten, baina ezin izan zuten suspertu", gaineratu du.
2023/04/05 - 17:15
Doluminak helarazi dizkio Sestaoko alkateak Kantabrian hildako ama-semeen familiari
Ainhoa Basabe Sestaoko alkatearen hitzetan, "kolpe handia" izan da herri osoarentzat bi bizilagunen heriotza. Auto batek harrapatuta hil ziren, atzo, Kantabriako Suesa herrian. Gidariak positibo eman zuen alkohol eta kalamu probatan.
2023/04/05 - 16:36
Ason, Ribamontan al Marreko alkatea: ''Herri osoa lur jota dago''
Ribamontan al Mar herriko Udalak hiru dolu-egun deitu ditu. Francisco Ason bertako alkateak esan duenez, gogoan duen "istripurik larriena" da eta "herri osoa lur jota" dago. Kanpinak herriarekin "lotura estua" duela gehitu du.
2023/04/05 - 16:18
Kantabriako istripua eragin zuen gidariak alkohol tasa hirukoiztu egin du eta positibo eman du kalamuan
Suesan Kantabrian, Sestaoko ama-semeak 42 eta 19 urtekoak eta Errioxako emakume bat harrapatuta hil zituen auto-gidari batek kanping baten ondoan, iluntzean, beste hainbat seniderekin batera oinezkoentzako bide batean paseatzen ari zirela.
2023/04/05 - 14:32
Kantabriako harrapaketa hirukoitzaren egileak positibo eman du alkoholean eta kalamuan
Ikerketaren gertuko iturriek adierazi dutenez, 73 urteko gizona ospitalean atxilotuta dago. Zuhurtziagabekeriazko giza hilketa eta ausarkeriaz gidatzea egozten diote.
2023/04/05 - 13:22
Nola gertatu zen Kantabrian atzo izandako istripua?
Ainhoa Furundarena lankidea Suesan (Kantabria) da eta atzoko harrapaketaren nondik norakoaren berri eman digu bertatik. Istripuan hiru pertsona hil ziren, auto batek harrapatuta: Sestaoko 42 eta 19 urteko ama-seme batzuk eta Errioxako 68 urteko emakume bat.
2023/04/05 - 00:41
Hiru pertsona hil dira, horietako bi Sestaokoak, Kantabrian ibilgailu batek harrapatuta
Biktimak 42 urteko emakume bat eta 19 urteko seme haren semea dira, biak sestaoarrak. Inguru horretan beren familiako beste kide batzuekin paseatzen ari ziren. Hirugarren hildakoa 68 urteko beste emakume errioxar bat da.
2023/04/03 - 15:13
Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
2023/03/30 - 16:32
Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira espainiar Estatuan amiantoagatik hildako gehien izan dituzten lurraldeak
Horretaz gain, herrien zerrenda egin da eta 10 herririk txarrenen artean 6 EAEn daude. Beasain bigarren dago eta Sestao hirugarren.
2023/03/29 - 12:52
Udalaren orube batean gordeta zeuden 70-80 edukiontziri su eman diete Sestaon
Garbiketa zerbitzuek erretiratutako edukiontziak dira kaltetutakoak. Ezezagun batzuek orubeko hesiaren gainetik salto egin dute bart, eta su eman diete.
2023/03/25 - 18:33
Sestaoko motor-gidari bat hil da Asturiasen izandako istripuan
Ezbeharra 12:45 aldera geratuta da, A-8 errepidean, Colunga parean, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
2023/03/19 - 10:22
Gizon bat larri zauritu da trenak harrapatuta, Sestaon
Gertakaria 06:15 aldera jazo da, Galindoko geltokian. Ondoren, trenen joan-etorria etenda egon da pare bat bat orduz. Ertzaintzak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko.
2023/02/22 - 19:34
ITP Aerok I+G zentro bat eraikiko du Zamudion, espezializazio handiko 120 lanposturekin
Aurreikuspenen arabera, 2024ko bigarren seihilekoan egongo da martxan. Gainera, 10 milioi euro inbertituko ditu Barakaldon eta Sestaon dituen lantegiak hobetzen jarraitzeko.
2023/01/17 - 12:20
Hiru lagun atxilotu dituzte Sestaon gizon bat hiltzen saiatzeagatik
Dirudienez, emakume batek bere bikotekidea hiltzeko laguntza eskatu zion atxilotuetako bati, diru truke.
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.