Sestao
2024/06/15 - 19:27
Ehunka lagunek protesta egin dute Ezkerraldean ''prekarietatearen eta gehiegizko gastu militarraren kontra''
Bizitza garestitu dela-eta askok eta askok hilabete amaierara iristeko zailtasun handiak dituztela ere salatu dute.
2024/06/11 - 19:02
Martxa batek "prekarietatea, murrizketak eta gastu militarra" salatuko ditu larunbatean, Ezkerraldean
Ezkerraldeko hainbat kolektibok eta ELA, LAB, Steilas, ESK, CNT eta CGT-LKN sindikatuek deitu dute protesta, "baliabide publikoak eta zaintza duina" eskatzeko. Mobilizazioa 12:00etan abiatuko da Sestaoko Kasko plazatik.
2024/05/31 - 14:15
29 urteko langile bat hil da, maiatzaren 16an Sestaon lan istripua izan ondoren
Hildako gizona iturgin lanak egiten ari zela altueratik etxebizitza bateko patiora erori zen. LAB, ESK, Steilas, Hiru, EHNE eta Etxalde sindikatuek elkarretaratzea deitu dute datorren astearterako, Barakaldon, beharginaren heriotza salatzeko.
2024/05/23 - 19:58
Navalen nabe berriak 2025ean hasiko direla eraikitzen aurreikusten du VGPk
Parkean jardueraren % 51 baino gehiago insuatriari lotuta egongo dela uste du, bertan ezartzeko interesa duten industria-enpresen "kopuru handia" dela eta.
2024/04/12 - 10:05
Albiste izango dira: Hauteskunde kanpaina, gabarraren biharamuna, eta martxoko inflazioa
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 17:53
Indarrean da Bilbon larrialdi fasearen 0 egoera, pertsona kopuru handia elkartzeak dituen arriskuengatik
Eusko Jaurlaritzaren neurria gaur 15:30ean sartu du indarrean, Bilbon eta itsasadarraren bi ertzetan bilduko diren milaka eta milaka pertsonen segurtasuna bermatzeko.
2024/04/11 - 14:22
Gabarraren igoeraz gozatzeko gida praktikoa
Itsasadarraren bi ertzetan milioi bat pertsona baino gehiago espero dira. Bertaratuko diren zaleek aintzat hartu beharreko zenbait kontu daude: kale batzuk itxita egongo dira, baita oinezko pasabide batzuk ere, eta zenbait lekutan mugatua izango da edukiera. Kontsultatu debeku eta gomendioak.
2024/04/11 - 10:03
Albiste izango dira: Gabarraren irteera, posta bidez bozkatzeko epea, eta hauteskunde eztabaidaren biharamuna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/04/11 - 00:15
Hesiak jarri dituzte Athleticen gabarrak egingo duen ibilbidearen hainbat tokitan
Gainera, Ertzaintzak prebentziozko ibilbideak egin ditu, airez zein urez, Athleticek Bilboko itsasadarra gabarran zeharkatu baino egun bat lehenago, Errege Kopako txapeldun gisa lortutako garaipena ospatzeko.
2024/04/04 - 13:04
Sestao Riverrek "bidegabetzat" jo du zelaia bi partidaz ixteko erabakia eta helegitea iragarri du
Rayo Majadahonda taldeko atezainak salatu zituen irain arrazistengatik jaso du Bizkaiko taldeak zigorra eta "erabateko desadostasuna" azaldu du erabakiarekin. Ateak itxita jokatzeaz gain 6000 euroko isuna ere ordaindu beharko du.
2024/04/04 - 00:54
Lehiaketa Batzordeak Sestao Riverren zelaia bi partidaz ixteko agindua eman du zaleen jokabide arrazistagatik
Batzorde berak Cheikh Sarr, Rayo Majadahondako atezaina, zigortu du "kirol-legearen aurkako jokaeragatik".
2024/04/02 - 22:41
Cheikh Sarr atezainak irain arrazistak jaso zituela berretsi du eta barkamena eskatu du bere erreakzioagatik
Rayo Majadahondako jokalariak Sestao Riverren kontrako partidan bizi izandako momentu txarra azaldu du, eta jasotako babesa eskertu du.
2024/04/01 - 22:46
Sestao Riverren arabera, oraindik ez dago Rayo Majadahondaren kontrako irain arrazisten frogarik
Angel Castro Sestao Riverreko presidenteak azaldu duenez, kluba Ertzaintzarekin lan egiten ari da gertakariak argitzeko, eta zaleei eskatu die irainak frogatzen dituzten elementuak aurkezteko.
2024/03/31 - 20:02
Iñaki Achak (Rayo Majadahonda) Sestaoren zelaian bizitako gorabeherak azaldu ditu
Iñaki Acha Rayo Majadahondako presidenteordeak Sestaoren aurkako partidan Cheikh Sarrek jaso zituen irain arrazistei buruz hitz egin du EITB Mediarentzat, eta Sestaoko polizia-etxean salaketa jarri arte zer egin zuten azaldu du.
2024/03/31 - 19:12
Ertzaintza Sestao-Majadahonda partidako gertakariak ikertzen ari da, bi salaketa jaso ondoren
Rayo Majadahonda taldeko Cheikh Kane Sarr atezainak salatu du irain arrazistak jaso dituela Las Llanasen, Sestaon, larunbat honetan. Bestalde, Sestaoko zale batek salaketa jarri du Madrilgo taldeko atezainaren aurka, erasoagatik.
2024/03/31 - 11:26
Sestao-Rayo Majadahonda partida bertan behera Rayoko atezainari irain arrazistak egiteagatik
Sestaoren jarraitzaile batzuek egin dizkioten irain arrazistekin nazkatuta, Cheikh Kane Sarr atezain bisitariak aurre egin die. Epaileak kanporatu egin du eta Rayoko futbolariek uko egin diote berriz zelaira ateratzeari. Ondorioz, epaileak bertan behera utzi du partida.
2024/03/31 - 11:24
"Tximu madarikatua" eta "Beltz madarikatu zikina", Majadahondako atezainak salatu dituen irainetako batzuk
Hala ere, epaileak aktan jaso duenez, "epaile taldeko inork ez genituen keinuak edo irainak entzun edo ikusi".
2024/03/31 - 10:44
Sestao Riverren presidenteak esan du ez zutela ezer entzun eta frogatu egin beharko direla irain arrazistak
Angel Maria Castrok zalantzan jarri du Majadahondako atezainaren "sinesgarritasuna", "gertatutakoa epaileari jakinarazi beharrean zaplaztekoka" hasi zelako zaleekin.
2024/03/18 - 13:12
Amiantoagatik hildako Navaleko langile baten heriotzaren jatorri profesionala aitortu du Gizarte Segurantzak
Gizarte Segurantzaren Bizkaiko Institutuak alarguntasun pentsioa handituko dio 2022an hildako langilearen alargunari, eta, horrez gain, kalte ordaina jasotzeko aukera izango du.
2024/03/07 - 22:33
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte kea arnasteagatik sute batean, Sestaon
Sutea 17:00ak inguruan piztu da, etxebizitza eraikin bateko bosgarren solairuan, eta dagoeneko itzali dute suhiltzaileek. Bederatzi pertsona balkoitik atera behar izan dituzte.