Sestao
2023/04/05 - 13:22
Nola gertatu zen Kantabrian atzo izandako istripua?
Ainhoa Furundarena lankidea Suesan (Kantabria) da eta atzoko harrapaketaren nondik norakoaren berri eman digu bertatik. Istripuan hiru pertsona hil ziren, auto batek harrapatuta: Sestaoko 42 eta 19 urteko ama-seme batzuk eta Errioxako 68 urteko emakume bat.
2023/04/05 - 00:41
Hiru pertsona hil dira, horietako bi Sestaokoak, Kantabrian ibilgailu batek harrapatuta
Biktimak 42 urteko emakume bat eta 19 urteko seme haren semea dira, biak sestaoarrak. Inguru horretan beren familiako beste kide batzuekin paseatzen ari ziren. Hirugarren hildakoa 68 urteko beste emakume errioxar bat da.
2023/04/03 - 15:13
Itzuliak trafikoan eragingo dituen traba nagusiak
Txirrindularien lasterketak trafiko eta tranbia etenak eragingo ditu gaur Gasteizen. Datozen egunetan, honetan izango dira trafikoan gorabeherak: Nafarroan (asteartea), Errenterian (asteazkena), Bizkaiko Ezkerraldeko hainbat herritan (osteguna), Zornotzan (ostirala) eta Eibarren (larunbata).
2023/03/30 - 16:32
Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa dira espainiar Estatuan amiantoagatik hildako gehien izan dituzten lurraldeak
Horretaz gain, herrien zerrenda egin da eta 10 herririk txarrenen artean 6 EAEn daude. Beasain bigarren dago eta Sestao hirugarren.
2023/03/29 - 12:52
Udalaren orube batean gordeta zeuden 70-80 edukiontziri su eman diete Sestaon
Garbiketa zerbitzuek erretiratutako edukiontziak dira kaltetutakoak. Ezezagun batzuek orubeko hesiaren gainetik salto egin dute bart, eta su eman diete.
2023/03/25 - 18:33
Sestaoko motor-gidari bat hil da Asturiasen izandako istripuan
Ezbeharra 12:45 aldera geratuta da, A-8 errepidean, Colunga parean, oraindik argitu gabeko arrazoiengatik.
2023/03/19 - 10:22
Gizon bat larri zauritu da trenak harrapatuta, Sestaon
Gertakaria 06:15 aldera jazo da, Galindoko geltokian. Ondoren, trenen joan-etorria etenda egon da pare bat bat orduz. Ertzaintzak ikerketa ireki du zer gertatu den argitzeko.
2023/02/22 - 19:34
ITP Aerok I+G zentro bat eraikiko du Zamudion, espezializazio handiko 120 lanposturekin
Aurreikuspenen arabera, 2024ko bigarren seihilekoan egongo da martxan. Gainera, 10 milioi euro inbertituko ditu Barakaldon eta Sestaon dituen lantegiak hobetzen jarraitzeko.
2023/01/17 - 12:20
Hiru lagun atxilotu dituzte Sestaon gizon bat hiltzen saiatzeagatik
Dirudienez, emakume batek bere bikotekidea hiltzeko laguntza eskatu zion atxilotuetako bati, diru truke.
2023/01/01 - 17:48
Suhiltzaileek gogor lan egin behar izan dute Urtezahar gauean, Bizkaian bereziki
Lurralde horretan guztira 19 sute izan direla jakinarazi du Ricardo Ituarte Larrialdietako eta Meteorologiako zuzendariak, eta haize gogorra eta "gaueko jarduerak" aipatu ditu arrazoi nagusi gisa.
2022/11/21 - 13:25
300 ikus-entzunezko lan aurkeztuko dituzte aurtengo Beldur Barik lehiaketara
Datorren abenduaren 2an egingo dute sari banaketa Sestaon, eta Izaro abeslaria izango da bertan.
2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
2022/09/29 - 14:51
Lotura-trenak Sestao eta Areetako metro geltokiak 4 minututan lotu, eta 180.000 bidaia saihestuko ditu urtean
Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean aurkeztu ditu Bilboko itsasadarraren azpiko tunel multimodalaren xehetasunak.
2022/09/29 - 13:14
Horrelakoa izango da itsasadarraren azpian proiektatu den tunel multimodala
Sestaoko eta Areetako geltokien arteko lurpeko trazadura 2.600 metrokoa izango da, eta bidaiaren iraupena 4 minutukoa izango da. Obra horri esker, 20 minutu aurreztu ahal izango dira 1. eta 2. lineen arteko transbordoetan.
2022/09/28 - 18:55
Tren batek Getxo eta Sestao lotuko ditu lau minutuan
Itsasadarraren azpian egingo den tunelak, trenez batuko ditu Sestaoko eta Areetako geltokiak. Hori iragarri du Bizkaiko ahaldun nagusiak Batzar Nagusietan.
2022/09/10 - 16:46
Muskiz eta Sestaoko ertzain etxeen 30. urteurrena ospatu dute gaur Muskizeko komisarian
Gaur egun 460 ertzainek egiten dute lan horietan. Hasieratik daudenei omenaldia egin diete, baita lanean zirela hildako ertzainei ere, batez ere ETAren biktimei.
2022/08/30 - 17:08
Arcelormittal Sestaok ez dio jarduerari berriro ekingo udako geldialdiaren ondoren
"Merkatuaren baldintzak txarrak direla eta, ez da errentagarria ekoizpenari berriz ekitea", azaldu dute enpresako iturriek. Altzairutegiak 278 langile ditu, eta hainbat hilabetez geldirik egon zen abenduaren 7tik joan den martxora arte.
2022/08/25 - 02:19
Liskarrak izan dira Sestaoko eta Barakaldoko jarraitzaileen artean, lagunarteko partida baten atarian
Istiluak 19:00ak aldera gertatu dira Sestaoko kaleetan. Pertsona bat ospitalera eraman dute zaurituta, eta beste hainbat identifikatu dituzte.
2022/07/28 - 14:39
Bilboko metroko lanuzteak % 21eko jarraipena izan du, enpresaren arabera
Eusko Jaurlaritzak gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu, % 30ekoak. ELAk, CIMek, UGTk eta Trenbide Makinisten Espainiako Sindikatuak deitu dituzte lanuzteak; helburua da hitzarmen kolektiboaren gaineko negoziazioan presioa egitea, eta makinisten lan baldintzetako aldaketen aurka protestatzea.
2022/07/26 - 09:39
Lanuzteak berriro Bilboko metroan gaur, 6:30etik 9:30era eta 18:30etik 21:30era
Mobilizazioaren helburua bikoitza da: alde batetik, hitzarmen kolektiboaren negoziazioan presioa egitea, eta, bestetik, makinisten lan baldintzetan ezartzekoak diren aldaketen aurka protestatzea. Ostegunerako, alegia, hilaren 28rako, deialdi berdina dago deituta.