Sexu erasoak
2024/09/17 - 22:09
Gisele Pelicot txalo eta babes oihu artean irten da epaitegitik
Dominique Pelicotek bortxatzailea dela aitortu ondoren, Gisele Pelicot emaztea izandakoa txaloka hartu dute eta lore sorta bat jaso du epaitegitik irtendakoan.
2024/09/17 - 21:17
35 urteko gizon bat atxilotu dute, Lazkaon emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita
Gertakariak joan den igandeko 02:30ean jazo ziren. Biktimak salaketa jarri zuen egun berean, eta Ertzaintzak ordu batzuk geroago atxilotu zuen ustezko erasotzailea. Atxilotua epailearen esku utzi zuten, eta aske geratu zen.
2024/09/17 - 13:17
Dominique Pelicotek egindakoa aitortu du: ''Bortxatzailea naiz, eta gainerako akusatuak ere''
Dominique Pelicotek, urteetan beste gizon batzuek bortxa zezaten konortea galtzeraino Gisele Pelicot emaztea drogatu izana leporatzen dioten gizonak, Avignonen (Frantzia) egiten ari diren epaiketan egozten zaizkion egitateak eta kargu guztiak onartu ditu.
2024/09/17 - 12:26
Dominique Pelicot: "Bortxatzailea naiz, eta gainerako akusatuak ere; denek zekiten zer ari zen gertatzen"
Akusatu nagusia epaitegian agertu da eta horri esker epaiketari berrekin ahal izan zaio, aurreko deklarazioa atzeratu egin baitzen, akusatuaren osasun arazoak direla eta. Egindakoa aitortu du, eta adin txikikoa zela sexu eraso bat egin ziotela eta talde bortxaketa baten lekuko izan zela kontatu du.
2024/09/16 - 19:53
Sexu-erasoa salatu dute Katalunia plazako aparkalekuaren inguruan, Donostiako Gros auzoan
Donostiako Udalak adierazpen instituzionala onartu du emakume horrek iragan ostiralean jasandako erasoa "erabat gaitzesteko", eta elkarretaratzea deitu du astearterako, 12:00etan, Alderdi Ederren.
2024/09/14 - 22:41
24 emakumek salatu dituzte jada Pierre abadeak egindako sexu-erasoak
Uztailean zazpi emakumek salatu zituzten erasoak, eta iragan astean beste hamazazpik. Aita Santuak berak esan du Pierre abadea izugarrizko bekataria zela, eta erantsi du Vatikanoak hura hil ondotik izan zuela hark egindakoen berri. Emaus Fundazioak ikerketa abiatu du.
2024/09/13 - 15:45
Sexu-erasoen gizon biktimentzako zentroa ''probokazio hutsa'' da, Clara Campoamor elkartearen ustez
Jose Miguel Fernandez elkarteko abokatuak gogor kritikatu du Isabel Diaz Ayuso Madrilgo autonomia erkidegoko presidenteak iragarri duen neurria. "Zentzugabekeria" da, horren ustez, biktimen % 10 diren horientzat propio baliabide bat sortzea.
2024/09/12 - 21:25
Akusatuetako batek esan du Pelicotek bultzatu zuela emaztea drogatu eta bortxatzera eta botikak eman zizkiola
Frantziako Avignon hirian 51 gizon epaitzen ari dira haietako baten, Dominique Pelicoten, emaztea mendekotasun kimikoz bortxatzeagatik. Epaiketa bertan behera geratu da, akusatu nagusia erietxean ingresatuta dagoelako osasun arazo larriekin.
2024/09/11 - 23:35
Avignongo beste akusatuetako batek ere emaztea drogatzen zuen bortxatu ahal izateko
Bigarren gizon honek prozesuaren hasieran onartu zituen gertakariak. Bitartean, Dominique Pelikoten deklarazioa astelehenera arte gutxienez atzeratu dute, osasunak okerrera egin eta erietxean ingresatu dutelako.
2024/09/10 - 14:07
20 urteko gizon bat atxilotu dute Bilbon, emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Sexu erasoa igande goizaldean gertatu zen, Uribitarte inguruan, eta ustezko erasotzailea epailearen aurrean izan zen igandean bertan.
2024/09/10 - 12:38
Dominique Pelicot, beste batzuek bortxatzeko emaztea drogatzea egozten dioten "egozentriko eta nartzisista"
Gaur deklaratu behar zuen, Avignongo Auzitegian egiten ari diren epaiketan, baina atzeratu egin dute ondoezik dagoelako.
2024/09/06 - 16:30
Donostiako Udalak hirian izandako azken sexu-erasoa gaitzetsi du
Emakume batek ostegun goizaldean Easoko aparkalekuan izandako azken sexu-erasoa gaitzesteko bilkura egin da eguerdian Donosstian. Eneko Goia alkateak erasoa gaitzetsi du eta "nazkatuta" daudela adierazi du.
2024/09/06 - 10:49
Hamarkada batez senarrak antolatutako bortxaketen biktimak jasandako "basakeria" kontatu du
Avignongo auzitegi bat Frantziako Mazan herrian gertatutako epaitzen ari da. Han, Dominique Pélicotek gonbidatuta, hainbat gizonek emaztea bortxatu zuten.
2024/09/02 - 21:02
Ertzaintza gizon bat ikertzen ari da Gasteizen, bikote barruan egindako sexu eraso batengatik
Udalak elkarretaratzea egingo du bihar, asteartea, 12:00etan, Plaza Berrian, eta herritar guztiei dei egin die mugimendu feministak antola ditzakeen gaitzespen ekitaldietan parte hartzera.
2024/08/30 - 14:08
Tuterako gazte bat espetxeratu dute, adin-txikiko bati sexu-erasoa egitea egotzita
Erasoa abuztuaren 27an gertatu zen, asteartean, Zaragozako Tarazona herriko jaietan.
2024/08/30 - 13:59
Tuterako bizilagun bat atxilotu dute Tarazonako (Zaragoza) jaietan adingabe batek salatutako sexu-erasoagatik
Salatutako sexu-erasoa abuztuaren 27an gertatu zen, Tarazonako jaiak hasi ziren egun berean. Deklaratu ostean, susmagarria, Tuterako 19 urteko gazte bat, behin-behinean espetxeratu zuten, sexu-eraso delitu bat egotzita.
2024/08/29 - 16:12
Gizon bat atxilotu dute Bilbon, adingabe bati sexu-erasoa egitea egotzita
Atxilotuak 34 urte ditu eta epailearen esku utzi dute.
2024/08/27 - 15:10
Donostiako Udalak elkarretaratzea egin du hirian izandako azken sexu erasoaren aurka
Ertzaintzaren agenteek 27 urteko gizon bat atxilotu zuten asteburuan Gipuzkoako hiriburuan, goizaldean Alde Zaharreko kalezulo batean izandako sexu-erasoaren ustezko egilea izateagatik.
2024/08/23 - 14:28
Gerard Depardieu epaitzeko eskatu du Parisko Fiskaltzak Charlotte Arnould aktorearen aurkako sexu erasoengatik
Biktimak bi sexu-eraso egin zizkiola salatu zuen 2018an, baina salaketa artxibatu egin zuen epaileak. Aktorearen etxeko segurtasun kamerek sexu erasoak grabatu zituztela jakin ondotik, bigarren salaketa aurkeztu zuen 2020an.
2024/08/22 - 13:09
Gizon bat atxilotu dute Bilbon sexu eraso delitua egotzita, neskato bati musu emateagatik
Aste Nagusiko bosgarren egunean 20 pertsona atxilotu ditu Bilboko Udaltzaingoak, tartean, bi indarkeria matxistagatik eta hamahiru lapurreta edo ebasketa delituengatik.