Emakume batek salatu du sexu erasoa egin diotela Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan
Emakume batek salatu du gizon batek sexu erasoa egin diola Tolosako Usabal kiroldegiko gimnasioan entrenatzen ari zela, Tolosako Udalak ohar bidez jakinarazi duenez.
Salaketaren berri izan eta berehala, Udalak indarkeria matxistaren biktimak artatzeko protokoloa jarri du martxan, eta udalean eskura dituen baliabide guztiak eskaini dizkio emakumeari. Gainera, berehalako neurri gisa, kiroldegirako sarbidea debekatu dio gizonari.
Tolosako mugimendu feministak eraso matxista salatzeko elkarretaratzea deitu du gaurko, 18:30ean, Triangulo plaza, eta Udalak bat egin du deialdiarekin.
Tolosako Udalaren arabera, indarkeria matxistaren aurkako protokoloa eguneratzeko lanean daude, azken urteetako legedi aldaketak jaso ditzan. Bestalde, kiroldegiko araudia eguneratzeko lanketa ere abiatuko du.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak