Sexu erasoak
2024/08/21 - 23:15
Bilboko Konpartsen elkarretaratzea, Aste Nagusian salatutako eraso matxisten aurka
Bilboko Konpartsek erasoen aurkako protokoloa aktibatu dute eta txosna guztiak 00:00etan itxiko dituzte 15 minutuz.
2024/08/19 - 15:04
Gizon bat atxilotu dute Donostian sexu eraso delitua egotzita, emakume bati ukituak egiteagatik
Erasoa igande goizaldean gertatu zen, Donostia erdiguneko diskoteka baten inguruetan. Halaber, emakumeari diru zorroa lapurtzea ere leporatu diote.
2024/08/19 - 10:20
Gizon bat atxilotu dute Ondarroan, lankide bati sexu erasoak egitea egotzita
Herriko osasun-zentro batean izan da gertaera eta atxilotua Ertzain-etxera eraman dute.
2024/08/16 - 15:38
Gizon bat atxilotu dute Berriozarren bikotekidearen alaba adingabeari sexu erasoa egitea egotzita
Gizasemeari eraso delitu jarraitua egotzi dio Foruzaingoak, hainbat aldiz ukituak egin baitzizkion neskatoari. Horrez gain, beste gizon bat hartu dute atxilo Burlatan, alokairuan zuen emakumeari sexu erasoa egitea leporatuta.
2024/08/16 - 12:25
Gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati sexu-erasoa egiteagatik
Gertakariak asteazkenean izan ziren, 20:00etan, Arabako hiriburuko Arriaga auzoan. Epailearen aurretik igaro ondoren, aske utzi dute.
2024/08/14 - 19:41
Espetxera, Gasteizko lonja batean emakume bati sexu-erasoa egitea egotzita atxilotutako gizona
Gasteiz kalera atera da berriro, eraso matxistak "errefusatzeko eta gaitzesteko", asteazken honetan udaletxearen aurrean egindako elkarretaratze isil batean, azken hamar egunetan Arabako hiriburuan salatutako bost sexu-erasoak gaitzesteko.
2024/08/14 - 19:07
44 urteko gizon bat atxilotu dute Debako Santiago hondartzan adingabe bati ukituak egitea egotzita
Ustezko egilea aske geratu da epailearen esku utzi ondoren. Debako Udalak jakinarazi duenez, "azken orduetan eraso salaketa gehiago izan dira, egile berak egindakoak".
2024/08/14 - 16:30
Bilbok kalez jantzitako agenteen presentzia areagotuko du eta bideozaintza indartu, Aste Nagusian
Bilboko Udalak Aste Nagusiari begirako segurtasun operatibo berezia diseinatu du, Udaltzaingoaren eta Ertzaintzarekin elkarlanean, segurtasuna, zaintza eta eraso sexisten prebentzioa indartzeko.
2024/08/14 - 13:35
47 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen emakume bati sexu erasoa egitea egotzita
Sexu erasoa Koroatze auzoko lonja batean gertatu zen astelehen gauean, eta atxilotua epailearen aurrera eraman dute dagoeneko. Ondoren, epaileak espetxera bidali du.
2024/08/13 - 15:09
Aburtok ''erantzukizun partekatua'' eskatu du Aste Nagusian erasorik ez onartzeko
Bilboko alkateak adierazi duenez, erakundeek "ezin dute bakarrik borrokatu" gaitz horren aurka, eta, horregatik, guztien "inplikazioa" eskatu du, bakoitza bere inguruan.
2024/08/11 - 14:32
Getxoko Udalak Algortako Portu Zaharreko jaietan izandako sexu-erasoa gaitzetsi du
Hori dela eta, indarkeria matxistaren aurrean jarduteko eta koordinatzeko protokoloa aktibatu du Udalak.
2024/08/10 - 16:13
Andre Maria Zuriaren jaietan izandako giro ona nabarmendu du Gasteizko alkateak
Maider Etxebarriak adierazi du jaietako puntu beltza sexu-erasoak izan direla, eta Zeledonen lekukoa hartu duen Iñaki Kerejazuren estreinaldia nabarmendu du.
2024/08/09 - 21:53
Blusek eta neskek geldialdia egin dute jaietako azken kalejiran, lau eraso matxistak salatzeko
Arabako hiriburuko mugimendu feministak zortzi eraso matxista salatu ditu elkarretaratze batean, jaiaren lehen bost egunetan. Oraingoz, bi bortxaketa salatu dituzte, eta Ertzaintzak ustezko erasotzaileetako bat atxilotu du, 21 urteko gizon bat.
2024/08/09 - 20:50
Blusen eta Nesken Batzordeak bart gertatutako lau eraso matxista salatu ditu Gasteizen
Bestalde, Mugimendu Feministak zortzi eraso matxista salatu ditu jaien lehen bost egunetan.
2024/08/09 - 14:38
Elkarretaratzea egin dute Gasteizko jaietan izandako sexu-erasoen aurka, hiru kasu posible gehiago atzemanda
Gasteizko udalbatzak elkarretaratzea egin du gaur goizean Andre Maria Zuriaren jaietan azken egunetan izandako sexu-erasoak gaitzesteko. Gainera, Udalak beste hiru kasu posibleren berri eman du elkarretaratzean bertan.
2024/08/08 - 20:24
Bi emakumek sexu-erasoak salatu dituzte Gasteizko Andre Maria Zuriaren jaietan
Udalak indarkeria matxista kasuei erantzuteko protokoloa jarri du martxan, eta elkarretaratzea deitu du ostiralerako, 11:00etan, Plaza Berrian.
2024/08/07 - 15:40
24 urteko gizon bat atxilotu dute Gasteizen adingabe bati sexu erasoa egitea egotzita
Eraso matxista bart jazo da Andre Maria Zuriaren plazan. Gizonak ukituak egin dizkio neskatoari.
2024/08/06 - 21:21
Elkarretaratzea Adunan, herriko klub batean 18 emakumeren aurkako sexu-esplotazioa gaitzesteko
Herriko bizilagunek elkarretaratzea egin dute gaur arratsaldean plazan, poliziak itxitako prostituzio-etxean ustez egindako legez kanpoko jarduerak salatzeko.
2024/08/01 - 17:14
Gizon bat atxilotu dute Arrasaten autobus batean emakume bati ukituak egiteagatik
Erasoa asteazkenean gertatu zen, 55 urteko gizona neskaren ondoan eseri eta ukitzen hasi zenean. Atxilotua epailearen esku utzi dute gaur goizean, eta honek aske uzteko agindua eman du.
2024/08/01 - 00:36
Elkarretaratzea egin dute Algortan, jaietan izandako sexu-erasoen aurka protesta egiteko
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du bart Algortako (Getxo, Bizkaia) jaietan sexu-erasoengatik jarritako bi salaketarekin zerikusia duelakoa.